Sustatu.com > kirola

"Fischerren ausazko xakea" igandean Eibarren

© cc-by-sa  Eibarko Klub Deportiboa - Xake Batzordea  ¦  2011-11-23 ¦ 10:19 ¦  kirola

Datorren iganderako xake txapelketa berezia antolatu du Eibarko Klub Deportiboak. "Fischerren Ausazko Sistema" erabiliko dugu jokatzeko. Piezen ohiko kokapena ahaztuta, ausaz erabakitzen da lehenengo errenkadan izango duten hurrenkera. Horrela hasierako 960 posizio ezberdin sortzen dira. Txapelketa honekin uztailean hil zen Manuel Lopez taldekidea omenduko da. Euskal Herrian lehenengo aldiz egingo da taldekako txapelketa bat Fischerren sistema erabilita.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Publizitatea

Zatoz Blogs&Bikes topaketara larunbat honetan

© cc-by-sa  Mikel Lizarralde - Kisale  ¦  2011-11-22 ¦ 09:15 ¦  kirola

Kisale interneteko bizikleta-dendan larunbat honetarako Blogs&Bikes topaketa antolatu dugu. Blogs&Beers edota Pintxos&Blogs ekimenetan inspiratzen da eta lehen saio honetarako lagunarteko mendi-bizikleta irteera antolatu dugu.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Kepa Acero itsasaldiko olatu batean surf egiten, bere bizitzako uhinik luzeena

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-10-05 ¦ 11:51 ¦  kirola

Kepa Acero surflari bizkaitarrak itsasaldiko olatu batean egin du surf, zenbait minutu eta kilometroz, Alaskako bazterren batean, berak sekula hartu duen olaturik luzeena. Itsasaldiko olatuak munduko itsasadar eta ibaia zenbaitetan gertatzen dira, besteak beste Alaskako Cook Inlet badian.

Erref.: Kepa Acero itsasaldiko olatu batean surf egiten, bere bizitzako uhinik luzeena (kepaacero.com)
# ¦ 2 erantzun

Juan San Martin bekara aurkezteko azken egunak; aurtengo gaia, mendizaletasuna

© cc-by-sa  Oier  ¦  2011-10-04 ¦ 11:42 ¦  kirola

Aurten X. edizioa da eta bekaren gaia MENDIZALETASUNA da. Beka 9.000 eurokoa da eta urriaren 11 izango da izena aurkezteko azken eguna. Oraindik denboraz zaude! Aurtengo edizioa hainbat nobedaderekin dator, baina garrantzitsuena da ikerketa lanaren memoria aurkezteko epea luzatu egin dela. Aurreko deialdietan bekaren irabazleak 12 hilabeteko epea zuen ikerketa lana burutzeko. Aurtengoan, berriz, epe hori 18 hilabetekoa izango da.

Erref.: Juan San Martin bekara aurkezteko azken egunak; aurtengo gaia, mendizaletasuna (www.eibar.es)
# ¦ Komentatu

Alejandra Ispizua: "Soilik honetan dabilen jendeak baloratzen gaitu"

© cc-by-sa  GAZTEZULO  ¦  2011-09-22 ¦ 09:13 ¦  kirola

Euskal Herriko fitness txapelduna da. 27 urterekin lehiatu da lehen aldiz; baita irabazi ere. Kirol honek bere burua "behingoz" onartzeko balio izan diola aitortu digu. Bermeotarrak, momentuz behintzat, palmares oparoagoa du gimnasia erritmikoan fitnessean baino. 2001ean Espainiako Txapelduna izatera heldu zen taldekakoan, eta hirugarrena banakakoan pilotarekin. Gihar artean, ordea, ekainean lehiatu zen estreinakoz, Gernikan antolatu zuten txapelketan. Aurrenekoz aurkeztu, eta irabazi. Gernikako gimnasioan hartu gaitu; irribarretsu eta urduri, bere saltsan. "Askotan, denbora gehiago pasatzen dut mihiari eragiten pisuak altxatzen baino!" –barrez–.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

"Amatxoak gurditxoekin"

© cc-by-sa  Asier Sarasua  ¦  2011-09-16 ¦ 11:12 ¦  kirola

Bilboko Kirol Patronatuak 2011-2012 ikasturterako ikastaroak aurkeztu ditu. Tartean, Amatxoak gurditxoekin izeneko ikastaroa dago. Hau da, amatxo direnek jarduera fisikoa egin dezaten antolatutako ikastaroa, haurrak alboan dituztela. Diskriminazio positiboa? Matxismo ulertezina?

Guztia irakurri ¦ 5 erantzun

Troiako Zaldia eta Espainiako Vuelta

© cc-by-sa  BAI EUSKAL HERRIARI elkartea  ¦  2011-09-05 ¦ 09:08 ¦  kirola

Naroa Geresta eta Mikel Luloaga Bai Euskal Herriari ekimeneko koordinatzaileek BERRIA egunkarian plazaraturiko iritzi artikulua.

Hautsak harrotu ditu Espainiako Itzulia Euskal Herrira ekartzeko erabakiak. Ez gaitzatela nahasi, ez da kasualitatea azken hamazazpi urte hauetan Espainiako Itzulia Euskal Herritik pasa ez izana, ez eta aurten Euskal Herritik pasarazi nahi izatea ere.

Erref.: Troiako Zaldia eta Espainiako Vuelta (paperekoa.berria.info)
# ¦ Erantzun bat

Joxe Aranzabalen gutun irekia Xabi Alonsori

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-08-19 ¦ 09:56 ¦  kirola

Joxe Aranzabalek gutun irekia idatzi dio bere blogean Xabi Alonsori, Real Madrid futbol taldeko jokalari euskaldunari. Madrid-FC Barcelona partidetan errepikatzen ari diren istiluen harira, kontu hartzen dio blogariak futbolariari.

(...) Negargarria iruditzen zait iaz ezkero erakusten ari zareten portaera. Indarkeria erreibindikatzen duzue (“El futbol es para hombres” aldarrikatu zuen Mourinho misoginoak), eta biolentzia erabiltzen duzue jokoan, batez ere Barçaren kontra, gaur egun Real Madril baino hobea den taldea.

Erref.: Joxe Aranzabalen gutun irekia Xabi Alonsori (goiena.net)
# ¦ 6 erantzun

Tropela.net-en arrakastaz elkarrizketa Egoitz Lizasori

© cc-by-sa  GAZTEZULO aldizkaria  ¦  2011-07-26 ¦ 08:40 ¦  kirola

Amaitu zen Frantziako Tourra igandean. Euskal Herrian txirrindularitzak sortzen duen interesaren berri bagenuen. Hala ere harritu egin gaituzte tropela.net datuek: 200.000 porra bost denboralditan, miloi bat bisita aurtengoan. Garbi dago webgunea sortu zuten lau gazteen apustua balekoa izan dela. Egoitz Lizaso, tropela.net-eko kidea elkarrizketatu dugu Gaztezulon: "Porran parte hartu ahal izateko erdara-euskara hiztegiak ere topatu izan ditugu Sarean"

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Gaurko Tourraren etapa Galibierren amaituko da, elurretan

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-07-21 ¦ 11:40 ¦  kirola

Galibier gainean elurra dago, eta elurra (arin) ari du, Twitterren ikusi dugunez. Ibilbide gogorra dute, eta 12.30ak aldera espero da hasiko dela EITB zuzeneko streaming emanaldia, Facebook bidez komentatzkeo modukoa hemen, edo Twitter bidez Txion.


Argazkiak.org | Galibier 2011 © cc-by-sa: sustatu

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Ordiziako I. Rugby Tokata txapelketa herrikoia

© cc-by-sa  OrdiziakoAhotsa.net  ¦  2011-07-16 ¦ 09:04 ¦  kirola

Ordiziako errugbizale talde batek antolatutako txapelketa izango da eta "touch" erakoa denez, ez da plakaketarik onartuko. Herrian errugbiak duen indarra eta beste txapelketa herrikoiek duten arrakasta ikusita animatu ziren ekimena antolatzera.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Jarraitu Ehun Milak Ultratrail froga zuzen-zuzenean

© cc-by-sa  lasterketak.com taldea  ¦  2011-07-15 ¦ 10:07 ¦  kirola

Gaur arratsaldeko 6tan abiatuko da Ehun Milak frogaren bigarren edizioa. Zuzenean streaming bitartez, irteera aurretikoak eta irteera ikusteko aukera izango duzue www.lasterketak.com web gunean.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Antton Etxeberria, Freeride estiloko txirrindularia

© cc-by-sa  GAZTEZULO  ¦  2011-07-13 ¦ 08:12 ¦  kirola

Antton Etxeberria eta bere adiskideak Internetek egin ditu ezagun. Freeridean ibiltzen dira bizikleta gainean, eurek beraiek prestatutako bideetan behera jauzika. Bideo ikusgarri bat baino gehiago grabatu eta igo dute YouTubera, eta Sareak egin du beste dena. Pista prest dago sonatuan txapela buruan eta pala lepoan ageri den tipoa dela esanda, oraindik despistatua zebilenak ere honezkero jakingo du nor den uztaileko GAZTEZULOn protagonista.

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

5 minutuko xake partidak, larunbatean Eibarren

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-06-30 ¦ 11:19 ¦  kirola

Euskal Herri osoko 16 talde eta 64 jokalaritik gora bilduko dira larunbatean Eibarren, Jose Mari Kruzetaren omenezko 27. Eibarko Hiria xake partida azkarren txapelketa jokatzeko. Txapelketa 4 jokalariko taldetan jokatuko da, eta 5 minutuko partidak jokatuko dira bertan horrela xakelariontzat partida azkar eta biziak sortuz eta ikusleentzat partida ikusgarriak izango direlarik. Larunbatean, hilaren 2an, 16:00tatik aurrera Untzaga plazan, xakearen modalitate hau ezagutzeko aukera.

