Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Interneteko egunkari ultraeskuindarra Pirritx eta Porrotx pailazoen kontra© cc-by-sa Joserra E. ¦ 2011-11-10 ¦ 13:46 ¦ politikaInterneten argitaratzen den El Confidencial Digital egunkari ultraeskuindarrak Pirritx eta Porrotx pailazoei buruzko informazio bat argitaratu du egunotan, pailazo horiek Arbizuko eskola publikoan egindako Palestinaren aldeko ekitaldi bateko irudiak erabilita. Informazioaren arabera euskal pailazoak Arbizuko haurrak doktrinatzen ibili ziren Euskadiko eta Palestinako ikurrinak erabilita. Kaleratutako informazio horretan Pirritx eta Porrotxek Arbizuko eskola publikoan egin omen zuten aktuazio bateko irudiak ikus daitezke. Bideo hori aspaldi argitaratu zen YouTuben eta orain egunkari ultraeskuindarrak irudiak berreskuratu ditu irainez beteriko informazio tendentzioso hau eskaintzeko.
Informazioa bezain interesgarriak dira egunkariko irakurleek egindako iruzkinak edo komentarioak. playmo.png 170KB (174495 byte) Erantzunak#1. Re: Interneteko egunkari ultraeskuindarra Pirritx eta Porrotx pailazoen kontraRicardo ¦ 2011-11-10 ¦ 14:28Beste egunkari ultraeskuindar batek ere, La Gacetak, errepikatu du kontua, horretarako Gari Berasaluzek ateratako argazki bat baimenik gabe erabiliz. #2. Re: Interneteko egunkari ultraeskuindarra Pirritx eta Porrotx pailazoen kontraKarlott ¦ 2011-11-10 ¦ 16:23Ñabardura xehetasunezkoa: ez dira ultraeskuindar, espainol baizik. Edo, bestela esateko, ez da ezinbestekoa eskuindar, ultraeskuindar edo ultrazentrista izan behar euskaldunongana gorroto ozpintsua agertzeko. Adibideak beharko? #3. Re: Interneteko egunkari ultraeskuindarra Pirritx eta Porrotx pailazoen kontraBagatza ¦ 2011-11-10 ¦ 21:26Bueno, gogoratzen dut duela urte batzuk Bilboko Udaleko PNVren Alkatetzak (Azkuna buru) behin baino gehiagotan debekatu ziela Pirritx eta Porrotxi ikuskizuna ematea. Beraz, Espainiako fatxek ez dute ezer asmatu. #4. Re: Interneteko egunkari ultraeskuindarra Pirritx eta Porrotx pailazoen kontraUnai ¦ 2011-11-11 ¦ 08:40Eskolaz kanpoko jarduera bat baldin bada (eta hala dela uste dut) ez dut ezer horren aurka. Gurasoek erabakitzen dute zein ideologia txertatzen duten seme-alabengan. #5. Re: Interneteko egunkari ultraeskuindarra Pirritx eta Porrotx pailazoen kontraKarlott ¦ 2011-11-11 ¦ 12:03Zorionekoa zu, Unai, paradisuan bizi omen zarelako. Paradisu hori, ordea, hemendik oso urrun egonik, gutxitan azaltzen omen zara hona, kasuan kasuko gatazkako bi alderdien iritzien eskatzera: politikari usteldu eta herritar kaltetuena, torturatu eta torturatzaileena, herri xehe eta ertzain narkotrafikatzaileena, ikusle arrunt eta EITBko zuzendariena, euskaldun eta erdararen inposatzaileena, irakurle eta kazetaritza manipulatzen duten profesionalena, etc. #6. Re: Interneteko egunkari ultraeskuindarra Pirritx eta Porrotx pailazoen kontraPipi ¦ 2011-11-11 ¦ 13:38Intereconomiako bideoarena gehiegi da. "Nombres en euskara y arabe", "Ni una bandera de Navarra",... Espainia eta Israeleko banderak egongo balira, orduan bai pozik haiek. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagoPolitika gaia duten albiste gehiago Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|