Sustatu.com > osasuna

Euskararen sendabideak aztergai

© cc-by-sa  Angel Bidaurrazaga, OEEko kidea  ¦  2011-11-11 ¦ 09:10 ¦  osasuna

Euskara gaixo hipotetiko bat balitz, aspalditik astenia edo indar ahularen sintoma antzemango geniokeen, agian zahartzaroagatik, hizkuntz zaharrenetarikoa delako edo bere erabilgarritasuna urrituz joan delako, bai barne arazoengatik, hiztunak gutxitu baitira bere erabileran, zein kanpoko eraginez, estatuek mendetan zehar egin duten genozidio linguistikoagatik. Azken arrazoi hau, hain zuzen, askotan aipatu izan da, besteak beste euskal gatazkaren eragileak azaltzerakoan.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Publizitatea

Gaixotasun konplexuen genetika

© cc-by-sa  UEU  ¦  2011-11-08 ¦ 11:28 ¦  osasuna

Diabetesa, obesitatea edota minbizia dira gizakiak pairatzen dituen gaixotasun arruntenetako batzuk. Gaixotasun horiek guztiek osagarri genetikoa dute, eta beraiek garatzeko probabilitatea, hein batean, heredagarria da. Gai hau lantzeko, UEUk Gaixotasun konplexuen genetika ikastaroa antolatu du, Bizi Zientzietan (Biologia, Biokimika, Medikuntza…) lizentziatura/gradua dutenei edo azken kurtsoetako ikasleei zuzenduta. Ikastaroaren %40 erabat praktikoa izango da eta, horretarako, software libreko hiru aplikazio erabiliko dituzte.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Erretinosi Pigmentarioa ezagutzera emateko ekitaldia igandean Donostiako Boulevardean

© cc-by-sa  Begisare  ¦  2011-09-24 ¦ 12:48 ¦  osasuna

Bihar igandea, hilak 25, ospatuko da Erretinosi Pigmentarioaren nazioarteko eguna. Gipuzkoan begiei eragiten dien gaixotasun hau ezagutzera emateko, bihar, hilak 25, Begisare Erretinosi Pigmentarioak eragindakoen Gipuzkoako elkarteak ekitaldi bat antolatuko du Donostiako Boulevardean. Ekitaldia goizeko 10:00etatik 14:00etara izango da, eta bertan 3 karpa ezarriko dira: informazio-gunea, gymkana didaktikoa eta taberna.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Saray Li-ri elkartasuna adierazteko mugimendua sare sozialen bidez

© cc-by-sa  Amaia  ¦  2011-08-10 ¦ 08:28 ¦  osasuna

Saray Li Lanzaroten bizi den 7 urtetako neskatxa da. Azken urtea minbiziak jota oso larri eman du etengabe bidaiatzen. Pasaden astean berri txarrak eman zizkioten. Bere gurasoek ez dute etsiko, eta lagunek ere ez. Euskal Herriko, Catalunya eta Kanarietako guraso talde batek mugimendu soziala zabaldu dute interneten bidez elkartasuna adierazteko eta laguntza eske.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Fukushimako gurasoen kezka seme-alabek nozitutako erradizoagatik

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-07-16 ¦ 11:10 ¦  osasuna

Pello Zubiriak Japoniako hondamendi nuklearraren kronika egiten jarraitzen du Argia.com-en. Oraingoan bideo baten berri eman digu, non gurasoak oso kezkatuta ageri diren haurrengan agertu diren erradiazio maila handiengatik (martxoko azterketen emaitza, uztailean filtratu da, ezkutuan izan du Gobernuak orain arte). Bideoa hemen ikus dezakezue, euskarazko azpidatziak aukeratuta.

Erref.: Fukushimako gurasoen kezka seme-alabek nozitutako erradizoagatik (argia.com)
# ¦ Komentatu

Hitzaldia: Sendabide ala Iruzurbide. Medikuntza alternatiboa proban

© cc-by-sa  Elhuyar Fundazioa  ¦  2011-07-01 ¦ 11:07 ¦  osasuna

Simon Singh kazetariak eta Edzard Ernst medikuak idatzitako Sendabide ala iruzurbide. Medikuntza alternatiboa proban (Trick or treatment, alternative medicine on trial) liburua euskaratu du Elhuyar Fundazioak, eta Edzard Ernst-ek gai bereko hitzaldia eskainiko uztailaren 5ean Donostiako Miramar jauregian 19:00etan. Izen-ematea doakoa da.

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Eguzkiaren eta beroaren kalteak gutxitzeko Gurutze Gorriaren gomendioak

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-06-27 ¦ 16:17 ¦  osasuna

Tenperatura altuak dauzkagu gaur Euskal Herrian. Iragarpenen arabera ez dugu horrenbesteko beroa izango datozen egunotan, baina beroak eta eguzkia segurtasunik gabe hartzeak osasunean duten ondorioak ekiditeko gomendioak uda osorako baliagarriak direlakoan, hona ekarri ditugu horietatik zenbait. Testua Gurutze Gorriak Vichy laborategiaren eta Sendagaigile Elkarteen Kontseilu Orokorraren laguntzarekin egindako liburuxkatik atera dugu, kanpainarentzat lagungarri izango delakoan.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

8 urteko zarauztar batek medula transplantea behar du

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-05-28 ¦ 09:50 ¦  osasuna

Erik 8 urteko zarauztar bat da, leuzemia du eta sendatu ahal izateko, medula transplantea behar du. Epe laburra daukate horretarako, eta SOS mezua bidali dute gurasoek:

Honen bitartez, medula emateari buruzko informazioa jasotzera animatzen zaituztegu. Era horretan, Erikek edo egoera honetan dagoen beste batek sendatzeko aukera gehiago izan ditzan. Laguntzeko prest zaudetenek eta informazio gehiago jaso nahi duzuenok, bidal itzazue zuen datuak hurrengo helbidera: maite.iguainlopez @ osakidetza.net

Erref.: 8 urteko zarauztar batek medula transplantea behar du (jakintza.net)
# ¦ Komentatu

Ikerkuntza helburu OEEren XXI. Jardunaldietan

© cc-by-sa  OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Elkartea  ¦  2011-05-22 ¦ 11:24 ¦  osasuna

Sektore profesionaletan euskararen egoera beste arloetan topa dezakeguna bezain ona ez dela esan genezake, zalantza izpirik gabe. Baina gauzak ekinaren ekinez baino ez direla aldatzen jakitun, osasun alorrean, hau da, mediku, erizain eta hauekin harremana duten bestelako profesionalen artean, orain 21 urte elkarte bat sortu genuen, osasunarekin erlazionatutako alorretan euskarak leku duin bat lor zezan.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

A gripea eta agintarien eskasa

© cc-by-sa  jotairri  ¦  2011-03-03 ¦ 10:37 ¦  osasuna

Oraindik ez da amaitu A gripeak duela pare bat urte izan zuen oihartzuna. Demagun erkidego txiki baten agintari handioso uste handikoa zarela. Demagun gaixotasun larri-larri bat iragartzen dutela osasun erakunde pribatu eta ustez publiko batzuek, milioika pertsona ere akabatuko dituena mundu osoan, pandemia, inor salbu utziko ez duena, etab.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Bengoak euskaldunei kalte, askatasunez

© cc-by-sa  OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Elkartea  ¦  2011-02-21 ¦ 07:18 ¦  osasuna

Rafael Bengoa Osasun Sailburua denetik, Osakidetza ez da gelditu euskararen estatus ahulari kalte egiten, horretarako arauak urratu behar baditu ere. Erabileraren normalizazioan benetako urratsik ez du egiten, baina bai ematen ditu pausoak euskarak osasun-zerbitzuetan lortu duen onarpen eskasa desagerrarazteko.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

OEEk Agote Sariaren 11. edizioa, “Giza Fisiologia Farmazialarientzat” lanerako

© cc-by-sa  Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea  ¦  2011-02-12 ¦ 09:38 ¦  osasuna

OEE euskara osasun-arloan sustatu eta bultzatzen duen elkartea da, euskararen erabilerari eutsiz, irakaskuntzan, heziketan, eta lan-zentroetan, arloko profesionalen artean erabilera bultzatuz eta indartuz, osasunari buruz euskaraz idatzitako aldizkari eta argitalpenen sorrera lagunduz, helburu eta jarduera horiei dagozkien ekitaldiak (hitzaldiak, mahai-inguruak, etab.) antolatuz, eta era guztietako erakunde, elkarte, entitate edo partikularrekin lankidetzan arituz.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Zer da ahosabai hautsia?

© cc-by-sa  Joseba - Aspanif elkartea  ¦  2010-10-06 ¦ 09:42 ¦  osasuna

Aurpegiko jaiotzatiko malformazio arruntena da ahosabai hautsi edo erbi ezpainena. Titia hartzeko, jateko, irensteko edo entzuteko zailtasunak eragiten ditu haurrengan, tratamentu egokiarekin sendatzen den arren. Osakidetzak ez du oraindik talde multidisziplinar espezializatu bat ofizialki izendatu eta, logopedia eta ortodontzia premiak, zenbait kasutan larriak direnak, gurasoen kontu gelditzen dira.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Txernobilen lagunak

© cc-by-sa  Itziar Garaizabal (elkartearen diruzaina)  ¦  2010-09-11 ¦ 08:34 ¦  osasuna


Irabazi asmorik gabeko elkarte bat gara. Gure helburu nagusia Txernobileko zentral nuklearraren istripuaren ondorioz kaltetutako adintxikikoei laguntza eskaintzea da. Eta zera antolatu dugu, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ekitaldia Txernobileko haurrei laguntzeko.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Gizentasuna haur gizenek kirola ez egiteko kausa da, eta ez horren ondorioa

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2010-07-26 ¦ 10:11 ¦  osasuna

Ikerketa baten arabera, haurren gizentasuna ez da kirol edo ariketa fisikoaren gabeziaren ondorio. Egiaztatu dute kausa-efektu erlazioa alderantzizkoa dela. Hau da, haur gizenek ez dute ariketa fisikorik egiten, gizenak daudelako.

Erref.: Gizentasuna haur gizenek kirola ez egiteko kausa da, eta ez horren ondorioa (www.zientzia.net)
# ¦ Komentatu

Emakume bionikoa

© cc-by-sa  Josu Lezameta, Jozulin  ¦  2010-07-02 ¦ 08:54 ¦  osasuna

Claudia Mitchell beso bionikoa daukan lehen emakumea da. Garunaren bitartez kontrolatzen du hiru milioi dolar balio duen besoa.

Guztia irakurri ¦ 2 erantzun

Ikerketa baten emaitza: telefono antenen eta haur minbiziaren arteko loturarik ez dago

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2010-06-23 ¦ 10:52 ¦  osasuna

Ikerketaren emaitza hobeto zehaztuta:

Laburtuz, ez dugu aurkitu haurtzaroko minbizia eta haurdunaldian telefono mugikorren antenen esposizioaren arteko asoziaziorik.

Horixe publikatu du gaur British Medical Journal aldizkariak.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Minbizia duten umeen aldeko 1. alebin futbol-7 txapelketa

© cc-by-sa  Uritarra futbol eskola  ¦  2010-06-09 ¦ 13:05 ¦  osasuna

Literaturiaren zapore goxotik izerdiaren zapore gezara egingo dugu salto datorren asteburuan, Larrabetzun. Ekainaren 11, 12 eta 13an minbizia duten umeen aldeko I. Alebinen futbol 7 txapelketa ospatzera goaz. Okasiorako sortu dugun bideoan, modu batean edo bestean, Larrabetzura lotuta dauden Gorka Iraizoz, Gotzon Barandiaran, Toti Martinez De Lezea, Jose Mari Agirretxe " Porrotx " eta Uritarra Futbol eskolako jokalari eta entrenatzaileek hartu dute parte.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Parisen-edo galduta

© cc-by-sa  Goio Arana  ¦  2010-05-13 ¦ 08:44 ¦  osasuna

Imajinatu hurrengo istorioa: gizon heldu batek irten du psikiatrikotik, bertan dago-eta ospitaleratuta, bere etxerako bidean. Egunero bezala, iluntzean atzera bueltatzekotan irten du; baina, azken 30 urteotan egin duen kontrara, gau horretan gizona ez da psikiatrikora itzuli. Inork ez daki non geratu den. Handik egun batzuetara, gizon horren anaia batek kamioilari baten deia jaso du Paris ingurutik. Hanka egin duen gaixoaren izenean deitu du. Garraiolariak dio desagertutako gizona dabilela Nanterren, Frantziako hiriburu inguruan, etxetik 900 kilometrora, diru eskean eta etxera itzuli ezinik. Asteak pasatu dira eta, ez dago berri gehiagorik.

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Mediku batzuentzat derrigorrezkoa izango da gaztelaniazko hizkuntza-eskakizuna

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2010-04-30 ¦ 08:25 ¦  osasuna

Aste honetan komentagai izan den Patxi Lopezen elkarrizketa horretan, Osakidetzako hizkuntza eskakizunez ere mintzatu zen lehendakaria:

El cirujano al que se le puntúa más por saber euskera que por saber operar. Bueno, todo eso va a desaparecer, para que lo que de verdad puntúe sea la profesionalidad.

Ba ez, hori guztia ez da desagertuko. Izatez, Espainiako Gobernuak dekretua onartu du apirilean hizkuntza eskakizunak ezarriko zaizkiela atzerriko zenbait medikuri, lan egin nahi badute; derrigor gaztelania jakitekoa, eta erkidego autonomoen esku utzita ea euskara, katalana eta galiziera ere eskatu behar den.

Guztia irakurri ¦ 6 erantzun

Artikulu zaharragoak »»