Sustatu.com > hizkuntza

"Ahoa bete hots" jardunaldiak Mintzolan

© cc-by-sa  Ahotsak.com  ¦  2011-11-09 ¦ 08:06 ¦  hizkuntza

Mintzola Fundazioaren zentroan, Villabonan, ahozkotasunarekin lotutako jardunaldiak egin berri dituzte. Ahoa bete hots, azaroaren 2tik 4ra. Ahozkoaren eta idatziaren arteko harremana izan da aztergai, eta Ahotsak-eko kideak ere bertan izan gara. Hona hemen laburpen txiki bat.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Publizitatea

Arabatik Arabara euskaraz: 16. Jagon jardunaldiak

© cc-by-sa  www.euskaraba.com  ¦  2011-11-07 ¦ 11:18 ¦  hizkuntza

Azaroaren 11n, ostiralean, Akademiaren Sustapen batzordeak antolatuak, XVI. Jagon Jardunaldiak egingo ditu Euskaltzaindiak, Gasteizen, Artium Museoan, "Arabatik Arabara euskaraz" izenburupean, goiz eta arratsaldez.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Sustatuko artikulu bat, HABEren azterketa batean (oso galdera zailak barne!)

© cc-by-sa  Iñaki C (Algorta)  ¦  2011-11-03 ¦ 09:44 ¦  hizkuntza

Kaixo, nire izena Iñaki da. Azken aste hauetan, HABEko azterketa prestatzen aritu naiz. Beraz, azterketa prestatzeko, HABEko azterketa guztiak egin behar izan nituen eta azterketen artean Arrosa ala urdina deitzen den artikulua topatu nuen. Artikulu hau HABEko 2010eko lehen deialdiaren azterketan erabili zuten aztertzaileek, SUSTATU.COMen agertu zen artikulu bat erabiliz! Gainera, azpimarratu nahi dut, azken galdera erantzutea oso zaila zela.

Sustaturen oharra: oso zaila ez, ezinezkoa erantzuea, ikusiko duzuen bezala

Guztia irakurri ¦ 6 erantzun

Euskararen Nazioarteko Egunean, euskal emakumeak ardatz aurten

© cc-by-sa  Eusko Ikaskuntza  ¦  2011-11-01 ¦ 08:36 ¦  hizkuntza

Eusko Ikaskuntzak Euskararen Nazioarteko Egunerako prestaturiko kanpaina berezian parte hartzeko gonbitea luzatzen du. Aurten historia egin duten euskal emakumeak ardatz izango ditu. Halaber, ENE Sariaren 6. edizio honetan Euskara sustatzeko lanetan gehien nabarmendu den kanpoko erakundeari egingo zaio errekonozimendua

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Badator "Gurasolandia 2011"

© cc-by-sa  Arrasateko Txatxilipurdi Elkartea  ¦  2011-10-30 ¦ 13:31 ¦  hizkuntza

Aurten ere "Gurasolandia" egitasmoaren 3. edizioa ospatuko dugu Arrsaten azaroaren 2tik 6ra."Gurasolandia" gurasoentzat bideraturiko ekintza sorta da, hizkuntzaren transmisioa bultzatzea eta guraso eta haurren arteko harremanak (komunikazioa, jolasak...) estimulatzea helburua duena.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Luis Villasante Euskararen Ikergunea irekiko da ostiralean

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-10-26 ¦ 10:54 ¦  hizkuntza

Euskaltzaindiaren Euskararen Ikergunea Donostian irekiko da ostiralean, eta euskaltzainburu izandako Luis Villasanteren izena eramango du. Era berean, Ibaetako Tolare baserriko egoitza hau, Donostiako Euskaltzaindiaren ordezkaritza izango da.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Euskara Bilboren hiri-eraldaketan, hitzaldia

© cc-by-sa  Bizkaiko Industri Ingeniarien Elkargo Ofiziala  ¦  2011-10-25 ¦ 08:55 ¦  hizkuntza

Galder Unzaluk hitzaldia emango du Bizkaiko Industri Ingeniarien Elkargoan urriaren 26an, asteazkenean, 19:00etan. Hitzaldiaren izenburua: Sugea dantzan, She's in fashion-etik Bilbao Euskaraz-era. Saiakera-lan horrekin 2. saria lortu zuen Soziolinguistika Klusterraren Hausnartu sarietan.

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Komunikazio korporatiboaren hizkuntza politika

© cc-by-sa  Joseba Kamio  ¦  2011-10-24 ¦ 09:37 ¦  hizkuntza

Komunikazio korporatiboaren hizkuntz politika zehatz bat ezartzeko proposamen irekia da hau. Euskararen normalizazioa eta komunikazioaren eraginkortasuna izan dira irizpide nagusiak proposamena osatzeko. Hainbat betekizun dakar aldean proposamenak: erakundeen aldetik, hedabideen aldetik eta profesionalen aldetik. Jendea uste duguna baino aurrerago dagoela sinetsita nago, eta garaia da gauzak positiboki definitzeko.

Guztia irakurri ¦ 2 erantzun

Fotonobela bat euskaraz, galegoz, katalanez eta portugesez

© cc-by-sa  Xabi Paya  ¦  2011-10-20 ¦ 08:38 ¦  hizkuntza

Birminghamgo Unibertsitateko Euskara, Galego, Katalan eta Portuges sailek bat egin dute euren hizkuntzen presentzia sustatzeko unibertsitateko ikasleen artean. Iberiar penintsulako hizkuntzen berri emateko asmoz, fotonobela bat jarri dute abian, euskaraz, galegoz, katalanez eta portugesez.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Arabarako euskararen komunikazioa

© cc-by-sa  www.euskaraba.com  ¦  2011-10-19 ¦ 10:31 ¦  hizkuntza

Ostegunean, urriak 20, mahai ingurua izango da, Bibat museoan, arratsaldeko 19:00etan. Gaia: Arabarako EUSKARAREN KOMUNIKAZIOA. Hizlariak:

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Elebitasunaren mito okerrak

© cc-by-sa  KARRIKIRI ELKARTEA, Iruñea  ¦  2011-10-13 ¦ 08:15 ¦  hizkuntza

Opor sasoian atsedena hartu ostean, berriro helduko diogu Iruñeko Karrikiri elkartean duela zenbait hilabete martxan jarritako Karrisolasa ekimenari. Euskalgintzako gaien inguruan solas tarte lasai eta patxadatsuak sortzeko asmoz sortutako egitasmoaren saio berrian elebitasunaren mito okerrak izanen ditugu solasgai.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

"Euskararen berreskuratzea: hizkuntzak biziberritzeko gako batzuk" liburua bretoieraz

© cc-by-sa  Garabide Elkartea  ¦  2011-10-10 ¦ 08:16 ¦  hizkuntza

Padrig An Habask adiskide bretoiak, Garabidek 2010. urtean argitaratu zuen lehenengo liburua, "Euskararen berreskuratzea: hizkuntzak biziberritzeko gako batzuk", bretoierara itzuli berri du "Arnod an Euskareg" izenburupean.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Euskaldunberriaren sena

© cc-by-sa  Erbestetik  ¦  2011-10-05 ¦ 09:56 ¦  hizkuntza

Ez dakit atzerrian egotearen neurrigabeko herrimina den solasean ari zaizuena, bainon beharra nuen hau kontatzeko.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

20 urte 'Euskara' planetan, jardunaldia Bilbon (urriak 7)

© cc-by-sa  Elhuyar Aholkularitza  ¦  2011-10-02 ¦ 09:31 ¦  hizkuntza

Aurten 20 urte bete dira Elhuyar Aholkularitzak, Eusko Jaurlaritzak eta Elay enpresak elkarlanean lan-munduan euskararen erabilera bultzatzeko lehen plana abiatu zutenetik. 20 urte euskara eta lan-mundua uztartzen. 20 urte euskara-planak diseinatzen eta gidatzen. Edo, bestela esanda, 20 urte Euskara planetan.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Euskara atsegin dut!

© cc-by-sa  Praktikatu AEK  ¦  2011-09-27 ¦ 17:25 ¦  hizkuntza

AEK-k, euskaltegietako matrikulazio kanpainarekin batera, mintzapraktika egitasmoen kanpaina berria jarri du abian Atsegin dut! lemapean. Horrenbestez, 11-12 ikasturtean mintzapraktika programa batean parte hartu nahi duten guztiek eman dezakete izena jada Euskal Herrian diren 90tik gorako egitasmoren batean. Mintzapraktika programetan edozeinek har dezake parte, berdin dio euskaldun zaharra, euskaltegiko ikasle ohia edo euskaltegiko ikaslea izan.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Zeintzuk dira herritarren gehiengoak immigrazioa arazo-iturri moduan ikusteko arrazoiak?

© cc-by-sa  EMUN- Immigrazioa  ¦  2011-09-08 ¦ 10:40 ¦  hizkuntza

EMUNek antolatuta irailaren 20an, asteartea, Gasteizko Goiuri- Villasuso jauregian; egingo den Kulturartekotasuna: herria, hizkuntza eta hezkuntza jardunaldian landuko den gaietako bat da hau, beste batzuen artean: Zeintzuk dira herritarren gehiengoak immigrazioa arazo- iturri moduan ikusteko arrazoiak? Zergatik adierazten dituzte herritarrek kezka hauek? Zer esanahi dute? Ze ondorio atera dezakegu hemendik?

Guztia irakurri ¦ 10 erantzun

Txepetx: "Euskara gero eta gehiago erabiltzen da, gero eta gauza gutxiago esateko"

© cc-by-sa  lantalan  ¦  2011-07-28 ¦ 08:55 ¦  hizkuntza

Txepetxek 9 urte zeraman hitzaldirik eman gabe eta pasa den astean izan zen Carballon. Hitzaldian muinera jo nahi izan zuen, sustraien sustraira. Emuneko Marije Manterola eta Txerra Rodriguez han izan ziren eta Txepetx elkarrizketatu zuten. Elkarrizketa irailean emango dute argitara lantalan webgunean. Momentuz, Txepetxek eman zuen hitzaldiaren laburpena eman dute argitara. Artikulua lantalan webgunean izan da lehendabizikoz.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Bittor Kapanagaren ekarpena euskararen jatorriari

© cc-by-sa  Patxi Alaña  ¦  2011-07-24 ¦ 09:27 ¦  hizkuntza

Bizitza osoan zehar burdina izan zuen lanbide eta euskara gogobide Bitorrek, eta orain joan zaigula, betoz lerro hauek euskal kulturan eta bereziki euskararen jatorrian egin duen ekarpen garrantzitsua labur-labur gogoratzera. (Bittor Kapanaga uztailaren 14an hil zen)

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Euskara bizi bizi da Basaurin Sustraiak Fundazioaren udalekuen laguntzaz

© cc-by-sa  Nerea Zubiete  ¦  2011-07-23 ¦ 12:58 ¦  hizkuntza

Sustraiak Fundazioak abian dituen Basauriko udalekuek milatik gora ume eta gaztetxo hartu dabez aurten. Sustraiak Fundazioaren esanetan udalekuek daukien arrakastaren oinarria da Fundazioak tinko mantentzen dituela bere baloreak eta helburuak, beti be, gizartearen beharrak kontuan hartuz eta horietara egokituz.

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Hizkuntzen arteko WWW-ko loturak aztertu ditu Googlek

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-07-11 ¦ 09:14 ¦  hizkuntza

Googlek ikerketa interesgarri bat egin du sarean indexatuta dituen orri eta estekekin, hizkuntzen arteko loturak aztertzeko. Neurtu dutena zera da, hizkuntza jakin batean dauden orrietan, estekak ze hizkuntzatako orrietara doaz? Euskararen kasuan, gure orrietan dauden esteken laurden bat gaztelaniazko edukira doaz, eta beste laurden bat ingelesezkoetara.

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Artikulu zaharragoak »»