Itzuli orri nagusira Bidali hau

Martxan da Elhuyar Fundazioaren Teknoskopioa proiektu-lehiaketa

© cc-by-sa  Elhuyar Fundazioa ¦ 2011-11-10 ¦ 08:00 ¦ zientzia

14-18 urteko gazteei zuzendutako lehiaketa da, eta irabazleek tableta bana eta Tecnalia korporazioko zentro batean egonaldia irabaziko dute. Izen-ematea Teknoskopiaren webgunean egin behar da azaroaren 13a baino lehen

Publizitatea

Urtero legez, Elhuyar Fundazioak Teknoskopioa lehiaketa abiarazi du, Zientziaren Astearekin bat eginez. 14-18 urteko gazteentzako lehiaketa bat da, eta parte-hartzaileek bi modalitatetan har dezakete parte: Ikerketa-proiektuan edo Proiektu teknologikoan. Ikerketa-proiektua modalitatean, aukeratutako arazoari konponbidea emateko ikerketa-lan bat garatu behar dute gazteek; Proiektu teknologikoa modalitatean, berriz, aukeratutako arazoari konponbidea emateko produktu teknologiko bat diseinatu behar dute. Teknoskopioa lehiaketan izena emateko epea azaroaren 13an amaitzen da. Izen-emateak Teknoskopiaren webgunean egin behar dira.

Sariei dagokienez, modalitate bakoitzeko proiektu onena egiten duten taldeetako kideek tableta bana eta Tecnalia korporazioko zentro batean egonaldia irabaziko dute, eta benetako ikertzaileekin lan egiteko aukera izango dute. Bestalde, proiektuen komunikazio onena ere sarituko da, eta modalitate bakoitzeko irabazleek tableta bana eta Elhuyarren produktu-sorta bat eskuratuko dituzte.

DBHko 2. zikloko, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ziklo ertaineko eta goi-zikloko ikasleek har dezakete parte Teknoskopioan, bi eta lau lagunen arteko taldeetan antolatuta. Teknoskopioaren helburua da gazteak ikerketan eta ikertzaileen jardueran murgiltzea, eta ikerketa edo proiektu teknologiko bat antolaraztea. Beraz, proiektu baten prozesu osoan hartuko dute parte gazteek: ideia sortu, proiektua garatu eta proiektuak jendaurrean aurkeztu.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz