Itzuli orri nagusira Bidali hau

Sustatuko artikulu bat, HABEren azterketa batean (oso galdera zailak barne!)

© cc-by-sa  Iñaki C (Algorta) ¦ 2011-11-03 ¦ 09:44 ¦ hizkuntza

Kaixo, nire izena Iñaki da. Azken aste hauetan, HABEko azterketa prestatzen aritu naiz. Beraz, azterketa prestatzeko, HABEko azterketa guztiak egin behar izan nituen eta azterketen artean Arrosa ala urdina deitzen den artikulua topatu nuen. Artikulu hau HABEko 2010eko lehen deialdiaren azterketan erabili zuten aztertzaileek, SUSTATU.COMen agertu zen artikulu bat erabiliz! Gainera, azpimarratu nahi dut, azken galdera erantzutea oso zaila zela.

Sustaturen oharra: oso zaila ez, ezinezkoa erantzuea, ikusiko duzuen bezala

Publizitatea

HABEren azterketa hori eta artikulua hemen aurki dezakegu (PDF).


Argazkiak.org | Sustatu HABEren azterketan © cc-by-sa: sustatu

Esan bezala, azpimarratu nahi dut, azken galdera erantzutea oso zaila zela. Azken galderak esaten du "Zer erantzun dio Ana Moralesek Leireri bere artikuluan?" Baina, galdetzen dutena ez da azterketaren testuan agertzen, webgunean, ordea, bai, erantzunen artean (laugarrena).


Argazkiak.org | HABE azterketan erantzun ezinezkoa © cc-by-sa: sustatu

Hemendik esan nahi diet HABEko arduradunei, galdera bat txarto erantzuteagatik, pertsonek bere lanpostua galdu dezaketela. Kontuz honekin mesedez!

(Ni euskara ikasten ari naiz eta nire irakasleari esker sustatu.com webgunea ezagutu dut. Webgunea ezagutu ondoren, iruditzen zait garrantzitsua dela bisitatzea euskara ikasteko edo hobetzeko. Izan ere, edozein gaiari buruz idatzi dezakezu edo zure iritzia eman dezakezu.)

Erantzunak

#1. HABEren azterketa gainditzeko, Sustatu irakurri behar

Josu Mendicute ¦ 2011-11-03 ¦ 10:16

Adi HABEko azterketa prestatzen ari zaretenok: irakurri Sustatu! Beste erremediorik ez da geratzen, bistan denez!

#2. Re: Sustatuko artikulu bat, HABEren azterketa batean (oso galdera zailak barne!)

Juxto ¦ 2011-11-03 ¦ 12:10

Iñakiri erantzuna

Habeko teknikaria naizen aldetik, Iñakik idatzitakoari buruz ohar pare bat egin nahiko nituzke. Egia da HABEren web orrian dagoen 1. mailako azterketa-ereduko 7. galdera PDFko testua baliatuz ezin dela erantzun, delako PDFan testu-zati bat falta delako. Laster batean konpondu eta PDF zuzena jarriko dugu bere ordez.

Zorionez, azterketaren egunean testua osorik joan zen eta beraz, azterketariek aukera izan zuten galdera guztiei behar bezala erantzuteko.

Eskertuko genuke, bestalde, horrelako akatsen bat ikustean, HABEri zuzenean jakinaraztea, konponbidea lehenbailehen jartze aldera. Gure zuzeneko posta helbidea hauxe duzue: info@habe.org

#3. Re: Sustatuko artikulu bat, HABEren azterketa batean (oso galdera zailak barne!)

ana morales ¦ 2011-11-03 ¦ 12:27

Ene! Pixka bat errudun eta guzti sentitzen naiz! Ez ahal dira hasiko ikasle gizajo horiek Ana Moralesi gorrotoa hartzen horregatik...
Esandakoa: badaezpada, onena denok Sustatu irakurtzea!

#4. Re: Sustatuko artikulu bat, HABEren azterketa batean (oso galdera zailak barne!)

leire narbaiza ¦ 2011-11-03 ¦ 13:44

Ana, errudun sentitzen zarela diozu? BA, imajina zaitez nola sentitu nintzen ni egun horretan hurrengo txandan (2. mailakoa) aztertzaile nengoela komentatu zidatenean! Eta ikasleei azterketa eredua ematen diedan bakoitzean!

Dena den, azterketa prestatu duenari badauka gauzatxo bat esateko: Nola liteke galderan izen biak aipatzen direnean, -Ana Morales eta Leire, alegia- Leire deitzea artikulugileari? Ez litzateke egokiagoa abizena ere aipatzea edo abizenez deitzea? Gizonezkoa banintz, horrela izango litzateke, ezta?

Iñakiri esan, irakurri, irakurri eta irakurri egin behar dela ondo idazteko. Beraz, aprobetxa ditzala dauzkan aukera guztiak, lehengoen aldean asko baitaude! A! Eta animo!!

#5. Re: Sustatuko artikulu bat, HABEren azterketa batean (oso galdera zailak barne!)

ana morales ¦ 2011-11-03 ¦ 14:36

Arrazoi osoa duzu izenaren kontuan, Leire. Hurrengoan gai hauetaz beste elkarrizketa bat daukagunean, adibide bat gehiago izango dugu...
Eta bai, nik ere bat egiten dut Leireren aholkuarekin, Iñaki. Asko irakurri, euskaraz eta euskararekin gozatu eta eutsi goiari!!

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz