Itzuli orri nagusira Bidali hau

Ekonomia globala eta bideojokoak, tailerra Artelekun

© cc-by-sa  Arteleku - Tabakalera Sorkuntza Zentroa ¦ 2011-10-31 ¦ 11:01 ¦ jokoak

Donostiako Arteleku-Tabakalera Sorkuntza Zentroak azaroaren 24tik abenduaren 3ra bitarte Artelekun burutuko den tailer honetan parte hartzeko gonbita egin nahi dizue: PlayLab 2 - % ekonomia globalaren sistemetan esku hartuz. PlayLab2 tailerra JOLASEAN izeneko ekimen zabalago baten barruan kokatzen da. Ekimen horren bitartez, Arteleku-Tabakalera Sorkuntza Zentroak jolasak eta bideojokoek kultura garaikidean jokatzen duten paperaren inguruan eztabaidatzeko, hausnartzeko eta esperimentatzeko gune bat sortu nahi du.

Publizitatea

PLAYLAB2-% Ekonomia Globalaren sistemetan esku hartuz tailerra JOLASEAN proiektuaren jarduera nagusienetako bat izango da. Tailerrak sistema ekonomikoak eta egungo mundu mailako finantza krisia ardatz hartuta, hausnarketa, esperimentazio eta sorkuntza laborategi bat proposatzen du, jolasen edo/eta bideojokoen diseinu eta ekoizpenaren bitartez. Ideiaren bat edo proiekturen bat baduzu esku artean edo, besterik gabe, uste baduzu zure ezagutza edo sormena baliagarri izan daitezkeela, parte hartzera gonbidatzen zaitugu.

DEIALDIA

Deialdi honen helburua Munduko Ekonomia eta egungo Finantza Krisia ardatz izango du(t)en jolas/bideojoko bat edo gehiago lantzeko gogoeta, pentsamendu, elkarlan eta ekoizpen laborategi diziplina-anitzeko bat sortzea da.

Irudia, ekonomia, hezkuntza, komunikazioa, informazioaren teknologiak, programazioa edo/eta bideojokoak ofizio edo afizio dituen edozein pertsonari dago zuzendua, baita deialdi hau edozein alderditatik laguntzeko interesa izan dezakeen edonori ere. Lana librea eta elkarlanean oinarritua izango da, eta laborategiko irakasleak izango dira prozesuaren tutore.

DATAK: azaroaren 24tik abenduaren 3ra

PARTE HARTZAILEAK: gehienez 32 pertsona

LEKUA: Arteleku

IZENEMATEA: azken eguna, azaroak 18. Tailerrean apuntatzeko, bidali zure datu pertsonalak eta CV-a helbide honetara: arteleku@gipuzkoa.net

Informazio gehiago hemen

Erantzunak

#1. Playlab Donostian: Ekonomia globala eta bideojokoak

Sustatu ¦ 2011-11-11 ¦ 11:47

Joan den asteburuko uholdeak hondatu egin du Arteleku, baina programazioak aurrera jarraitzen du. EHUren Ibaetako kanpuseko Joxe Mari Korta eraikinean eta Koldo Mitxelena Kulturunean izango da mintegia.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz