Benetton arropa markaren azken kanpainak (Unhate, des-gorrotoa), aurreko batzuetan bezala, eskandaluaren bidez inpaktua egin nahi izan du. Lortu ere bai, Batikanotik gertu argazki bat kentzeko aginduarekin. Munduko lider politiko zenbait, elkar musukatzen, argazki faltsuetan. Horixe da koxka. Haien adibide bat barik beste bat erakutsiko dugu guk, Goio Aranak egindako euskal aldaera hau:
Magnum izozkien kanpaina baterako webgune ikusgarria egin dute, flash bidezko bideojoko moduko bat, zeinetan neska batek ibilbide bat egiten du paraje desberdinetan bonboi izoztuak jaten. Bideojokoak ez du bestelako misteriorik, baina ikusgarria da webgunea.
Berdintasun Politiken Nazioarteko Berrikuntza Zentroak marketin kanpaina jarri du abian: pegatinak eta errotulagailua bidaltzen dizkizute etxera, eta zuk berdintasun gabezia dagoela uste duzun tokian uzten duzu zure mezua.
Kanarietako Gobernurako Coalición Canaria alderdikoak ez dira asko nekatu Paulino Rivero hautagaiaren bideoa egiteko. Bideoa kopia hutsa dirudi, 2010eko Kataluniako hauteskundeetan Artur Mas (CiU) Generalitateko Presidentearen kanpainarena.
Berrian irakurri genuen Twittereko erabiltzaile eraginkorrenak zeintzuk ziren. Gaur, Josu Azpillagaren bidez jakin dugu zeintzuk diren Twitterreko euskaldun eraginkorrenak. Efektibotasuna neurtzeko orduan kontuan izan dute erabiltzaile horien postak zenbat zabaldu diren, hau da, zenbat retuiteo izan duten. Honen bidez sareko erreputazioa neurtzen dute.
Joan den astean Sarea pil-pilean jardunaldian izan ziren Zizka-mizka hitzaldien bideoak argitaratu ditu Azkue Fundazioak Youtuben. Hauxe da Kaixomaitia.com harremanetarako webguneko Iñigo Arandiak emandako aurkezpena:
Arrazismoaren aurkako flashmobak grabatu zituzten astelehenean EAEko hainbat udalerritan. Deialdiak zabaldu zituzten toki batean elkartu eta parte-hartzaile guztiak batera beste toki batera joan eta 5 minutuz geldi geratzeko. Flashmobak sarean daude dagoeneko, eta hor ikusten dira kaletik zihoan jendearen sorpresa aurpegiak. Bideoak ekarri ditugu hona.
Martxoaren 21ean, Arrazismo eta bazterkeriaren aurkako nazioarteko egunarekin, Flashmob deialdiak egin ditu Eusko Jaurlaritzaren Immigrazio Sailak. Bilbon, Donostian, Gasteizen, Getxon, Eibarren eta Tolosan egingo dituzte, datorren astelehen arratsaldez.
Flashmob bat egingo dute Zubietan martxoaren 20an, euskaraz egindako lehenengo flashmob-a seguraski. Erraustegiaren aurka eta atez ateko zabor bilketaren aldeko artibismo gisako ekimena izango da, hortaz. Hemen entsegu bateko bideoa:
Barbakoak saltzeko street marketin akzio polita egin dute Miamiko Publizitate Eskolan Weber barbakoentzat. Kaleko hesi tradizionalak barbakoa bilakatu dituzte, haragi zatien irudiak itsatsiz.
Komun publikoak zikin aurkitzea gauza arrunta izan ohi da. Horren aurrean komuna garbi mantentzeko kanpaina egiteko kartel sorta bat lortu dugu, eskubila pasatzeko aldarriarekin.
Gasteizen gutxitu fisikoentzako leku egokituak eta ez egokituak identifikatzeko mapa bat osatu dute Eginaren Eginez Arabako gutxitu fisikoen elkartekoek. Mapan puntuak identifikatzeaz gain, Gasteizko kaleetan pegatinak jarri dituzte puntu horietan, webgunearen berri emanez kanpainaren leloarekin: Jarri nire lekuan.
Abenduaren 10a, ostirala, arratsaldeko 18:30ak. Donostiako Garbera merkatalguneko Eroski jendez lepo. Eskaintzak nonahi, azafatak bonboiak, txokolateak eta turroiak banatzen. Eta sarreran, kartel handi bat: Behi entrekotak 2x1. Lehen, kiloa 10,95 €; Orain, 5,48 €. Bada, guztia ez da dirudiena. Ordaintzerakoan ohartu naiz publizitate engainagarria zela. Azaltzen saiatuko naiz.
Horrela ematen du, ezta? Gay komunitateari zuzenduta mezua dirudi.
Ez, txantxa da. Iragarkiak ez dauka langabe homosexualen aldeko diskriminazio positiborik iragartzeko asmo berezi berezirik: beste hizkuntza batean sortu eta xelebre samar itzulitako beste iragarki baten adibidea besterik ez da. Gogoratzen ES3 AREN kasua? Ba, antzeko zer edo zer.
Idiazabalgo Zirika Irratiak, datorren astean hasiko du kurtso berria. 21 urteko historia duen irratiak, Idiazabal bezalako herri txiki batean, ezbairik gabe zeresana emango duen kanpaina abiatu du entzuleak lortzeko.
Ziurtagiriaren Elkarteak lehiaketa jarri du abian Bai Euskarariren Facebook-eko orrialdean. 2010eko publizitate-kanpainaren harira, herritarren parte-hartzea sustatu nahi da ekimenarekin. Saria landa-etxe batean asteburu baterako egonaldia izango da.
Norbaitek pentsa zezakeen beste zerbait zela, baina mendiko materiala saltzen duten denda bat da Alua izeneko hori. Gainera Facebook bidez saltzen omen dute. Argi dagoena da, euskaraz ez zekiela izena jarri zionak.
Tolosaldeko zortzi herritan etxeetako postontzietan jasotako “informazio komertziala” (esku orriak, agiriak, katalogoak…) bildu eta hizkuntzaren erabileraren aldetik neurtu ditu Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak eta Galtzaundi Euskara Taldeak. 24 herritarrez osatutako lan taldeak lagundu du agiri bilketa egiten herri hauetan: Adunan, Alegian, Anoetan, Iruran, Villabonan, Tolosan, Zizurkilen eta Ibarran. Guztira, 670 agiri jaso ditugu.