Sustatu.com > politika

Interneteko egunkari ultraeskuindarra Pirritx eta Porrotx pailazoen kontra

© cc-by-sa  Joserra E.  ¦  2011-11-10 ¦ 13:46 ¦  politika

Interneten argitaratzen den El Confidencial Digital egunkari ultraeskuindarrak Pirritx eta Porrotx pailazoei buruzko informazio bat argitaratu du egunotan, pailazo horiek Arbizuko eskola publikoan egindako Palestinaren aldeko ekitaldi bateko irudiak erabilita. Informazioaren arabera euskal pailazoak Arbizuko haurrak doktrinatzen ibili ziren Euskadiko eta Palestinako ikurrinak erabilita.

Guztia irakurri ¦ 8 erantzun

Publizitatea

Demokrazia eta partaidetzari buruzko jardunaldiak Donostian

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-11-02 ¦ 09:34 ¦  politika

Demokrazia eta partaidetzari buruzko jardunaldiak izango dira Donostian azaroaren 3tik 15era. Jardunaldi hauek m15-eko mugimenduak eta Donostiako udaleko Lankidetza eta Giza Eskubideko atalek elkarlanean antolatu dituzte. Hitzaldiak izango dira hiru egunetan, eta egun osoko egitaraua ere bai azaroaren 5ean, larunbatarekin, Boulevardean.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Euskal 'pilota' batetik bestera gehiago ez mugitzeko dei bat

© cc-by-sa  Luistxo Fernandez  ¦  2011-10-22 ¦ 08:40 ¦  politika

Irakurri ditut mezuak, pilota "besteen teilatuan" dagoela orain. Baina hobea iruditu zait Karmelo Landak, ezker abertzaleko buruzagi espetxeratu izandakoak, Berrian idatzi duena. Izenburua du Orain datorrena. Nik Sustaturako ekarri dudan izenburua, "pilota batetik bestera gehiago ez mugitzeko deiarena", interpretazio bat besterik ez da, agian okerra, topiko txar horri oraindik ere etekin merkea ateratzeko besterik ez.

Pilota teilatuz aldatu den ala ez aritzen dira erdaraz, balio literario eskaseko metafora erabiliz. Hobe dugu guk kontuan hartzea iniziatiba dagoela orain gure esku, eta abantaila horretaz ondo baliatzen jakin behar dugula.(...)
Orain datorrena ez dago, beraz, Estatu espainiarraren esku. Garai berri hauetan, presiorako edota errepresiorako ahalmena ahuldu egin zaio Estatuari. Orain datorrena geure esku dago neurri handi batean, etxe barruan adostasun demokratikoa egiten asmatzen badugu.

Erref.: Euskal 'pilota' batetik bestera gehiago ez mugitzeko dei bat (paperekoa.berria.info)
# ¦ 2 erantzun

Gaurko hitza: Bakea

© cc-by-sa  Maite Goñi  ¦  2011-10-21 ¦ 07:43 ¦  politika

Bake. iz. 1. Inolako ezinegonak, ondoezak edo grinak asaldatzen ez duen baretasunezko egoera. Bakean lo egin dezala. 2. Jendarteko baretasuna, borrokan ez dauden pertsonen arteko egoera. 3. Besteren batekin gerran ez dagoen nazio baten egoera; nazioarteko borrokarik eza. Bakezko harremanak zituzten erromatarrekin. • BAKEZKOAK, BAKEA(K) EGIN. Adiskidetu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Euskaldunen TT edo unean uneko gakoa #AgurETA da

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-10-20 ¦ 19:39 ¦  politika

Zer dugu euskaldunok esateko ETAren amaieraren inguruan euskaraz? Twitter da bat-bateko bitarteko behinena eta azkarrena, hedabide eta norbanakoentzat. Une honetan, euskaraz #AgurETA da gako nagusia, baina gakoetatik haratago, Twitterreko euskarazko mezu (ia) guztiak biltzen dituen Umap-en ez dago beste jardunik. Konektatu eta irakurri, eta bota zuek ere zuena.

Erref.: Euskaldunen TT edo unean uneko gakoa #AgurETA da (eu.umap.eu)
# ¦ 11 erantzun

ETAren zerbitzura

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-10-18 ¦ 07:34 ¦  politika

Madrilgo ABC egunkariak mezu hau dakar gaurko bere portadan. Nazioarteko Konferentziako gonbidatu nagusietan bost irudian, eta mezu argi bat: "ETAren zerbitzura". Atzoko bilkurari Conferencia-trampa de paz deritzo ABCk, argazkiaren azpiko iruzkinetan. Euskal Herrian gehien saltzen diren El Correo eta Diario Vasco egunkarien talde berekoa da ABC, Vocento komunikazio taldearen hedabide bat.


Argazkiak.org | ABC, Donostiako Konferentziaz © cc-by-sa: sustatu

Guztia irakurri ¦ 6 erantzun

Bitartean, Estatu Batuetan, Patxi Lopez...

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-10-17 ¦ 07:39 ¦  politika

Gaur Donostian Nazioarteko Konferentzia hori egiten den bitartean, Patxi Lopez lehendakaria Estatu Batuetan dago jakina den bezala. Baina handik igortzen dituen seinale eta mezuak begirada zorrotzarekin jarraitzen ditu jendeak. Eta agian espektazioa ere sortuko du bihar Harvard-en emango duen hitzaldiak, zeina honako kartel honekin iragarri duten antolatzaileek, zazpi probintzien mapa eta guzti.

Guztia irakurri ¦ 2 erantzun

Kofi Annan izango da asteleheneko Konferentzian, eta berau ateak itxita izango da

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-10-15 ¦ 18:37 ¦  politika

Nazio Batuetako idazkari nagusi ohia, Kofi Annan, izango da asteleheneko Donostiako Nazioarteko Konferentzian. Harekin batera, Pierre Joxe Frantziako barne eta defentsa ministro sozialista izandakoa, Gro Harlem Brundtland Harlem Brundtland Norvegiako lehen ministro ohia, Bertie Ahern Irlandako lehen ministro izandakoa, Gerry Adams Sinn Fein-eko liderra, eta Jonathan Powell, Blairren laguntzaile izandakoa etorriko dira, gaur Lokarrik eta Nazioarteko Harreman Taldeak iragarri dutenez. Tony Blair Erresuma Batuko lehen ministro ohia ez dator agenda arazoak omen dituelako.


Paul Rios eta Silvia Casale, gaur.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Erakunde armatuen amaiera

© cc-by-sa  Bittor Hidalgo - Donostia  ¦  2011-10-15 ¦ 12:12 ¦  politika

Bakerako bidea. Guardia Zibila desagerrarazi Euskal Herrian. Espainiako Armada desarmatu Euskal Herrian. Legez kanpo utzi Espainiako konstituzio terrorista bultzatzen duten alderdiak. Nazioarteko batzorde batek ikuskatu dezala Espainiako konstituzioaren 8. artikuluaren ezabatzea, Espainiako armada lotsagabe deitzen duena (Euskal) herriaren aurka biolentzia erabiltzera, independentziaren alde egiten badugu. Hori ez al da terrorismoa? Terrorearen erabilera politikoa?

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Urriaren 17ko Konferentziara Ahern eta Blair etor litezke, baina ez Patxi Lopez

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-10-11 ¦ 13:07 ¦  politika

Datorren astelehenean, urriak 17, Nazioarteko Konferentzia izango da Donostian, "Euskal Herrian gatazkaren konponketa sustatzeko." Gaur aurkezpena izan da, baina larunbatean jakinaraziko omen da programa eta partaideen zerrenda. Horien artean, Bertie Ahern eta Tony Blair Irlanda eta Erresuma Batuko lehen ministro izandakoak egon daitezkeela iradoki du egunkari batek. Ez dena egongo, ordea, Patxi Lopez lehendakaria izango da. Ez omen dute gonbidatu, eta gainera Estatu Batuetarako bidaia dauka programatuta.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Amaiur-en logoaren inguruan

© cc-by-sa  X10  ¦  2011-10-03 ¦ 08:37 ¦  politika

Atzo Amaiur koalizioaren aurkezpena izan zen Iruñean. Asteartean koalizioaren oinarriak aurreratu zituzten arren, igandekoa ekitaldi formala izan da eta besteak beste erabiliko duten logoa erakutsi dute.

Azkenaldian gutako batzuk sortzen ari diren alderdi eta koalizio berrien logoak kritikatzeari afizioa hartu diogu, batzutan serio eta bestetan umorez (Sustatun bertan Sorturen logoaren inguruko eztabaida izan zen). Datozen lerroetan Amaiur-en logoa ikusi bezain pronto pentsatu dudana azaltzen saiatuko naiz.

Guztia irakurri ¦ 5 erantzun

Zazpi probintziena ezin da; beraz, beste independentzia bat mesedez

© cc-by-sa  Luistxo Fernandez  ¦  2011-09-19 ¦ 08:44 ¦  politika

Duela urtebete artikulu bat idatzi nuen hemen Sustatun eta beste medio batzuetan (gaztelaniaz eta katalanez ere), indepedentzia berriro pentsatu behar zela eskatzeko. Bateragune kasuko epaiarekin, premia hori larritu zait. Berriro nator matraka ematera. Akaso praktikoena EAEren independentzia eskatzea da; baina beste ideia txoro bat ere ekarriko dut esistitzen ez den eztabaidara: erreferendum kantonal bat. Proposamen gehiago behar direla uste dut. Zazpi probintzien ameskeria eta, batez ere, indefinizioa gainditu behar dela.

Guztia irakurri ¦ 42 erantzun

Bateragune epaia: 10 urte Otegiri eta Diezi

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-09-16 ¦ 10:45 ¦  politika

Atzo gauean hedabide batzuek aurreratutakoa konfirmatu da orain dela minutu gutxi: auzipetuek zigor gogorrak jaso dituzte. Hamarna urteko kartzela Otegi eta Diezi, eta zortzinakoa Zabaleta, Rodriguez eta Jacintori.

Guztia irakurri ¦ 2 erantzun

Goardia zibilen elkarretaratzeak euskal erakundeen aurrean

© cc-by-sa  Goiena  ¦  2011-09-13 ¦ 16:28 ¦  politika

Guardia Zibilen Elkarte Bateratuak (AUGC) Euskal Herrian dauden kideen aldeko kanpaina abiatuko du, Europa Press agentziak dioenez. Hala, urrian  bi elkarretaratze deitu dituzte, bata Oñatin eta bestea Gasteizen, Eusko Legebiltzarraren aurrean.

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Wikileaks: AEBen enbaxadaren euskal informatzaile babestua, Arabako Foru Aldundiko kabinete-buru berria da

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-09-02 ¦ 12:44 ¦  politika

Wikileaks-ek Cablegate multzoko kable guztiak publiko egin ditu. Duela 9 hilabete zenbait hedabiderekin apurka-apurka hasi ziren, baina gehienak ezkutuan segitzen zuten. Publiko egin berri direnetan ageri da euskal kazetari bat, Oscar Beltran de Otalora, informatzaile zuzena zela Madrilgo Enbaxadarentzat ETAri zegozkion kasuetan. Kableetan zehatz babestu beharreko iturri gisa aipatzen dute Beltran de Otalora. Eta hain zuzen ere, kazetari hau Arabako Diputatu Nagusiaren kabinete burua izendatu zuten atzo.

Guztia irakurri ¦ 2 erantzun

Azkenean espainolek aldatuko dute euren Konstituzio Sakratua. Hilabete batean eta erreferendumik gabe. Biba zuek!

© cc-by-sa  Josseba  ¦  2011-08-26 ¦ 09:53 ¦  politika

Gogoan duzue zelakoak botatzen zituzten Espainia aldean baten batek konstituzioa aldatzeko proposamenen bat egiten zuen bakoitzean? Gaia autodeterminazio eskubidea baldin bazen, kristorenak entzun behar zituen proposatzaileak. Baina beste gai batzuekin ere antzera jokatu izan dute politikari espainolek: senatuaren egitura aldatzeko, koroaren ondorengotzan matxismorik ez egoteko...

Guztia irakurri ¦ 2 erantzun

EAJren ezkerrera behar den alderdi politikoa, eta abertzaleen batasuna

© cc-by-sa  Josu Mendicute  ¦  2011-08-02 ¦ 11:24 ¦  politika

Duela bi urte pasatxo eman nuen EAren eszisioaren berri Sustatun. Hortik gutxira hizketaldia izan nuen Iñaki Galdos berarekin, alderdi berriak izan zezakeen etorkizunaz. Ez duzu uste EAJren ezkerrean alderdi abertzale bat behar dela? galdetu zidan. Eta baietz erantzun nion: Bai, Ezker Abertzalearentzat. Ezker Abertzale bakar eta sendo batentzat, alegia.

Guztia irakurri ¦ 7 erantzun

Espainiar Estatuko hauteskunde orokorrak azaroaren 20ra aurreratuko ditu Zapaterok

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-07-29 ¦ 13:48 ¦  politika

Deialdi ofiziala irailaren 26an egingo du, baina dagoeneko iragarri du Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteak: azaroaren 20an izango dira Kongresurako eta Senaturako hauteskunde orokorrak (merez 2012ko martxorako zeuden aurreikusita). Segurtasun politikoa eta ekonomikoa sortzeko iragarri ditu gaur hauteskundeak.

Erref.: Espainiar Estatuko hauteskunde orokorrak azaroaren 20ra aurreratuko ditu Zapaterok (berria.info)
# ¦ Komentatu

Kaliren aroa eta Bilduren itxaropenak

© cc-by-sa  Roberto Manjon Lozoya, hizkuntza-normalizazioko teknikaria  ¦  2011-07-25 ¦ 11:32 ¦  politika

Ezker abertzale tradizionalak garaitza historikoa lortu du Bilduri esker, eta gainera, gehien behar zuen unean. Asko poztu gara horregatik, baina dakigunez, lortutako irabazi politiko hori ez da kudeatzen erraza izango, konplexutasun handi bi elkartzen direlako, agian, sinbiosirik gabe: Bilduren konplexutasunari boto emaileena gehitzen zaio. Noski, boto asko ezker abertzalearen ohikoak dira, batzuk nazionalismo sozialdemokrata agonikoarenak, bateren bat Alternatibatik etorria. Eta ez dira gutxi izango (benetako) sumindu ez-mediatikoen boto zigortzaileak. Zaila izanda ere, konplexutasun ondo kudeatu bat abantaila bihur daiteke, inkoherentziak ere, buru argi batez, malgutasunaren bertutea dakarkeelako. Nolanahi ere, errazago izan daiteke anabasa horretatik larru zati batzuk galtzen joatea, nekez bateratu daitezkeelako erakundeen kudeaketa zintzoa eta haustura-gogoa nahiz demokraziaren kontrako sumindura.

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

El Pais-ek sastakaia sartu dio Zapaterori

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-07-18 ¦ 08:28 ¦  politika

Editorial gogor batekin, eta Juan Luis Cebrian zuzendari ohiaren iritzi artikulu batekin, El Pais egunkariak kolpe latza eman dio Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako gobernuburuari. Cebrianek hauteskundeetarako egutegia eskatzen dio, baina editorialista haratago doa: azaro amaierarako aipatu izan diren data horiek beranduegi dira; lehenago izan behar du. Era berean, egoera ekonomikoa oso beltz marrazten du El Pais-ek:

(...) un país amenazado de ruina (atrapado en la vorágine de los mercados financieros desatada sobre Europa), sin perspectiva, con serios problemas de cohesión social y aun territorial, en el que cunde la desilusión entre los ciudadanos sin distinción de ideologías o de clase social. (...) El sendero hacia la nada por el que se precipitaron con anterioridad Grecia, Irlanda y Portugal viene siendo recorrido a trompicones también por España.

Erref.: El Pais-ek sastakaia sartu dio Zapaterori (www.elpais.com)
# ¦ 2 erantzun

Artikulu zaharragoak »»