Sustatu.com > hizkuntza-eskubideak

Hizkuntza kontuetan ere, berdea nagusi

© cc-by-sa  Rober Gutiérrez, Ziurtagiriaren Elkarteko zuzendaria  ¦  2011-11-09 ¦ 11:01 ¦  hizkuntza-eskubideak

Gasteiz Europako Hiriburu Berde izendatu dute 2012rako. Europako Batzordeak hiriari aitortu nahi izan dizkio azken hamarkada hauetan garatutako ingurumen politikak eta gasteiztarron bizi-kalitatea hobetzearen alde egindako ahaleginak.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Publizitatea

30 urteren buruan Osakidetzak ez du euskaraz sendatzen

© cc-by-sa  Kontseilua  ¦  2011-10-19 ¦ 17:09 ¦  hizkuntza-eskubideak

"Hori da errealitatea. Eta horri erantzun bat ematea dagokio Osasun Sailburuari. Herritarren eskubideak bermatzea dagokio Administrazioari eta Gobernuari. Erantzun egoki bat zor digu euskaldunoi". Hori esan du Hizkuntz Eskubideen Behatokiko zuzendariak, Garbiñe Petriatik Eusko Legebiltzarrean. Behatokiko zuzendariak Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaorekin batera agerraldia egin du Gasteizko Legebiltzarrean. Bertan, Osasun Sailburuak azalpenak eman behar izan ditu Debagoieneko Ospitalean herritar batek jasandako hizkuntza-eskubideen urraketa larrien inguruan.

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Lurdes Auzmendi: "Elebideri esker, Euskadiko herritarrek gero eta hobeto ezagutzen dituzte beren hizkuntza eskubideak"

© cc-by-sa  HPS - Munduoro  ¦  2011-10-17 ¦ 14:17 ¦  hizkuntza-eskubideak

Eusko Jaurlaritzaren Kultura Saileko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak Elebiden, hizkuntza eskubideak bermatzeko zerbitzuan, 2010. urtean jasotako intzidentzien berri eman du, eta kanpaina berria aurkeztu du gaur goizean Eusko Jaurlaritzaren Lakuako (Vitoria-Gasteiz) egoitzan egin den prentsaurrekoan. Bertan, zera esan du Lurdes Auzmendi Hizkuntza Politikarako sailburuordeak: "Elebideri esker, Euskadiko herritarrek gero eta hobeto ezagutzen dituzte beren hizkuntza eskubideak".

Guztia irakurri ¦ 4 erantzun

Euskaraz nahi? Orona igogailuekin jai

© cc-by-sa  Edu Lartzanguren  ¦  2011-10-07 ¦ 11:16 ¦  hizkuntza-eskubideak

Begi aurrean banu bezala gogoratzen dut nire lehen monopatina. Beltza zen, arina, orduko Sancheski Platano haiek baino askoz hobeto diseinatuta eta eginda: zabalagoa, azkarragoa... eta gehien harritzen ninduena modeloaren izena zen: Zutik-nahi. Eibarren egiten zuten matxino itxurako bizardun mono-urdin beldurgarri batzuk, Legarre kaleko soto sakon eta ilun batean.Eta bertan saltzen zieten egileek beraiek, dirua eskutan lantegi sasi-klandestinoaren eskilara luzeak beldur-ilusioz jaisten genituen haurroi.

borona

Guztia irakurri ¦ 6 erantzun

Karneta eta pasaportea euskaraz atera ditut, protesta egin nuelako

© cc-by-sa  Bittor Hidalgo - Donostia  ¦  2011-09-23 ¦ 10:53 ¦  hizkuntza-eskubideak

Irailaren 18an Berria-n argitaratu nuen kontakizuna. Baina kontua 2010eko abenduan hasi zen. Orduan mehatxuka indarrez atera ninduten bulegoetatik euskaraz egiteagatik, eta ez espainolez, beraiek exijitu bezala. Orduan salaketa zabaltzea erabaki nuen, eta salaketa hori bideratzeko erabilitako gutuna ere itsasten dut hemen.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Osakidetza eta euskara: zer gertatzen ari den ulertzeko "pista" batzuk

© cc-by-sa  Tolosaldeko Euskararen Semaforoa  ¦  2011-08-03 ¦ 08:26 ¦  hizkuntza-eskubideak

Osakidetzak 2.600 lanpostu atera ditu azken lan eskaintza publikoan, eta eragile politiko batzuek (LAB, Aralar, EA eta EAJ tartean) salatu dute deialdiak euskaldunen hizkuntz eskubideak urratzen dituztela. Egia ote?

Guztia irakurri ¦ 4 erantzun

Gure kargu publikoen hizkuntza publikoaz

© cc-by-sa  Bittor Hidalgo - Donostia  ¦  2011-07-18 ¦ 09:53 ¦  hizkuntza-eskubideak

Ze hizkuntza hitz egin behar du jendaurrean gure kargu publiko batek? Eman dezagun, Gipuzkoan, Euskal Herriko lurralde euskaldunenean, jada 2001ean biztanleen %71,1 euskaldun zuena (%51,5 euskaldun oso, %19,7 ia-euskaldun, euskaraz ulertzen zuena gutxienez), eta soilik %28,9 erdaldun elebakar, nahiz hauetako askok ere, zeinek gehiago zeinek gutxiago, zerbait behintzat ulertzen duen. 2011n ~%80 inguru izango gara euskaldun. Edota Donostian, gure hiribururik euskaldunenean, 2006an %67 euskaldun (%40,4 euskaldun oso, %26,6 ia-euskaldun)? Edo Andoainen, edo…?

Guztia irakurri ¦ 8 erantzun

NUPen ere euskaraz bizi nahi dugu

© cc-by-sa  Kontseilua  ¦  2011-06-23 ¦ 08:57 ¦  hizkuntza-eskubideak

Hemen bildutakook, Kontseilua, Sortzen-Ikasbatuaz, Ikasle Abertzaleak, Ikastolen Elkartea, LAB, ELA, STEE-EILAS, erakundeen eta Unibertsitate komunitateko hainbat irakasle, ikasle eta langileen ordezkaritza harturik, honako datu eta gogoeta hauek jakinarazi nahi dizkiogu iritzi publikoari, NUPeko euskarazko matrikulazioari dagokionez:

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Saltokietan euskararen erabilpen eza zigortzen duten isunak ezabatzeko proposamena aurkeztu du PSEk Legebiltzarrean

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-06-16 ¦ 09:08 ¦  hizkuntza-eskubideak

Saltokietan euskararen erabilera arautzen duen dekretuak 3.000 eta 600.000 euro arteko zigorrak jartzea arautzen zuen. Pertsona kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskubide linguistikoen dekretua aldatzeko asmoak Urrian azaldu ziren Sustatun eta atzo ekimen parlamentarioa aurkeztu zuen PSEk.

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Lehen aldiz erregistratu dute haur bat euskaraz Zarautzen

© cc-by-sa  Behatokia  ¦  2011-06-14 ¦ 08:33 ¦  hizkuntza-eskubideak

Orain dela hilabete batzuk abiatu zuten hainbat gurasok euren haurrak euskaraz erregistratzeko ahalegina, hainbat herritan. Zarautzen, azkenean, Iratxe Aranburuk eta Aritz Azkuek lortu dute euren alaba euskaraz erregistratzea. Zarautzen euskaraz erregistratu duten lehenengo haurra da Lore Azkue Aranburu.


Argazkiak.org | Euskaraz inskribatutako haurra © cc-by-sa: sustatu

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Euskaraz erosoago aritzeko eta jarduteko gomendioak

© cc-by-sa  lantalan  ¦  2011-06-10 ¦ 07:51 ¦  hizkuntza-eskubideak

Emunek eta Plataforma per la Llenguak abenduan aurkeztu zuten Zer egin ...? liburuxka. Liburuxka horren hainbat eduki Lantalan blogean joan gara igotzen azken aldian. Gomendio orokorrak eta datu argigarriak. Adibidez, Dendetako errotuluak euskaraz egon behar dira?

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Datozen lau urteetan euskararen normalizazioari bultzada eman behar diote arduradun politikoek

© cc-by-sa  Kontseilua  ¦  2011-05-27 ¦ 08:42 ¦  hizkuntza-eskubideak

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak Hego Euskal Herrian joan den igandean egindako hauteskundeen emaitzak ezagutu ondoren hausnarketa egin eta horren berri eman du Donostian egindako agerraldian. Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok herritarrek hautatu berri dituzten ordezkari politikoei arduraz joka dezaten dei egin die eta heldu den legegintzaldian euskararen normalizazioari bultzada emateko eskatu.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Sinposioa: "Hizkuntza-eskubideen aitortzarako, bermerako eta defentsarako estrategiak"

© cc-by-sa  Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua  ¦  2011-05-23 ¦ 11:22 ¦  hizkuntza-eskubideak

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak nazioarteko bigarren sinposioa antolatu du. Hizkuntza-eskubideen aitortzarako, bermerako eta defentsarako estrategiak goiburupean egingo da sinposioa ekainaren 8an eta 9an Donostiako Miramar jauregian.



Guztia irakurri ¦ Komentatu

Osakidetzan euskaldunon hizkuntza-eskubideak zertan diren erakusten duen dokumentala

© cc-by-sa  Kontseilua  ¦  2011-05-11 ¦ 07:35 ¦  hizkuntza-eskubideak

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak 2011n jaso duen lehen kasua oinarri hartuta dokumentala ekoiztu du. Duintasun bidea dokumentala Oñatiko Kepa Elortzaren bizipenean oinarrituta dago, osasun arloan eta kasu zehatz honetan Osakidetzan egunero gertatzen denaren adibide edota eredu bat besterik ez dena.

Guztia irakurri ¦ 2 erantzun

Herritarren euskaraz bizitzeko nahia indartuz doa

© cc-by-sa  Kontseilua  ¦  2011-05-10 ¦ 16:39 ¦  hizkuntza-eskubideak

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak hizkuntza-politikari buruzko urtekaria aurkeztu du Bilbon. Lehen aldia da Kontseiluak lan hau egiten duena. Urtekariarekin batera, hizkuntza-politikaz sortu duen bloga (www.kontseilua.org/hizkuntzapolitika) ere aurkeztu du Kontseiluak. Ondorioen beri eman du Paul Bilbao idazkari nagusiak: "Administrazioen jardunari dagokionez, nabaria da ez dituztela euskararen normalizazioari dagokionez beharrekoak diren urratsak eman. Are gehiago, zenbait kasutan atzerapausotzat har daitezkeen neurriak hartu direla ere esan dezakegu, normalizazio prozesua are gehiago geldotzen duten neurriak, hain zuzen ere".

Guztia irakurri ¦ 2 erantzun

Mugak gaindituz euskararen ofizialtasuna eta euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatzeko deia egin nahi du Kontseiluak

© cc-by-sa  Kontseilua  ¦  2011-04-07 ¦ 16:40 ¦  hizkuntza-eskubideak

Datorren asteburuan Nafarroan euskaraz bizitzearen alde egingo diren bi ekimenetan parte hartzeko deialdia egin nahi du Kontseiluak. Larunbatean, Tuteran "Nafarrak garelako, Erriberan euskaraz" lelopean manifestazioa egingo dute, batetik eta igandean berriz, Mendigorrian euskararen ofizialtasuna aldarrikatzeko festa antolatu dute.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Kontseiluak udalen hizkuntza-politiken neurketa jasotzen duen web gune berria aurkeztu du

© cc-by-sa  kontseilua  ¦  2011-04-03 ¦ 08:32 ¦  hizkuntza-eskubideak

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak bigarren aldiz neurtu ditu udaletako hizkuntza-politikak. 2006an egin zen lehen neurketa eta ziklo politiko osoa igaro ondoren egin du bigarrena, 2010ean. Otsailaren erdialdean egin zuen Kontseiluak bigarren neurketaren aurkezpena Donostiako Aquariumean. Orain, berriz, www.udalenhizkuntzapolitika.org web gunea.


Argazkiak.org | UdalenHizkuntzaPolitika.org © cc-by-sa: sustatu

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Hizkuntza-ekologia eta lurralde euskaldunak

© cc-by-sa  Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea  ¦  2011-03-29 ¦ 10:05 ¦  hizkuntza-eskubideak

UEMAk bere 20 urteko ibilbidea eta hizkuntza ekologia lotuko dituen topaketa antolatu du. Topaketa Azpeitiko Sanagustin aretoan egingo da, apirilaren 14an (osteguna) eta goizez izango da. Topaketan, UEMAren 20 urteetako ibilbidearen berri eta etorkizunerako UEMA zein izan daitekeen landuko da. Horrekin lotuta, lurralde euskaldunetan hizkuntza ekologiaren teoriaren, planteamenduen eta ikasbideen aplikazioa aztertu nahi da.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Gipuzkoan ez dago bermerik gidabaimeneko azterketa praktikoa euskaraz egiteko

© cc-by-sa  Tolosaldeko Euskararen Semaforoa  ¦  2011-03-24 ¦ 08:45 ¦  hizkuntza-eskubideak

Joxe Luis Iturriotz orexarra Beasaingo Igartza autoeskolako arduraduna da, eta Semaforoarekin solasaldia izan du. Salatu du gidabaimena ateratzeko azterketa praktikoa euskaraz egin nahi duenak ez duela bermerik azterketa euskaraz egiteko.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Gizarte Segurantzaren RED sisteman euskaraz, katalanez eta galizieraz egitea debekatuta dago

© cc-by-sa  Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea  ¦  2011-03-06 ¦ 10:19 ¦  hizkuntza-eskubideak

Gizarte Segurantzaren RED sistemak gero eta gestio gehiago bideratzen ditu eta, abian jarri zenetik urte asko pasatu bada ere, gaur egun ez dago euskaraz, katalanez eta gailegoz erabiltzerik. Ondorioz, enpresa edo erakunde bakoitzean dauden langileei buruzko gestioa egin ahal izateko (esate baterako, altak, bajak, gizarte aseguruen ordainketak…), gaztelera erabiltzera behartuta gaude.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Artikulu zaharragoak »»

Hizkuntza eskubideak

Euskaldun gisa zure hizkuntza eskubideak urratuta ikusi badituzu, honako zerbitzu hauetara jo dezakezu: