Itzuli orri nagusira Bidali hau

Kepa Mallea, Karmelo ikastolako irakasle izandakoa, da goizean Santutxun hil duten gizona

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2011-11-14 ¦ 17:04 ¦ bestelakoak

Ero batek labainarekin Bilboko Santutxuko auzoan jendeari eraso egin dio gaur goizean. Taberna batean bularrean sastakatu duen 65 urteko gizona hil egin du, eta beste sei pertsona zaurituak daude, hiru oso larri. Hildakoa Kepa Mallea da, Santutxuko Karmelo ikastolako irakasle izandakoa, duela gutxi erretiratutako gizona.

Erref.: Kepa Mallea, Karmelo ikastolako irakasle izandakoa, da goizean Santutxun hil duten gizona (berria.info)

Publizitatea

Erantzunak

#1. Re: Kepa Mallea, Karmelo ikastolako irakasle izandakoa, da goizean Santutxun hil duten gizona

anttonmari ¦ 2011-11-14 ¦ 23:03

Kepa "ganosteko" lagun sanoak gintzuazen eta azkenengoz be, zuek eta gu, lau hermanuok Markinako Zelaian alkartu ginan hango ta hemengo barriak telegrafikoki alkar trukatzeko eta hurrengo batean, ilunkera batean edo kantu zaharrak eta pasarixuak errezkaran eta ardo zaharragoz lagunduta...

Josafateko zelaian izan beharko jok behin honezkero zeren gaurko honegaz... etxauk esplikaziƱoirik

#2. Re: Kepa Mallea, Karmelo ikastolako irakasle izandakoa, da goizean Santutxun hil duten gizona

Aittor ¦ 2011-11-14 ¦ 23:58

Kepa, Mahatserriko Berbalagunok ez zaitugu ahaztuko. Eskerrik asko egindako lan guztiagatik.

#3. Re: Kepa Mallea, Karmelo ikastolako irakasle izandakoa

Sustatu ¦ 2011-11-15 ¦ 08:04

Bilboko Mahatserriko euskara elkartekoek, Asapalakoek, gogoan izan dute beren Mintzalaguna ekimeneko kide Kepa Mallea, ohar honetan. Handik atera dugu goian itsatsi dugun argazkia.

#4. Re: Kepa Mallea, Karmelo ikastolako irakasle izandakoa, da goizean Santutxun hil duten gizona

kezkatua ¦ 2011-11-18 ¦ 22:01

Immigranteen arteko delinkuentzia tasa izugarria da. Bilbon %10 inguru badira ere, delituen %60 eurek egiten dituzte (Udaltzaingoaren datuak). Gure gizartean tabu bat da datu hauen analisia.

Gainera, etorkinek euskara eta euskal nortasunari izugarrizko kaltea egiten diote eta egingo diote, oso oso gutxik ikasten duelako euskara eta are gutxiago euskararekiko atxikimendua adierazi.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz