Sustatu.com > sare-sozialak

Aldaketa adiktiboak Twitterreko interfazeko informazio aberastuan

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-11-09 ¦ 08:53 ¦  sare-sozialak

Twitterreko erabiltzaile batzuek (ez guztiek) interfaze berria daukate gaur: Mentions edo aipatzen zaituzteneko fitxan integratu dira Retweetak eta baita jarraipen oharrak eta beste datu batzuk. Eta fitxa berri bat dago aukeretan, Activity. Sustaturen kontuan ikusi dugu hau.


Argazkiak.org | Twitter: mentions aberastua © cc-by-sa: sustatu

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Publizitatea

Nerabeen hizkuntza-erabilera eta interneteko sare sozialak: aukera berriak?

© cc-by-sa  Soziolinguistika Klusterra  ¦  2011-11-04 ¦ 11:28 ¦  sare-sozialak

Soziolinguistika Klusterrak eta Kultur Kabia- Topaguneak elkarlanean egindako proiektuaren emaitzak kaleratu dituzte.


Tuentiko erabiltzaile multzo baten mezuen hizkuntza, mezu motaren arabera, azterketaren une jakin batean.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

10 proposamen zertarako erabili Google+en hitzorduak

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-08-04 ¦ 09:39 ¦  sare-sozialak

Google+ sarearen ezaugarri deigarrienetako bat Hitzorduak dira —Hangouts ingelesez eta Quedadas gaztelaniaz—, erreminta bat bideokonferentziak egiteko hainbat jenderen artean. Zertarako erabili baina, hitzorduak? Horra zenbait proposamen.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Zer gertatzen ari da Twitter-ekin?

© cc-by-sa  Joxe Aranzabal  ¦  2011-07-28 ¦ 09:32 ¦  sare-sozialak

Orain pare bat urte, bazirudien Twitter izango zela hurrengo asmakizun handia, eta Facebook nahiz Google ere kolokan jarriko zituela. Gaur egun, ostera, 200 milioi erabiltzaile ditu, baina beste biek baino irabazi askoz apalagoak. Gainera, bere hiru sortzaile ezagunenek utzi egin dute ia erabat konpainia. Hori gutxi balitz, aurkari gogorra plazaratu zaio: Google+

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Facebookeko aplikazioak eta jolasak

© cc-by-sa  Iñaki Agirre  ¦  2011-07-05 ¦ 14:25 ¦  sare-sozialak

Facebookeko aplikazioak eta jolasak erabiltzaileen kuttunak dira. Egunero erabiltzaileek 20 miloi aplikazio ezartzen dituzte plataforman. Garatzaileontzat merkatua puri-purian dago. Ligatzeko aplikazioak, marketing kanpainak edo joku berritzaileak, denontzako lekua dago Facebooken.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Google+. Oraingoan bai?

© cc-by-sa  Egoitz Aldakur  ¦  2011-07-01 ¦ 11:14 ¦  sare-sozialak

Sare sozialen “merkatuan” muturra sartzeko beste saiakera bat egiten ari da Google. Beste post batean komentatu nituen Googlelek egindako beste saiakerak. Oraingoan Google+ sare soziala aurkezten digute, eta uste dut oraingo honetan proiektua aurrera atera daitekeela. Dena dela, oso zaila izango du facebooki aurre egitea. Lehengo egunean irakurri nuen gaur egun 700 miloi erabiltzaile dituela. Hau da, erabiltzaile aaaaaasssssskooooooo!!! :)

Guztia irakurri ¦ 2 erantzun

Twitter erabiltzaile baten Timelinea ikusteko aukera dago orain

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-05-30 ¦ 11:35 ¦  sare-sozialak

Twitterren orain beste erabiltzaileen timelineak ere ikus daitezke. Lehen norberak bere timelinea edo besteen profileko mezuak ikus zitzazkeen, baina orain Twitterrek aukera ematen dizu beste Twitter erabiltzaileen timelinea ikusteko. Timelinea da Twitter erabiltzaile batek login egiten duenean ikusten duena: berak jarraitzen dituen pertsonen tuitak, alegia.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Jaurlaritzaren sare sozialetarako gida: hizkuntza irizpideak

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-05-27 ¦ 13:00 ¦  sare-sozialak

Eusko Jaurlaritzak gizarte-sareetarako komunikazio eta estilo gida bat aurkeztu du gaur Gasteizen. Hizkuntzari dagozkion atalak ekarri ditugu hona. Puntu gehienak hizkuntzari dagozkion atalean datoz, baina gero puntuz puntu, dela Twitter edo blogen atala, ñabardura gehigarri batzuk daude.

Guztia irakurri ¦ 2 erantzun

Tuentiko egoera eguneraketak Twitterrera bidali daitezke orain

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-05-16 ¦ 15:52 ¦  sare-sozialak

Facebooken aspalditik egin daiteken moduan, Tuentik orain eskaintzen du bertako egoera eguneraketak automatikoki tuiteatzea. Nola dabilen eta nondik aktibatzen den testeatu dugu, eta Tuenti erabiltzaile euskaldunentzat instrukzioak prestatu ditugu.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Bettween.com, Twitterreko elkarrizketa bat dokumentatzeko

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-05-04 ¦ 09:24 ¦  sare-sozialak

Twitterren elkarrizketa bat izatea (baita luzea ere) erraza da. Baina amaitu ondoren, hura dokumentatzea, edo inplikaturiko pertsonez gain, hartu-emana besteei jakinaraztea, ez horrenbeste. Baina badaude tresnak laguntzen dutenak, eta horietako bat da Bettween.com. Adibide gisa, horra Rafaela Romerok eta Xabier Euzkitzek elkarrekin aste honetan izandako eztabaida, zerrenden baliogabetzea dela-eta.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Sarean ere, independentistak!

© cc-by-sa  www.aldakur.net  ¦  2011-04-13 ¦ 13:55 ¦  sare-sozialak

Twitter, Facebook, Tuenti edo bestelako sare sozialetako profilean idependentisten txapa ezartzeko gonbidapena. Sare sozialak kaleko ispilu direlako, sarean ere Independentista!

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Bost urte bete ditu Twitterrek

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-03-21 ¦ 12:20 ¦  sare-sozialak

Gaur bete ditu Twitterrek 5 urte. Eta duela 4 urte, Twitterrek urtebete zuela, horrela azaldu zuen Sustatuk Twitter zer zen:

Modako web aplikazioa da: Twitter, mikrobloga egiteko, kontaktu sare bat izateko, SMS eta web formatuen artean esperimentatzeko... Dagoeneko bada euskaldunik egunero erabiltzen duenik.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Twitter euskaratzeko eskaera

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-02-23 ¦ 14:07 ¦  sare-sozialak

Twitter tresna gero eta hedatuago dago, baina oraindik ere ez du euskarazko interfazerik. Tresna euskaratu nahi dute lagun askok, eta eskaera egiten ari dira sarean, Twitterrek aukera eman dezan erabiltzaileek tresna euskaratzeko.

Guztia irakurri ¦ 3 erantzun

Facebooken berri esanguratsuenak ikusi beharrean, nola ikusi defektuz azken albiste guztiak

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-02-21 ¦ 08:53 ¦  sare-sozialak

Facebookek erabiltzaile bakoitzaren hainbat informazio gordetzen du, eta gordetako informazio horren arabera egiten dio Facebookek berrien aukeraketa erabiltzaile bakoitzari. Bi aukera daude, Facebookek aukeratutako berriak ikusi, edo argitaratutako azkenak ikusi.


Argazkiak.org | Facebook, albsiteak © cc-by-sa: sustatu

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Egin Retweet iruzkinarekin: Echofon-en abantailetako bat

© cc-by-sa  Luistxo Fernandez  ¦  2011-02-15 ¦ 09:15 ¦  sare-sozialak

Ez dirudi Twitterrek bereziki maite dituenik Retweet iruzkinduak. Hau da, tankera honetakoak, hasieran berbaren batzuk eta gero RT edo ber-tuit hori:

Nik bai! RT @josubergara: RT @lontzo: RT @euskadi_irratia: Euskadi Irratiko twitterra estreinatu dugu! Ea jarraitzen gaituzuen!!

Twitterren interfaze berezkotik halakorik egiterik ez dago. Baina jende askok gogoko izaten du halakoa botatzea. Lagun batek galdera pribatua egin dit, eta Sustatu bidez azaltzea pentsatu dut, bide batez Echofon erabiltzeko gomendioa eginez.

Guztia irakurri ¦ 8 erantzun

Facebook: profil eta zaletu-orrialdeen arteko desberdintasuna

© cc-by-sa  Gari Araolaza (CodeSyntax)  ¦  2011-01-26 ¦ 07:47 ¦  sare-sozialak

Berriki 5000 lagun izatera iritsi den politikari bati irakurri diogu bere Facebook-eko profilean:

Lagun eskari gehiago ditut baina ezin diet baiezkoa eman. Ez zait oso logikoa iruditzen facebooken aldetik muga hau ezartzea, baina horrela dago.

Nik ez dut uste Facebooken akatsa denik, tresna egoki ez erabiltzearen ondorioa baizik. Badakizue zein desberdintasun dagoen profil eta zaletu-orrialde baten artean?

Guztia irakurri ¦ 15 erantzun

Zozketa: gonbidapena Diaspora sare sozialarako

© cc-by-sa  aldakur  ¦  2011-01-24 ¦ 18:41 ¦  sare-sozialak

Diaspora sare sozialarentzat gonbidapen bat zozketatzen dut nire blogaren bitartez. Zozketara apuntatzeko iruzkin bat utzi post honetan. Iruzkina idazteko ordena kontutan hartuta zenbaki bat izango duzue, eta bihar, astearte gauean, Random baten bidez egingo dut zozketa. Kontuan hartu iruzkinean zuen emaila idaztea (ez da publikoa egingo).

Erref.: Zozketa: gonbidapena Diaspora sare sozialarako (www.aldakur.net)
# ¦ Erantzun bat

Lagunen arteko twitter jardunaren errepresentazio kuantitatibo bisuala

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-01-11 ¦ 08:27 ¦  sare-sozialak

Mentionmap Twitter kontu baten lagunen jarduna grafikoki erakusteko aplikazio bat da. Twitter erabiltzaile baten izena sartu eta jardunaren arabera beste erabiltzaile batzuk eta hashtagak erakusten dizkigu.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Facebooken sortzailea "urteko pertsona" izendatu du Time aldizkariak

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2010-12-15 ¦ 14:15 ¦  sare-sozialak

Mark Zuckerberg Facebooken sortzaile izendatu du Time aldizkariak 2010eko "urteko pertsona". 25 urte ditu Zuckerbergek orain, baina 20 bete aurretik estreinatu zuen Facebook. Gaur egun 500 milioi erabiltzaile inguru ditu.


Jatorrizkoa: promoziozkoa: Time

Erref.: Facebooken sortzailea "urteko pertsona" izendatu du Time aldizkariak (www.time.com)
# ¦ 2 erantzun

Zure gaitzak Facebooken kontatuz gero, lagunei gustagarri izateko arriskua

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2010-12-15 ¦ 07:20 ¦  sare-sozialak

Iñaki Olanok iaz aipatu zuen Sustatun, Facebooken albiste txarren edo egoera sentimental kaxkarren aurrean zure lagunek Atsegin dut botoia aurkituko dutela. Horrelakoen bildumatxo bat ekarri dugu hona, horren aurrean ematen diren egoera bitxiak ilustratzeko.


Argazkiak.org | Belauna apurtuta... atsegin dut! © cc-by-sa: josu

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Artikulu zaharragoak »»