Euskal Herriko Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komikazio eta Publizitateko fakultateak, datorren astean, azaroak 24 eta 25, Leioako Kampusean egingo den Irratiaren inguruko kongresura gonbidatzen zaituzte. I Nazioarteko Biltzarra: The Radio Is Dead. Long Live the Radio
Madrilen egin berri den Broadcast azokan ikus-entzunezkoen etorkizuna aurreikusi daiteke. International Audio-visual Technology Trade Show etorkizunean aurkeztuko diren produktu eta zerbitzu berrien aurkezpenerako foroa izaten da. Tendentziak eta berrikuntzak biltzen dira bi urtez behin egiten den erakusketan. Aretxabaletako Arteman komunikazioa enpresako ikus-entzunezko adituak bertan izan dira eta beraiekin hitz egiteko aukera izan dugu.
1937an Gernikako bonbaketaren ondoren ia 4.000 haur Ingalaterrara bidaliak izan ziren itsasontziz. 250 inguru ez ziren inoiz itzuli eta askok ez zituzten heuren gurasoak berriz ikusi. Agur Esatea euren istorioa da.
Finantziazio kolektiboa edo crowdfunding esaten den ereduarekin saiatzen ari gara ekimen hau finantziatzen. Zeuk ere lagundu dezakezu!
Aldameneko koadro honetan ikus dezakezu zenbat behar dugun, eta nola goazen diru-bilketan. Irakurri, mesedez, zer egin nahi dugun, eta gero pentsatu ea euro gutxi batzuk eman ditzakezun (gutxienez kredituetan agertuko zara!)
Benetton arropa markaren azken kanpainak (Unhate, des-gorrotoa), aurreko batzuetan bezala, eskandaluaren bidez inpaktua egin nahi izan du. Lortu ere bai, Batikanotik gertu argazki bat kentzeko aginduarekin. Munduko lider politiko zenbait, elkar musukatzen, argazki faltsuetan. Horixe da koxka. Haien adibide bat barik beste bat erakutsiko dugu guk, Goio Aranak egindako euskal aldaera hau:
Enpresa pribatuek sarean izan beharko lituzketen hizkuntza irizpideen gainean hausnartzen ari dira Emunen, eta datozen asteotan saltsa hauetan mugitzen garen hainbat laguni eskatu digute gure ekarpentxoak egiteko. Gure erakunde edo enpresa sare sozialetan badago, zenbat kontu erabili? Bakarra bi hizkuntzatan? Bat hizkuntza bakoitzeko? Joxe Rojas "Teknopatak" bere iritzia utzi du bere blogean eta Sustatuk hona ekarri CC-by-sa lizentzia erabilita.
Innobasquek Openideiak ekimenaren barnean berrikuntzarako minutu bat gordetzera eta antolatzera gonbidatu ditu erakunde guztiak. Helburua enpresa edo erakunde bakoitzarekin zerikusia duten barne-erronkei erantzuna ematea da. Hausnarketa hau azaroaren 22an egitea proposatzen dute.
Nafarroako gobernuak 2012rako aurkeztutako aurrekontu proposamena aztertu du Kontseiluak. Ondorio nagusi bat atera du azterketa egin ondoren, Paul Bilbao, Kontseiluko idazkari nagusiak azaldu duenez: “aurrekontu proposamenak berez murritzak ziren 2011ko aurrekontuak gehiago murriztera datoz”.
eitb.com-ek euskal blogariei gonbidapena luzatu die hauteskunde gauerako Bilboko egoitzan elkartzeko. Parte-hartzeko tresna berri baten aurkezpena ere izango da, Txio proiektua eraberrituta jarriko da martxan.
Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna da eta Kutxa Ekoguneak Euskararen Ginkana antolatu du, Donostiako Euskararen Udal Patronatuaren laguntzaz. Lehiaketan 1996 edo lehenago jaiotakoek parte har dezakete eta banaka jokatuko da. Parte hartzeko ezinbestekoa da www.euskararenginkana.net webgunean sartu eta izen emateko formularioa ongi betetzea. Lehiakideek euskarari buruzko hainbat galdera erantzun beharko dituzte, azaroaren 30a baino lehen.
Bittor Kapanaga euskalari, filosofo eta kulturgizon ezaguna duela 4 hilabete hil zen Gasteizen, uztailaren 14an. Urteetan zehar euskararen alde lan ugari egindakoa izan zen Kapanaga. 1995. urtean Bergaran eman zuen hitzaldi bat sarean jarri dugu.
Azaroaren 9tik 10era bitartean, barnetegi teknologiko batean izan nintzen, Mungian. Barnetegi teknologikoak mintegi trinkoak dira, sustatzeko informazio eta komunikazio teknologia berriak enpresetan. Hotel batean elkartuta, 24 ordu eskasean, dozena bat lagunek osatutako taldeak jasotzen du IKTen gaineko informazio zaparrada handia: hitzaldiak, erakustaldiak, eztabaidak... Spri agentziak antolatzen ditu eta arrakasta handia lortu dute barnetegiek. Hona hemen nire esperientzia.
Katalunia aldetik dator albistea. Sigues llingüísticament sostenible lelopean eleaniztasunaren aldeko kanpaina eta twitterreko lehiaketa jarri du martxan (azaroaren 20a arte) Kataluniako unibertsitateetako hizkuntza-zerbitzuak.
Ero batek labainarekin Bilboko Santutxuko auzoan jendeari eraso egin dio gaur goizean. Taberna batean bularrean sastakatu duen 65 urteko gizona hil egin du, eta beste sei pertsona zaurituak daude, hiru oso larri. Hildakoa Kepa Mallea da, Santutxuko Karmelo ikastolako irakasle izandakoa, duela gutxi erretiratutako gizona.
Nafarroako Kultur Kudeaketako Profesionalen Elkarteak (NAKKPE) heldu den
azaroaren 22 eta 23rako Nafarroako Kultur Kudeaketaren II. Kongresua antolatu du Atarrabiako Kultur etxean. GAIA: Kultur
sektorearen erronkak egungo testuinguruan: plangintza, publikoak eta profesionalak.
Amerikako Estatu Batuetako Michigan-en eskola baitako bullying edo eskola-jazarpenaren aurkako lege berria atera nahian zebiltzala, Errepublikarrek emendakin bat sartzea lortu dute, bertan adierazten delarik ez dela gutxiengo baten aurkako bullyina zigortu ahal izango (homosexualak, islamzaleak e.a.), baldin eta jarrera erlijioso edo moral zintzo batetik egiten bada.
Traol. iz. 1. ITSAS. Aparailua biltzeko zurezko laukia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa). 2. INFORM. Unibertsalki zenbaki-zeinu bezala ezagutzen den “#”ikurra da, batez ere ingelesezko testuetan erabiltzen den arren. (Wikipedia)
Eguneraketa: agertu da traol baten argazkia, ikusi barruan.
Katalanak, txinatarrak eta 100 euskaldun IMHn elkartuko dira 17an Confebask, Anbotogroup, Gipuzkoako Txinera Institutua eta hainbat erakunde, enpresa ordezkari eta eragileekin hizkuntzen-kudeaketari buruz hitz egiteko 30+10 mintegiko 6. edizioan. Topaketa hau girotzeko iritzi artikulua idatzi dugu...
Edurne Ormazabalek Gurebook-i eskainitako elkarrizketa. Halaxe dio Ormazabalek: Niretzat paperezko liburua bada nolabaiteko objetu erotikoa. Ikutzea, orriak pasatzea, liburutegian bere txokoan gordetzea... Liburuari lotutako hainbat ohitura eta liturgia oso gustoko ditut.
E-liburuak berriz beste abantaila batzu ditu, praktikoagoak dira, etxean ez dugu hainbeste lekurik behar, bidaiatzerakoan askoz komodoagoa da, letra tamaina egokitu dezakezu...
Aste honetan martxan jarri da Banden Lehiaren hirugarren edizioa. Txapelketa honek euskeraz kantatzen duten banda amateur onenak saritzen ditu. Talde finalistak aukeratzeko internet bidez bozkatzeko sistema ezarri da eta finala zuzeneko emanaldia izango da, lau taldeen arteko lehia.
Lehiaketa hau Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara
Zuzendaritzak antolatzen du eta lehiaketaren finala Nazioarteko Euskararen Eguna ospatzeko antolatzen diren ekitaldien barne dago. Aurtengo edizioko sariak askoz interesgarriagoak dira: BBKLive jaialdian jotzeko aukera, 2.000 eurotako diru-txekea eta iPod Touch-ak.