Itzuli orri nagusira Bidali hau

Hauteskunde gauera gonbidapena EITBren egoitzara, Eitb.com-en eskutik, Txio inauguratzeko bide batez

© cc-by-sa  Lontzo Sainz ¦ 2011-11-16 ¦ 12:05 ¦ internet

eitb.com-ek euskal blogariei gonbidapena luzatu die hauteskunde gauerako Bilboko egoitzan elkartzeko. Parte-hartzeko tresna berri baten aurkezpena ere izango da, Txio proiektua eraberrituta jarriko da martxan.

Publizitatea

Euskal Irrati Telebistako webguneak, eitb.com-ek, hauteskunde gauerako gonbidapena luzatu nahi die Sustatu bidez euskal blogariei. Aurreko bi hauteskundeetan egin duten bezala, EITBko Bilboko egoitzan egoteko aukera izango dute blogariek, gau berezi hori elkarrekin igarotzeko.

Gainera, berrikuntza nabarmena izango du gau horrek. Txio ekimen berria jarriko du martxan eitb-com-ek Codesyntax enpresaren eskutik, Frantziako Tourrean froga moduan hasi ondoren. Bertatik bertara ezagutzeko eta hantxe estreiunekoz erabiltzeko aukera izango dute bertan bildutako blogariek eta etxetik edo edozein txokotik aritzen direnek.

Udal eta Foru hauteskundeetan 30 blogari bildu zituen eitb.com-ek, Euskal Autonomia Erkidegoko hauteskundeetan lehengo aldiz egin ondoren.

Zita 19:00etarako luzatu da. Egoitzara joan nahi duen edozeinek bere datuak bidali beharko dizkio Lontzo Sainz eitb.comeko kideari helbide honetara: sainz_lontzo abildua eitb.com (Twitterren bazabiltza, zure @izena ere jakinarazi, Txio-rako ondo etorriko da).

TxioA20txikitua.png 69KB (70700 byte)

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz