Euskararen Ginkana

Ongi etorri Euskararen Ginkanara!

Euskaldunak jende serioa omen gara, lehorrak, itxiak... baina guk ordea badakigu dibertitzea oso gustukoa dugula. Euskararen Ginkana euskaraz eta euskararekin ongi pasatzeko lehiaketa da, eta bide batez sari bikainak irabazteko aukera paregabea ere bai. Euskararen Ginkanaren lehen fasea azaroaren 2an abiatu eta azaroaren 30ean eguerdiko 12etan amaituko da. Astero argitaratuko diren probak eta asmatu beharreko galderak, euskaraz izateaz gain, euskararekin lotuta egongo dira. Puntu gehien dituzten 10 lehiakideak abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Egunean Donostian ospatuko den finalerako sailkatuko dira.

Parte hartzeko 1996an edo lehenago jaio bazara, izena emateko formularioa betetzea besterik ez duzu behar. Hortik aurrera, lehen fasean zehar astero proba eta galdera berriak argitaratzen diren unetik zure txokoan erantzuteko aukera izango duzu, lehen fasea amaitu arte.

Ezetz galderak eta probak gainditu eta abenduaren 3an ospatuko den finalerako sailkatu!

LEHIAKETAREN OINARRIAK

Ikusi bideo hau eta ezetz asmatu zein herrikoa den hiztuna! Azkoitia, Arrasate, Donostia, Oiartzun ala Tolosakoa? 5 puntu

Zein da pasarte honen egilea? Zein euskalkian dago idatzita?
Ene tia Juana maitia. Eugenia sin da arro onqui. Queben gaude anisco onqui guciac eta ori nola dago? Nai din sin cona ichasaaren ecustra? anisco andia da tia Juana. Nai badu nic dud anisco deiru orenaco vidagearen pagateco quemengo ostatiaren pagataco. Ezdi eguiten quemen ozic batrere, chatan degu queben anisco onqui eta guero artan dugu iror nescache postretaco eta gazte eta polit ¡Ha! ¡cer vizia! ¡Tia Juana maitia, amar urte chiquiago bagunu...! 3 puntu

Zein da euskaraz idatzitako lehen liburua? 3 puntu

Entzun grabaketa eta ezetz asmatu zein herrikoa den hiztuna! Mutriku, Zarautz, Donostia ala Hondarribiakoa? 5 puntu

Bideoz grabatu agure bat (>65) euskaraz kantatuz. 10 puntu

Zein da "azoka" hitzaren jatorria? 3 puntu

Eman mesedez tximeleta hitzaren 5 sinomino. 3 puntu

Flash plugina behar duzu hau entzuteko

Zein da kantu honen sortzaile eta abeslaria? 5 puntu

Bidali 10 argazki Donostiako denda edo tabernetako errotulo edo kartelak euskaraz dituztenak. 10 puntu

Flash plugina behar duzu hau entzuteko

Entzun grabaketa eta ezetz asmatu zein herrikoa den hiztuna!
Azkoitia, Arrasate, Donostia, Oiartzun ala Tolosakoa?
5 puntu