Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Unhate, Benetton-en azken kanpaina (euskal aldaera batekin)© cc-by-sa Sustatu ¦ 2011-11-18 ¦ 08:00 ¦ marketinaBenetton arropa markaren azken kanpainak (Unhate, des-gorrotoa), aurreko batzuetan bezala, eskandaluaren bidez inpaktua egin nahi izan du. Lortu ere bai, Batikanotik gertu argazki bat kentzeko aginduarekin. Munduko lider politiko zenbait, elkar musukatzen, argazki faltsuetan. Horixe da koxka. Haien adibide bat barik beste bat erakutsiko dugu guk, Goio Aranak egindako euskal aldaera hau: Erref.: Unhate, Benetton-en azken kanpaina (euskal aldaera batekin) (unhate.benetton.com) Erantzunak#1. Re: Unhate, Benetton-en azken kanpaina (euskal aldaera batekin)hartsuaga ¦ 2011-11-18 ¦ 09:36Jo, euskaldunok ez ditugu muturrak igurtzitzen ezta Benetton-en iragarkietan ere. Aita Santua baino okerrago, txo! #2. Re: Unhate, Benetton-en azken kanpaina (euskal aldaera batekin)edu lartzanguren ¦ 2011-11-18 ¦ 11:03Ekarpen txiki bat: ondo legoke leloan "O" bat "A" baten tokian jartzea: "United colors of BenettAn". #3. Re: Unhate, Benetton-en azken kanpaina (euskal aldaera batekin)Jon ¦ 2011-11-18 ¦ 12:48Ene! Ze barregarria irudi hau. Arnaldo espetxean usteltzen eta SUSTATUren lehenengo lerroan EAJ-PNVren hauteskunde iragarkia. Me trontxooooooo !!!! #4. Re: Unhate, Benetton-en azken kanpaina (euskal aldaera batekin)Luistxo Fernandez ¦ 2011-11-18 ¦ 13:28Irudia barregarria iruditu zait, bai. Eta bai, normalean ondo pasatzen dut Sustatu editatzen, nahiz eta batzuetan, gutxitan, eraso anonimo bat edo beste agoantatu behar dudan. Aldi berean, uste dut ageriko injustizia dela Arnaldo Otegi kartzelan egotea. Badakit irudigileak, Goio Aranak, berdina pentsatzen duela. Satiratik inor ez dagoela libre ere sinesten dut, ez Kairoko mufti nagusia, ezta Sustatuko editorea. Luistxo Fernandez, Sustatuko editorea. #5. Re: Unhate, Benetton-en azken kanpaina (euskal aldaera batekin)Txus ¦ 2011-11-18 ¦ 21:19Bai Luistxo, oso barregarria da kartzelan bahituta dagoenarekin satira egitea, borreroa eta biktima elkarri besarkatzen ikustea humorearen gailurra da. Argi dago Otegiren aurkako bidegabekeria horrek sumintzen zaituela. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagoPortadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|