Sustatu.com > informatikaLungoJs: HTML5 WebApp egiteko framework berria, eta etxekoa.© cc-by-sa TapQuo ¦ 2011-11-15 ¦ 08:53 ¦ informatikaNahiz eta gaur egun aplikazio mobilen "look"-a daukaten web aplikazioak garatzeko baliabideak egon, JQuery Mobile edo Sencha adibidez, hauek ez dute HTML5-ak eskeintzen duen potentziala ematen mobiletarako aplikazioei dagokienez.
LungoJs Bilbon sortutako Framework berria da eta FULL HTML5 bezala aipatu daiteke, hau da, WebApp-en garapenera zuzenduta dago HTML5-ak eskaintzen duen potentzialitate semantiko guztia erabiliaz, hala nola animazioak eta efektuak.
Guztia irakurri ¦ Komentatu# zeinua 'traol' da euskaraz© cc-by-sa Maite Goñi ¦ 2011-11-14 ¦ 08:20 ¦ informatikaTraol. iz. 1. ITSAS. Aparailua biltzeko zurezko laukia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa). 2. INFORM. Unibertsalki zenbaki-zeinu bezala ezagutzen den “#” ikurra da, batez ere ingelesezko testuetan erabiltzen den arren. (Wikipedia) Eguneraketa: agertu da traol baten argazkia, ikusi barruan. Guztia irakurri ¦ 12 erantzunGuifi.net-eko presidentea Informatika Fakultatean© cc-by-sa Informatika Fakultatea (UPV/EHU) ¦ 2011-11-04 ¦ 08:18 ¦ informatikaRamon Rocak, guifi.net-eko presidenteak hitzaldia emango du datorren astelehenean, hilak 7, Informatika Fakultatean. EHUko Informatika Fakultatean izango da, Donostiako Ibaetako kanpusean, arratsaldeko 3.30etan, gai honekin: "Belaunaldi berriko sareetarako jauzia azkartzen: Bottom-up Broadband ekimena." Guztia irakurri ¦ KomentatuDennis Ritchie Unix eta C hizkuntzaren sortzailea hil egin da© cc-by-sa Aitor Lauzirika ¦ 2011-10-14 ¦ 08:07 ¦ informatikaAtzo ezagutzera eman zen Dennis Ritchie, C hizkuntzaren sortzailea eta Unix sistemaren sortzailea Ken Thompson-ekin batera, hil egin zela urriak 9an 70 urte zituela: --------------- #include int main() { printf("goodbye, dad\n"); return 0; } ----------------- Guztia irakurri ¦ KomentatuZer dudan Steve Jobsen, edo Appleren, aurka© cc-by-sa Igor Leturia, e-Gorblog-etik ¦ 2011-10-14 ¦ 07:44 ¦ informatikaJoan den ostegunean, Steve Jobsen heriotzaren berria zabaldu zenean, komunikabideak, sare sozialak eta Internet osoa dolu mezuz bete ziren, gizon handi bat hil zela esanez eta bere figura goraipatuz. Hori ikusita, bera eta berak egindakoak batere mirestekoak ez direla pentsatzen dugun batzuk ere saiatu ginen gure mezua zabaltzen sare sozialen bidez, baina oihartzun gutxi eta kritika askorekin. Joxe Arantzabalek, adibidez, esan zuen "arinkeria galantak" entzuten ari zela Jobsen aurka. Ez dakit zehazki nik esandakoei buruz ari zen, baina izan zitekeen lasai asko, ez bainintzen moztu Jobsez pentsatzen nuena esatean... Guztia irakurri ¦ 34 erantzunUrriak 12: Matxin eta Wikipedia hobetzeko goiza© cc-by-sa Kepa Sarasola. Ixa Taldea ¦ 2011-10-06 ¦ 10:44 ¦ informatikaParte hartu nahi duzu Matxin itzultzaile automatikoa eta Euskal Wikipedia hobetzen? Boluntarioak behar ditugu OpenMT-2 eta Euskal Wikipedia proiektuan, Wikipedian itzulpen automatikoaren bidez hainbat artikulu gehitzeko, informatikari buruz. Urriaren 12an goizez, Donostiako Informatika Fakultatean. Ez dago eskolarik egun horretan ;-) Guztia irakurri ¦ KomentatuSteve Jobs, Apple konpainiaren sortzailea, hil egin da© cc-by-sa Sustatu ¦ 2011-10-06 ¦ 07:11 ¦ informatikaSteve Jobs, Apple konpainiaren sortzailea eta bere produktu ezagunenen inspiratzailea, minbiziak jota hil da bart gauez Kalifornian, 56 urte zituela. Bere bizitzako une batzuk bere hitzetan entzuteko, adi Stanford unibertsitatean ohorezko graduazioa jaso zuen egunean, 2005ean eman zuen hitzaldi honi (CC zeinuan azpidatzien hizkuntza alda dezakezu). Guztia irakurri ¦ 3 erantzunLimurtu nahian? Konputagailuak sumatuko dizu© cc-by-sa Ixa taldea ¦ 2011-09-28 ¦ 10:44 ¦ informatikaKonputagailu bidez jakin omen daiteke zein den pertsona baten jarrera elkarrizketa batean. Stanford-eko Unibertsitateko Dan Jurafsky irakasleak esperimentu batean saiatu da hori aztertzen. Elkarrizketa guztia ulertu ez, baina emaitza onak lortu du bereizten ea zein zen kide bakoitzaren jarrera. Interbentzioak entzunda mintzakideen jarreraren lau ezaugarri hauek aztertzen ditu makinak: adiskide-moduan (Friendliness), deseroso (Awkwardness), limurtu nahian (Flirtation) edo neutroa (Assertiveness). Beti ez du asmatzen, %68an bakarrik, baina horrek esan nahi du susmo onak dituela. Duela egun batzuk Donostian azaldu zigun hau guztia Jurafskyk. Guztia irakurri ¦ KomentatuSLUN11rako proposamenak aurkezteko epea zabalik© cc-by-sa Slun 11 ¦ 2011-09-27 ¦ 10:25 ¦ informatikaUPV/EHU, Deustu eta Mondragon unibertsitateek, 2008an, SLUN'08 (Software Librea Unibertsitatean) jardunaldia antolatu zuten, lehen unibertsitate arteko topaketa software librearen inguruan. Bertan, software librearen inguruko esperientziak trukatu ziren, komunitate unibertsitarioaren ikuspuntutik bereziki. Hiru urte geroago esperientzia errepikatu eta edizio berri bati, SLUN11, ekin nahi diogu, uste baitugu Euskadiko inguru unibertsitarioko software librearen komunitatean interes handia dagoela, irakasle, ikasle, lan-mundu zein boluntarioen aldetik. SLUN'11 abenduaren 16an izango da, UPV/EHUko Gipuzkoako Barriola eraikinean,eta gai nagusia software librearen erabilera irakaskuntzan izango da. Guztia irakurri ¦ KomentatuUZEIk doako tresna kaleratu du testu-tratamendurako programa ezagunenekin euskarazko sinonimoak txertatzeko© cc-by-sa UZEI ¦ 2011-09-27 ¦ 08:07 ¦ informatikaDagoeneko eskura daitezke doan Eusko Jaurlaritzaren euskarazko softwarearen webgunetik, UZEIren Sinonimoen Hiztegiaren pluginak. UZEI Terminologia eta Lexikografia Zentroak 1999an argiratu zuen Sinonimoen Hiztegia eguneratu du (2011ko bertsioa). Hiztegiak zorrotz betetzen ditu Euskaltzaindiak gaur egun arte argitaratu dituen arau guztiak, eta guztira, 25.505 sinonimo biltzen ditu. Guztia irakurri ¦ KomentatuZer ulertu dezakete ordenagailuek testuan edo hizketan gaur egun?© cc-by-sa Ixa taldea ¦ 2011-09-13 ¦ 08:15 ¦ informatikaTestu edo hizketa batean Ordenagailuek ezin dute ulertu pertsonek ulertzen dugun mailan. Hori jakina da. Baina zerbait bai, konputagailuek hasi dira zerbait ulertzen. Informazio partzialak dira oraindik, baina esanahiaren zati bat harrapatzeko ahalmena dute. Zelan egiten da? Adibiderik? Stanford-eko Unibertsitate ospetsutik Ixa taldera bisitan datorkigun Dan Jurafsky adituak asko daki horretaz. Gaur asteartez, hilak 13, hitzaldi bat emango du Donostian. Guztia irakurri ¦ Erantzun bat"Es ke enaiz ohitzen!" Fotoxoperoek ez daukazue aitzakiarik Gimp-era pasatzeko© cc-by-sa Sustatu ¦ 2011-09-01 ¦ 10:34 ¦ informatikaIzenburukoa Asier Arsuagari irakurri diogu. Irudiekin lan egiteko Photoshop ezagunak badu alternatiba libre eta doakoa (eta EuskalGNU-ri esker partzialki bederen eguneratua): Gimp. Ez dago lizentziarik ordaindu beharrik edo, are okerrago, programa piratekin arriskatu beharrik. Erabili Gimp, 2.8 bertsioa laster baitator aukera bikainekin hornituta (abuztuko 2.7.3. bertsioan aurrerapena ikus daiteke jada).
Erref.:
"Es ke enaiz ohitzen!" Fotoxoperoek ez daukazue aitzakiarik Gimp-era pasatzeko (librezale.org)
|
Gaiak
Azken erantzunak
|