Sustatu.com > telebista

Euskal telebista publikoaz hausnartzeko beste urrats bat

© cc-by-sa  Maria Gonzalez Gorosarri  ¦  2012-06-06 ¦ 09:25 ¦  telebista

Euskal telebistaz ari garenean, zer adierazi nahi dugu: Euskal Herriak merezi duen telebista publikoa ala EAEk ordaintzen duen telebista? EiTBren ereduak 1982an euskaldunongan piztutako ilusioa baztertu du. ETB2n erdaldun gisa baino ez garela azaltzen egiaztatu zuen Gari Araolazak. Geroago, EiTB-ko langileek eurek kalitatezko Euskal Telebistaren aldeko manifestua" plazaratu berri dute. Hortaz, EAEko euskaldunok ordaintzen dugun telebista publikoaren eztabaidan beste urrats bat emateko asmoz, EiTBren 30 urteak izenburuko udako ikastaroa antolatu dugu. EiTBko hedabideen jarduera ikuspegi profesionaletik aztertu nahi dugu, gizartean zabaltzen ari den eztabaidari ere ekarpenik egin diezaiokegulakoan.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Publizitatea

Plazaz Plaza: Euskal produktu eta ekoizleen lana erakusten duen web telebista

© cc-by-sa  Euskal Herriko Plaza  ¦  2012-05-30 ¦ 08:12 ¦  telebista

Euskal produktuak saltzen dituen Euskal Herriko Plaza denda elektronikoak bloga abiatu berri du, saltzen dituen produktuen ekoizpen prozesua erakutsi eta euskal ekoizleen berri emateko, besteak beste. Egitasmoaren baitan, Plazaz Plaza izeneko webseriea ere abiatu du. Lehenengo bideoak Bastidako Remelluri upategian nola lan egiten duten erakusten du. Zortzi kapitulu izango ditu momentuz web telebista berri honek.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Lotsagabeak ETB1en. Zein dira arduradun?

© cc-by-sa  Bittor Hidalgo - Donostia  ¦  2012-03-30 ¦ 10:23 ¦  telebista

Joan den astean zen (22an dio sarean), gau aldea, telebista zappinga, ETB1, psikologia kontuez ari den programa. Interesgarri izan liteke. Depresioaren gainean itxuraz. Elkarrizketatu guztiak ordea espainolez euskarazko katean, euskaraz azpidatzita itzulpena. Detaile bat? Ala trufa beste barik? Nik burla sentitu nuen. Baina orduan ezin izan nuen hasieratik ikusi, eta ez nekien. Orain ikusi dut osorik EITB sareko NAHIERAN.

Guztia irakurri ¦ 6 erantzun

Hamaika Telebista mugikorrean ikusteko aplikazioa martxan da

© cc-by-sa  Hamaika Telebista  ¦  2012-03-26 ¦ 09:01 ¦  telebista

Martxoan hiru urte bete dira Hamaika Telebista piztu genuenetik. Urteurrenari loturik hainbat berrikuntza ditugu. Duela egun batzuk webgune berria aurkeztu genuen (ikus albistea Sustatun). Eta gaur, bigarrena aurkeztuko dugu: telebista beste euskarrietan ikusteko aplikazioa, mugikorrean nahiz tablet edo ipad euskarri berrienetan.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Hamaika Telebistak web orri berritua aurkeztu du

© cc-by-sa  Hamaika Telebista  ¦  2012-03-16 ¦ 13:26 ¦  telebista

Martxoan hiru urte bete dira Hamaika piztu genuenetik. Urteurrenari loturik hainbat berrikuntza ditugu. Eta gaur, horietako bat aurkeztu nahi dugu. Hain zuzen ere, web orri berritua. Hamaika.tv ataria denon eskura jarri dugu, hobekuntza nabariekin. Helbidea ez da aldatu, www.hamaika.tv izaten segitzen du. Aldiz, diseinua eta edukia sobera aldatu dira.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

SOS euskarazko bikoizketa

© cc-by-sa  Iratxe Goikoetxea Langarika, ETBko Euskara Saila  ¦  2012-03-12 ¦ 12:12 ¦  telebista

Gure umetako Bugs Bunny, Tom eta Jerry, Vicky bikingoa eta Yoggi euskaldun bihurtu zizkigun. Pitufoak pottokitu. Harri Aro modernora eraman gintuen, Pedro Harriketarraren eta Pablo Atxurdinen eskutik. Eta dragoi bola bila ipini, inguruko erdaldunek usaina ere hartu aurretik. Euskarazko bikoizketak funtsezko zeregina du gure unibertsoan bestela heldu ezineko hutsuneak betetzen. Ez dadila artazi kolpe batez betiko deseginda gelditu.

Guztia irakurri ¦ 13 erantzun

Jesus Egigurenek uste du EITBk gaztelaniazko kateak itxi beharko lituzkeela, euskaraz lan egiteko kalitatez

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2012-02-03 ¦ 10:20 ¦  telebista

Asteburu honetan emango duten Hitzetik Hortzera saioan Jesus Egiguren elkarrizketatu dute. Facebook-en aurrerapena atera dute programakoek, eta lotsagorritu barik hitz egiten du Egigurenek. Gomendioa ere luzatu omen dio EITBren zuzendaritzari: itxi gaztelaniazko kateak, euskarazko kalitatezkoa landu. Polemikarik eragingo ote, euskal konstituzioa eskatu izan duenean bezala? Ez dugu uste, euskaraz izan direnez... baina auskalo!

Erref.: Jesus Egigurenek uste du EITBk gaztelaniazko kateak itxi beharko lituzkeela, euskaraz lan egiteko kalitatez (www.facebook.com)
# ¦ 10 erantzun

Aupa Pipol, Internet/TB/transmedia lana, mikro-saio sorta baten piloto bat

© cc-by-sa  Joseba Erremundeguy  ¦  2012-01-30 ¦ 13:11 ¦  telebista

Aupa Pipol, EITB Multimedia Komunikazio masterreko hiru ikasle gara! Post honetan aurkeztu nahi dizuegu egin dugun bideo txiki bat. Mikro-saio sorta baterako proposamena da: Pertsonaia gazte bat, 20 eta 35 urte-tartekoa, bere eguneroko berri ematen duena bizpahiru minutuko saioetan. Plano erritmotsuak, musika indartsu bat eta aurrera. Interneteko oso egokiak dira formatu hauek eta ekoizten aski merkeak. Zuen iritzien zain gaude! Joseba, Cris eta Aketz.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Valentziako irrati-telebista publikoan, langileen bi heren kalera

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2012-01-10 ¦ 15:59 ¦  telebista

Espainiako erkidego autonomoa zorpetuena Valentziakoa da, eta larri dabiltza zor hori kitatzeko. Bertako gobernuak mila miloi euroko aurrekontu murrizketa iragarri zuen duela egun batzuk, eta gaur jakin da parte bat nola moztuko duten: 1.800 langile dituen RTVV irrati-telebista publikoan enplegu erregulazio espedientea irekiko da eta, zurrumurruek diotenez, bi heren edo mila lagun inguru kaleratu ditzakete. Kaleratzeak antolatzeko, hain zuzen, lehiaketa publikoa irten da 190.000 euroan, esleipen baten ondoren enpresa batek kudea dezan hori.

Erref.: Valentziako irrati-telebista publikoan, langileen bi heren kalera (www.elpais.com)
# ¦ Komentatu

MinoriTB, Hizkuntza Gutxituen Telebisten Jardunaldia, hartuko du EITBk

© cc-by-sa  EITB  ¦  2011-11-23 ¦ 14:43 ¦  telebista

Datorren azaroaren 30ean Hizkuntza Gutxituen Telebisten inguruko MinoriTB Jardunaldia egingo da Bilboko egoitzako Multibox aretoan, goizeko 9:00etatik aurrera. Gainera, eitb.com-en zuzenean jarraitu ahal izango da. Jardunaldia edozein pertsonarentzat zabalik egongo da, bereziki, hedabideen eta euskararen munduarekin zerikusia dutenei. Sarrera dohakoa izango da eta bertaratzeko, nahikoa da minoritb@eitb.com helbidera posta elektroniko bat bidaltzearekin, izena eta abizena zehaztuta.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Alcantaratarrak eta Mondragon Korporazioa

© cc-by-sa  Iker  ¦  2011-10-28 ¦ 12:55 ¦  telebista

Bitxikeria atzo Espainiako telebista publikoan. Cuéntame cómo pasó telesailean Antonio Alcantara pertsonaia nagusiak kooperatibismoaren aldeko solasa bota zuen atzoko atalean. Eta, besteak beste, Mondragon Korporazioa osatzen duten enpresa kooperatibistak goratu zituen. Ordaindutako iragarkia balitz ere, nekez halako propaganda onik. Hauxe bideoa , RTVEren web-gunetik. Mondragoni buruzkoa 47. minutuan botatzen du Alcantara jaunak.

Erref.: Alcantaratarrak eta Mondragon Korporazioa (www.rtve.es)
# ¦ Komentatu

Hamaika Gipuzkoako emisioa Euskaltelen 11. zenbakian

© cc-by-sa  Hamaika Telebista  ¦  2011-10-03 ¦ 15:53 ¦  telebista

Euskaltelek eta Hamaika Telebistak aurrerapauso berri bat eman dute Hamaika Telebistaren Gipuzkoako emisioa Gipuzkoan zabaltzeko. Euskalteleko Marketineko zuzendariak, Koldo Unanuek, eta Hamaika Telebistako zuzendariak, Iñaki Uriak adierazi dutenez, joan den asteburutik aurrera, dialeko 11. zenbakian ikusi ahal izango dute Gipuzkoako Euskalteleko ikusleek, orain arte Bizkaikoek bezala.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Transmedia boladan dago

© cc-by-sa  Edorta Arana  ¦  2011-09-22 ¦ 13:05 ¦  telebista

Istorioak kontatzerakoan euskarri desberdinak erabiltzea eta digitalizazioak ekarri dituen bapatekotasuna eta interakzioa daude transmedia izaeraren oinarrian. Boladan dagoen hitza da, eta **Donostiako Zinemaldian** ere entzun dugu egun hauetan. Han eta hemen artikuluak, webguneak, jardunaldiak eta ikerketak ugaritzen ari dira transmediaren aitzakian.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Game of Thrones telesaila euskaraz

© cc-by-sa  http://www.jatorrizkobertsioa.com  ¦  2011-09-08 ¦ 08:45 ¦  telebista

Game of Thrones (Tronuen jokua) telesailaren lehen denboraldia HBO kateak emititu du Estatu Batuetan eta Canal +-ek Espainiako estatuan. George R. Martinen eleberri batetan dago oinarrituta eta dinastia desberdinek tronua lortzeko dituzten borrokak dira bere argumentuaren oinarria.

Guztia irakurri ¦ 3 erantzun

EITBrako plantila murrizketa handia aztertzen ari direla dio Deiak

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-09-06 ¦ 09:40 ¦  telebista

Deiak ustez Eusko Jaurlaritzarentzat prestatu den txosten batek datuak zabaldu ditu. EITBn gastiak murriztea litzateke kontua, eta bidea, plantilako 150 lagun kaleratzea, langile kopurua 1.034 pertsonatik 884ra pasatuz. Kanporatutakoen antzinatasun ertaina 10 urtekoa litzateke, eta 61.650 eurokoa bakoitzari zegokiokeen konpentsazioa. Deiak dioenez, txostena gaur aurkeztuko dio Blanca Urgell Kultura sailburuak EITBko zuzendari Alberto Suriori.

Erref.: EITBrako plantila murrizketa handia aztertzen ari direla dio Deiak (www.deia.com)
# ¦ 4 erantzun

Al Jazeera, informazio objektiboen iturria izatetik eskandaluzko manipulazioen mezularia izatera

© cc-by-sa  Triku  ¦  2011-09-02 ¦ 08:19 ¦  telebista

Askok gogoan daukagu OTANek Irak edota Afganistanen inbasioak burutu zituenean Mendebaleko komunikabideek ezkutatzen edo manipulatzen zituzten informazioak Al Jazeera zela argitaratzen eta argitzen zituena. Eta berdin Israelek palestinarrekin egiten dituen sarraskiekin. Haiek ziren mundu mailako erreferentea. Orain, harrituta, ikusi dugu Al Jazeera izan dela OTANen eraso zuritzeko manipulazio eta gezurren iturririk nagusiena.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

ETB2ko albistegien betiko ohitura nazkagarria

© cc-by-sa  Xabier Mendiguren  ¦  2011-08-12 ¦ 09:35 ¦  telebista

Londresko euskaldun batzuk elkarrizketatu dituzte, hango istiluen harira, ikusi bideoa. Aurrena getariar bat (itxura guztiz, euskalduna), erdaraz aritu dena. Gero, euskal etxeko lehendakaria, Peio Astigarraga, euskaraz hitz egin duena (ez zuen gaztelaniaz egin nahiko), baina, azpitituluak eman ordez, gaztelaniazko bikoizketa antzekoa ipini diote gainetik, haren hitzak entzutea galaraziz.

Guztia irakurri ¦ 17 erantzun

EITB aro digitalean; kudeaketa estrategikoa konbergentziara bidean

© cc-by-sa  Udako Euskal Unibertsitatea  ¦  2011-08-05 ¦ 08:20 ¦  telebista

EITBko hedabideen (telebista, irratia eta Internet) egungo konbergentzia-maila aztertzen da UEUk kaleratutako liburuaren orrialdeotan. Helburua hauxe da: euskal komunikazio-talde publikoko hedabideen bateratze-prozesuaren egoera islatzea. Nola kudeatu du EITBk konbergentzia? Galdera horri erantzuten dio liburuak.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Erakutsi zuen lokala telebistan!

© cc-by-sa  ETB3, Pausa  ¦  2011-07-12 ¦ 08:20 ¦  telebista

"Lokaleroak" ETB-3ko saioak gazteon lokalei, garito edo lonjei buruzko erreportajeak egin nahi ditu. Zure lokala bertan agertzea nahi baduzu, idatzi lokaleroak@eitb.com helbidera.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Goenkaleren 17 urteko ibilbideari buruzko saioa estreinatuko du gaur ETBk

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-07-11 ¦ 13:41 ¦  telebista

Goenkalek 17 urteko ibilbidea egin du dagoeneko, 1994an hasi zenetik 3.000 kapitulutik gora izan dituelarik. Ibilbide luze horren errepasoa egingo du Goenkalez blai saioak, Maria Cruickshank aktoreak aurkeztuta. Gaurtik hasita, astelehenetan izango da saioa, 22.10etatik aurrera.

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Artikulu zaharragoak »»