Erref.: 5 minutuko xake partidak, larunbatean Eibarren (www.deporeibar.com)
# ¦ Komentatu

Frantziako Tourra 2011, Tropelan, euskaraz

© cc-by-sa  Tropela Elkartea  ¦  2011-06-29 ¦ 09:22 ¦  kirola

10 txiotan laburbildu dugu Frantziako Tourrean nola parte hartu Tropelarekin. Oso erraza da. Zatoz eta gozatu!

@tropela: Frantziako Tourreko lehiaketa abian da tropela.net webgunean. #TdF #tropela

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Euskal Herriko eta Espainiako kick boxing selekzioak aurrez aurre larunbatean Basaurin

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-06-02 ¦ 10:35 ¦  kirola

Bigarren aldiz kick boxing euskal eta espainiar selekzioen artekoa izango da aurten (2008an Oiartzunen egon ziren aurrez aurre). Larunbatean 18.00ean izango da zta, Basauriko kiroldegian.


Promoziozkoa

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Euskal Herria Kirola erakundea jaio da

© cc-by-sa  BAI EUSKAL HERRIARI  ¦  2011-04-17 ¦ 08:35 ¦  kirola

Aste honetan Bilboko hotel batean aurkeztu dute EUSKAL HERRIA KIROLA erakundea. Euskal Herriko kirolariek eta kirolak orohar dituez gabezi eta beharrei erantzuteko helburua duela azaldu dute. BAI EUSKAL HERRIARI ekimenetik pozez hartzen dugu albistea. Batetik Euskal Herriko Kirolariek behin baino gehiagotan agertu izan dituzten beharrei erantzutera datozelako eta bestetik Euskal Herria nazio gisa eraikitze aldera pauso garrantzitsua izango denaren uste osoa dugulako.

Erref.: Euskal Herria Kirola erakundea jaio da (www.ehkirola.org)
# ¦ Erantzun bat

Boikota Binakako Pilota Finalari

© cc-by-sa  Joseba Barandiaran  ¦  2011-04-15 ¦ 07:40 ¦  kirola

Abel Barriolak binakako esku pilota finalean egoteko eskubidea irabazia zuen. Beste askotan egin izan diren atzerapenik ez dio EPELek onartu. Pilotariarentzat nahiz zaleentzat, errespetu gutxiko erabakia da. Ondorioz, arduradunei protesta mezua bidaltzeaz gain, erabakia aldatu ezean boikota egitea proposatzen dugu.

Guztia irakurri ¦ 6 erantzun

Jens Voigt-en esker on sentitua euskal txirrinduzaleei

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-04-14 ¦ 07:15 ¦  kirola

Jens Voigt txirrindulari alemana beharbada denboraldi honetan erretiratuko da, eta agurreko unean, euskal zaletuentzako gutuna zabaldu du (gaztelaniazko bertsioa ezagutu dugu guk), esker oneko hitzekin:

Kirol honentzako pasioz gainezka bizi zareten zaletuak zarete, leialenak, ondoen informatuak eta sutsuenak.

Gutuna euskarazko bi hitzekin amaitzen da: Mila esker.

Erref.: Jens Voigt-en esker on sentitua euskal txirrinduzaleei (www.biciciclismo.com)
# ¦ 5 erantzun

Athletic-eko "neskeenak" (sic) elastiko berria promozionatzen

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-04-12 ¦ 09:16 ¦  kirola

Athletic Club-ek elastiko berria diseinatu du, Petronorren babesarekin eta Umbro arropa fabrikatzailearekin, eta kanpaina bati ekin dio lehenbizi zaletuen arteko zabaltzeko. Webgune bat sortu du Umbrok bi hizkuntzatan, baina bideoa bakarra da, gaztelaniaz: euskarazkoan (azpian itsatsia), azpidatziak eta kito. Tira, bizpahiru esalditxo besterik ez euskaraz, eta batean neska hauek "Atletic-eko neskeenak" (sic) esaten entzutea patetiko samarra da, tuit batean irakurri dugun bezala.

Erref.: Athletic-eko "neskeenak" (sic) elastiko berria promozionatzen (guztiokdefendatu.umbro.com)
# ¦ 2 erantzun

Artikulu zaharragoak »»

Tropeltxoa Tourrean!

Tourrarekin batera, Sustatuzaleon artean ere lehiaketa izan dugu, Sustatu tropeltxoan Iban Lizundia Durangokoak irabazi du, eta sari txiki bat du zain. Hortik badabil Iban, jar dadila gurekin kontaktuan, mila esker.

Tropela.net-en zerbitzu bikainari mila esker!