Itzuli orri nagusira Bidali hau

Ikus-entzunezkoen arloan izango diren berrikuntzak Madrilgo Broadcast azokan

© cc-by-sa  Olatz Artola (Arteman Komunikazioa) ¦ 2011-11-18 ¦ 11:29 ¦ hedabideak

Madrilen egin berri den Broadcast azokan ikus-entzunezkoen etorkizuna aurreikusi daiteke. International Audio-visual Technology Trade Show etorkizunean aurkeztuko diren produktu eta zerbitzu berrien aurkezpenerako foroa izaten da. Tendentziak eta berrikuntzak biltzen dira bi urtez behin egiten den erakusketan. Aretxabaletako Arteman komunikazioa enpresako ikus-entzunezko adituak bertan izan dira eta beraiekin hitz egiteko aukera izan dugu.

Broadcast 11 from Arteman Komunikazioa on Vimeo.

Publizitatea

Zelako esperientzia izan da Madrilgo Broadcast-ekoa?

Esperientzia polita izan da. Ekoizle nagusien ekipoen erakusleiho nagusia da: irrati, telebista, audio eta bideo estudio, zinema digital eta zinema aretoetako makineria aurkezteko lekua. Sektore profesionalari zuzenduta dago eta guzti hori ikusteko aukera ezin da baztertu.

Ze asmorekin joan ziren Artemaneko profesionalak bertara?

Gure asmoa gure kamerarentzat (Sony eta Canon) optika berriak ikustea zen. Ezin izan genituen ikusi, halaber, beste hainbat gauza interesgarri ikusi ditugu.

Tendentzia berriak, ezta?

Bai, arlo honetan berrikuntza etengabekoa da eta broadcast-en ere hobekuntzak, garapenak ikusten dira: etorkizunera begira jartzeko aukera ematen digu. Tendentzia horiek Arri etxeko zine digitalera bideratuta dagoen Alexa kamera, Avid media composer edizio sistema, lan estazio ezberdinak bateratzen dituen sistema, kolorearen zuzenketarako programa bere kontsolarekin, edizio txartelak Mac-entzat, kamerarentzat grabagailuak, estatiboak, tricaster berriak�

Eta ikusitakotik arreta gehien piztu zizuna?

Egiten dugun lana eta daukagun materiala kontuan hartuta, gure ekoizpenari erritmoa azkartuko dion materiala interesatzen zaigu. Batez ere. Mac ordenagailuentzat edizio txartelak, garabiaz gain dolya eta slyderra den Floatcam Dolly Crane deiturikoa eta Tricasterra erakargarriak dira. Ekitaldietan alokatzeko Led pantailak ikusi genituen, Hiru handiak lasterketan erabili genuenaren bezalakoa.

Baina guztia ez zen ikus-entzunezko materiala, hitzaldiak ere bazeuden ezta?

Bai, jardunaldi teknikoak eta hitzaldiak egon dira. Gu esteroskopiaren edo 3D jardunaldira joan ginen eta bi hitzalditara: fokoen eta Arri kamararen gainekoetara. Azalpenak entzutea eta interakzioa egotea saltzaile eta eroslearen artean positiboa da dudak argitzen baitituzu.

Euskal Herriko ordezkaritzarik bazegoen?

Noski baietz. Euskal Herrian ikus-entzunezkoen arloan diharduten profesionalak Madrilen izan ziren, ez guztiak baina bai asko. Ikus-entzunezkoen Euskadiko Klusterrak ere erakustoki propioa jarri zuen.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz