Itzuli orri nagusira Bidali hau

Bittor Kapanaga zenaren hitzaldia Interneten entzungai

© cc-by-sa  Badihardugu Euskara Elkartea ¦ 2011-11-16 ¦ 08:04 ¦ kultura

Bittor Kapanaga euskalari, filosofo eta kulturgizon ezaguna duela 4 hilabete hil zen Gasteizen, uztailaren 14an. Urteetan zehar euskararen alde lan ugari egindakoa izan zen Kapanaga. 1995. urtean Bergaran eman zuen hitzaldi bat sarean jarri dugu.

Publizitatea

Kapanaga Otxandion jaio zen 1925ean eta 2011ko uztailaren 14an hil Gasteizen (hona hemen orduko pare bat albiste). Gerra osteko sasoi gogorretan alfabetatze kanpainak antolatzen, kooperatibak sortzen, politikagintzan eta herrigintzako beste hainbat arlotan jarduna. Unibertsitatera joateko aukerarik izan ez arren, jakinduria handiko gizona zen.

Kapanagak hitzaldia eman zuen Bergarako UNED Unibertsitatean 1995ean "Euskaldunen erlijio zaharra" tituluaz. Hitzaldi luzea, 2 ordu ingurukoa. Orain osorik entzun (mp3) eta irakurri (pdf) dezakezu sarean, Ahotsak.com webgunean.

Kalitate aldetik ez da behar bezain ona, hitzaldia baliabide gutxirekin grabatu zutelako antolatzaileek eta orduan ez zelako aurreikusten ondoren inon argitaratzerik, baina uste dugu merezi duela Kapanagaren hitzak eta nortasuna sarean jartzea, guztion eskura.

Gontzal Mendibilek famatu egin zuen Araban bagare, Gipuzkun bagera... kantuaren letrak Bittorrenak izan ziren. Euskera erro eta gara (1978) liburua ere bai. Lan horrek begiak zabaldu zizkion askori; euskararen izaerari eta iraganari begiratzeko beste modu bat erakutsi zuen. Baina argitaratutako gauzak baino askoz handiagoa da utzi digun herentzia, eta horra hor guk egin diezaiokegun omenaldi txikia. Eskerrik asko Bittor.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz