Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2011/11/24 09:56:18.651 GMT+1

25 azatz euskarazko kulturgintzaren soloan

Lehenago zuzeun eta sustatun argitaratu dut, baina gaur blogera ere badakart.

Orain dela urtebete hasi nintzen
Garaigoikoa blogean hilean birritan (gutxi gorabehera) azatzak batzen. Eta zer dira azatzak ba? Hiztegian begiratuta, azatzak dira haziak non bota diren gogoratzeko jartzen diren seinaletxoak. Gure kasuan euskarazko kulturgintzaren lagin txiki bat izan gura dute.

Urtebetean batu ditudan 25 azatz hauek euskarari zentralitatea ematen duten euskarazko kultur jarduerak dira. Eta zergatik zentralitatea eman euskarari? Ba, txosten honen arabera, euskararen garapenerako gakoak izan diren kultur jarduerak euskarari erdigunea eman diotenak izan direlako. Eta bide horretan neure harritxoa jarri gura nuelako.


Datorren urtean ere, jarraitu gura dut azatzak batzen, ea posible den beste 25 batzea eta 2013rako 50 azatz batuta izan.

Orain arteko azatzak:

-Azatzak 1: 111 akademia

-Azatzak 2: Eztena fanzinea

-Azatzak 3: Korrika kulturala

-Azatzak 4: Armiarma.com

-Azatzak 5: Azpitituluak.com

-Azatzak 6: Iparra-hegoa

-Azatzak 7: Laburbira

-Azatzak 8: ekaitzaldia badok

-Azatzak 9: irakurri, gozatu eta oparitu

-Azatzak 10: eskola txikiak

-Azatzak 11: literaturia

-Azatzak 12: Euskal Herria Zuzenean

-Azatzak 13: Euskal kulturgintzaren transmisioa

-Azatzak 14: Kukutza gaztetxea

-Azatzak 15: EHAZE

-Azatzak 16: Xamarrenak

-Azatzak 17: Auspoa

-Azatzak 18: Herri musikaren txokoa

-Azatzak 19: Arratsaldekoa eta arratsean

-Azatzak 20: Hitzen uberan

-Azatzak 21: Irrien lagunak

-Azatzak 22: Bertsolari

-Azatzak 23: Luma aldizkaria

-Azatzak 24: Gartxot

-Azatzak 25: Lekeitioko zinema eta bideo bilera


Nork: garaigoikoa.2011/11/24 09:56:18.651 GMT+1
Etiketak: soziologia kulturgintza azatzak hizkuntza sl soziolinguistika | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/11/16 17:51:11.334 GMT+1

Azatzak 25: Lekeitioko zinema eta bideo bilera

25 azatz dagoeneko. Orain dela urtebete inguru hasi nintzen azatzak batzen eta 25. etorri da konturatu orduko.

Oraingo honetan Lekeitiora goaz. Euskarazko zinema azken aldi honetan loratze bat ari da bizitzen, baina urteetan basamortua izan da euskara zinematan. Hala ere, urtero-urtero Lekeition egin da zinema eta bideo bilera.



Aurtengoa 34. zinema eta bideo bilera izango da. Euskaraz filmatutako dokumentalak eta film laburrak izango dira Lekeition ikusgai, azaroaren 28tik aurrera. Egitarau oparoa apailatu dute aurten ere.

Nork: garaigoikoa.2011/11/16 17:51:11.334 GMT+1
Etiketak: soziologia kulturgintza ikus-entzunezkoak azatzak lekeitio zinema hizkuntza sl soziolinguistika | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/11/14 09:59:45.543 GMT+1

Azatzak 24: Gartxot

Azatzik azatz jarraitzen dugu azaroan. Eta oraingoan ekialdera joko dugu, baina mendebaldetik datorren oihartzunak hara eramanda.

Galizia aldeko Sechu Senderen bidez jakin dugu Gartxot izeneko ekimenaren berri. Animaziozko filma egiten ari dira egin dute Zaraitzu aldean. Datorren hilean estreinatuko ei da filma. Ostiral honetan estreinatuko dute Euskal Herriko zinema aretoetan.

Baina, horretaz gain, bestelako ekimen batzuk ere jarri nahi dituzte martxan:
Gartxot bidea eta abar.


Gartxot trailerra from Somuga on Vimeo.

Eguneraketa: filma amaitu dute eta ostiral honetan estreinatuko dute. Ikusteko irrikatan gaude. Aupa Gartxot!

Nork: garaigoikoa.2011/11/14 09:59:45.543 GMT+1
Etiketak: soziologia kulturgintza azatzak gartxot zinema hizkuntza sl soziolinguistika | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

2011/11/09 17:57:44.798 GMT+1

Bost

Bost urte zaharrago gara gaur. Bost urte. Nork esan behar zidan niri? Bost urte eta artikulu asko, askooo, askoooo. Eta etorriko direnak. Etortzen badira, jakina.



Nork: garaigoikoa.2011/11/09 17:57:44.798 GMT+1
Etiketak: garaigoikoa autobonbo | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

2011/11/08 17:55:52.374 GMT+1

Izan linguistikoki iraunkor

Orain dela gutxi, Kutxak eratutako berde-berdea webgunean “aurkitu” nuen hizkuntza ekologia dibulgatzeko bideo eta ikastunitatea.

Gaur, berriz, Rober Gutierrezen twitter kontuaren bidez “aurkitu” dut hizkuntza ekologia sustatzeko kanpaina hau. Momentuz bi bideo eman dituzte argitara (euskarazko azpitituluekin gainera).



Horrekin batera, Galizia aldean “aurkitu” dudan beste material batekin oroitu nintzen. Hizkuntza izatea ez da erraza. Kasu honetan ere, hizkuntza aniztasuna eta munduko hizkuntzen egoera du hizpide.

Eta, amaitzeko, ostegun honetan Topaguneko Mikel Ozaitak Bilbon Hizkuntza ekologiaren paradigmaren gaineko bi ordutako ikastaroa emango du.

Izan linguistikoki iraunkor!

Nork: garaigoikoa.2011/11/08 17:55:52.374 GMT+1
Etiketak: ekologia soziolinguistika hizkuntza soziologia sl | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/11/04 15:49:43.839 GMT+1

Proposamenak egin

Datorren otsailean Klusterrekoek V. soziolinguistika jardunaldia egingo dute. Horren aurretik, proposamenak egiteko aukera ireki dute. Hona hemen euren webguneak dakarrena:

Urtero otsaila inguruan antolatzen ditugu Euskal Soziolinguistika Jardunaldiak eta orain 2012ko V. ediziorako gaien inguruan ari gara hausnartzen. Aurtengoan zuri ere eman nahi dizugu Jardunaldietarako gai eta hizlariak proposatzeko.

osoa

Aurreko urteetan hainbat gai jorratu dugu: soziolinguistikaren dibulgazioa, gazteak, ezagutzatik erabilerarako jauzia, erabilera datuak, jarrerak, teknologia berriak...

  • Zuk zein gai nahi zenuke jorratzea 2012ko Euskal Soziolinguistika Jardunaldian?
  • Zein gaietan jaso behar genuke formazioa euskararen normalkuntzan gabiltzanok?
  • Zein hizlarik eman ditzake hizkuntza-normalkuntzako profesionalentzat gako interesgarriak?
  • Orain arte erabilitako formatutik zer aldatuko zenuke?

Bidali ekarpenak kluster@soziolinguistika.org helbidera edo Facebookeko eta Twitterreko gure sareetara. Kontuan hartuko ditugu, aurrez milesker!

 

Nork: garaigoikoa.2011/11/04 15:49:43.839 GMT+1
Etiketak: klusterra soziologia hizkuntza sl jardunaldia soziolinguistika | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/11/03 22:31:39.602 GMT+1

Azatzak 23: Luma aldizkaria

23. azatza botako dugu gaurkoan. Nork esan behar zidan niri! Eta oraingoan aldizkari bati buruzkoa da.

Luma aldizkariak urtetxo batzuk baditu dagoeneko. Euskarazko hitz jolasak egiten dituen lehen aldizkaria da (eta momentuz bakarra). Aldizkari txukuna, baina zailtasunak bizi izan dituena. Eta interneten presentzia eskastxoa duena.

Gainera, orain dela bost urtetik, Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen Txapelketa antolatzen du. Azaroaren 26an izango da Irunen, ohikoa den moduan.


Nork: garaigoikoa.2011/11/03 22:31:39.602 GMT+1
Etiketak: euskara soziologia azatzak hizkuntza sl soziolinguistika luma | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/11/01 22:51:56.287 GMT+1

Soziolinguistika berripapera: 33. zenbakia

33. zenbakia / 2011ko urria

Word dokumentua/Pdf formatua

SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRA

GOIZPER ETA ELKARGI-REN NORMALIZAZIO KASU AURRERATUAK AZALTZEN DITUZTEN ARGITALPENAK KALERATU DIRA.

Soziolinguistika Klusterrak Euskararen Normalizazio Kasu Aurreratuen azken 2 aleak argitaratu ditu formatu digitalean:

Bi enpresa horiek urte askoz eraman dute aurrera euskara plana, abiapuntu eta helburu desberdinekin. Hasiera baten hizkuntza aholkularitzen laguntzarekin abiatu baziren ere, gerora beren kabuz kudeatu dute euskara plana, ezaugarri hori dute bereizgarri. Emaitza onak izan dituzte eta, horrenbestez, bi kasu arrakastatsu horien gakoak ezagutu nahi badituzu, jo ezazu Euskararen Normalizazio Kasu Aurreratuen biltegira eta hor aurkituko dituzu eskuragarri .pdf formatuan.

Euskararen Normalizazio Kasu Aurreratuen proiektuak Mondragon Unibertsitateko Huhezi Fakultatearen, Innobasqueren eta Soziolinguistika Klusterraren arteko lankidetza du oinarri eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Euskadiko Kutxaren babesa jaso du. Goizper eta Elkargi Kasuak Oihana Lujanbiok idatzi ditu, Joxpi Irastortzaren zuzendaritzapean. Soziolinguistika Klusterrak esker ona adierazi nahi die lankide eta babesle horiei guztiei, baita Goizper eta Elkargi erakundeei eta Elhuyar Aholkularitza eta Emun Kooperatibari ere.

Informazio gehiago: http://www.soziolinguistika.org/eu/kasuak

IV HAUSNARTU EUSKAL SOZIOLINGUISTIKA SARIEN DEIALDIA ZABALIK

Soziolinguistika Klusterrak IV HAUSNARTU Euskal Soziolinguistika Sarietarako dialdia egin du Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren laguntzarekin.

Euskal soziolinguistika teorikotik, metodologikoaren ingurukoak eta saiakera-arloko lanak sarituko dira. Beste ezagutza-esparruetatik ere abia daitezke lanak: zuzenbide, soziologia, ekonomia, psikologia, historia, geografia, gizarte psikologia, antropologia edo beste adar zientifikoetatik abiatuz, euskal soziolinguistikaren eremura egokituak izan daitezke.

SARIAK: Lehen saria: 1.300€; Bigarren saria: 900€; Hirugarren saria: 600€

EPEA: 2011ko urriaren 31 arte.

NORA: hausnartu@soziolinguistika.org

OINARRIAK ETA informazio gehiago:

http://www.soziolinguistika.org/hausnartu


EKIMENAK

ELEBIDE-REN 2010EKO JARDUNAREN BERRI EMAN ETA SENTIBERATZE KANPAINA BERRIA AURKEZTU DUTE.

[erabili.com]

Lurdes Auzmendi Hizkuntza Politikarako sailburordeak 2010ean herritarrek Elebide zerbitzuaren bidez jarritako kexen, kontsulten, eskaeren eta iradokizunen datuak eskaini ditu. Euskararen normalizazioa pausoz pauso doa, gelditu gabe, aipatu du sailburuordeak, "eta ez du atzera egiterik. Euskadin berezko hizkuntzaren alde lortutako adostasun politiko eta soziala sasoian dago, eta arrakasta horretan erakundeek ardura izan dute".

Patxi Martinez de Marigorta Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko zuzendariak onartu duenez, berriz, "Elebide, pixkanaka, bidea urratzen doa hizkuntza eskubideak bermatzeko zerbitzua emateko bide horretan; izan ere, Eusko Jaurlaritzak Elebideren eskutik lortu nahi duen helburu nagusia Euskal Autonomia Erkidegoan dauden bi hizkuntza ofizialek elkarren arteko oreka lortzea da".

Martínez de Marigortak Elebiden zure hizkuntza eskubideak babesten ditugu leloa duen kanpaina aurkeztu du, "horixe baita, azken batean, gure helburua: herritar bakoitzaren hizkuntza eskubideak bermatuta izatea" aipatu du.

Informazio gehiago:

http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1318921144

http://www.euskara.euskadi.net/r59-eleb/eu/

HIZKUNTZ ESKUBIDEEN BEHATOKIAK "18 URTE HIZKUNTZA-ESKUBIDERIK GABE OSAKIDETZAN" DOKUMENTALA EKOIZTU DU.

[Kontseilua]

Dokumental honekin, Behatokiaren helburua da euskaldunok osasun zerbitzuetan bizi duten hizkuntza-eskubideen urraketa sistematikoa agerian uztea. Egunero eta osasun asistentziaren alor guztietan gertatzen dena. Sistemaren beraren hutsuneak utzi nahi ditu Behatokiak agerian eta aldi berean dokumentu honen bidez Behatokiak erakunde publikoei ekarpena egin nahi die, herritarren hizkuntza-eskubideak errespetatzeari dagokiola, haien efikazia eta zerbitzu kalitatea hobetu ahal izan dezaten.Bide batez, Osakidetzari erabiltzaile euskaldunen hizkuntza-eskubideak bermatuak izan daitezen beharrezko neurriak jada har ditzan exijitu dio Behatokiak.

Informazio gehiago:

http://www.kontseilua.org/index.php?id_saila=54&id_edukia=401&lang=eu

http://vimeo.com/30534014

AITZOL ETA EUSKAL PIZKUNDEA OMENTZEKO JARDUNALDIA EGIN DUTE EHU ETA EUSKALTZAINDIAK

[Euskaltzaindia]

Urriaren 14an, Euskaltzaindiak eta Euskal Herriko Unibertsitateak antolaturik, Jose Ariztimuño "Aitzol" idazle eta kultur eragilea eta Euskal Pizkundea omentzeko, "Euskara biziberritzeko bi ekinaldi XX. mendean. Aitzol eta bere lagunak: Euskal Pizkundea (1927-1936) eta mende bukaerakoa (1980-2011)" jardunaldia egin zen Bilbon, EHUren Bizkaia Aretoan.

Goizeko saioan Colin Williamsek, Antxon Narbaizak, Miren Azkaratek eta Lourdes Otaegik hitzaldi bana eman zuten. Arratsaldean, 16:00etan, mahai-inguru bat izango zen. Colin Williams (Cardiffeko Unibertsitatea), Patxi Baztarrika (Andoaingo Udaleko euskara teknikaria) eta Jone Miren Hernandez (UPV/EHU) izango ziren hizlari eta gaia "Hizkuntza gutxituak: ezagutza / erabilera. Hizkuntzaren aurreko jarrerak".

Informazio gehiago:

http://www.euskaltzaindia.net/index.php?option=com_content&Itemid=392&catid=121&id=3664&lang=eu&view=article

Egitaraua

ALBISTEAK

DBH-N, BATXILERGOAN EDO LANBIDE HEZKUNTZAN IKASGAIEN ERDIA EUSKARAZ IKASTEN DUTENEK EZ DUTE ADMINISTRAZIOAN EUSKARA MAILA FROGATZEKO TITULURIK BEHARKO

[Berria]

Isabel Zelaa Hezkuntza sailburuak eta Blanca Urgell Kulturakoak euskara salbuesteko dekretuaren zirriborroa aukeztuko zuten. Unibersitatean euskara kreditu zehatz bat gainditzen dutenek, EGAren pareko maila izango dute. Neurria, gainera, atzera begirakoa izango da eta 2008ko apirilaren 16tik izango du eragina. D eta B ereduetako ikasleei eragingo die, eta dekretuak jasoko duen moduan ikasgaien erdia euskaraz ikasten dutenek B2 maila izango dute, PL1 Hezkuntzan edo 2. maila administrazioan.

Informazio gehiago :

Berria

Zuzeu

EUSKO JAURLARITZAK 31.441.000 EURO BIDERATUKO DITU EUSKARAREN IRAKASKUNTZA FINANTZATZEKO

[erabili.com]

Alde batetik, ebazpenetako baten xedea da euskaltegi pribatuek eta autoikaskuntzako zentro homologatuek 2011/2012 ikasturtean (2011ko urritik 2012ko irailera) euskara-ikastaroak emateagatik jasoko dituzten diru-laguntzak emateko baldintzak arautzea. Onartutako beste ebazpenak udal-euskaltegiei edo udalen mendeko erakundeei atxikita dauden euskaltegiei, hots, udal-titulartasuneko euskaltegi publikoei, diru-laguntzak emateko baldintzak arautzen ditu, 2011/2012 ikasturterako, euskaltegi horietan 2011ko urritik abendura eta 2012ko urtarriletik irailera emandako euskara-ikastaroak direla-eta.

Irakurtzen jarraitzeko:

http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1318241838

UEMA-K ZUZENDARITZA BATZORDE BERRIA AUKERATU DU.

[UEMA]

Urriaren 1ean Zestoan egindako batzarrera 61 udaletako 112 ordezkari zeuden deituta, eta UEMAren Zuzendaritza Batzorde berria eratu zen. Maren Belastegi izango da lehendakari berria. Horrenbestez, Jon Bollarrek presidente kargua utzi du, azken legealdian presidente eta azken bi legealdietan zuzendaritzako kide izan ondoren.

Informazio gehiago:

http://www.uema.org/default.cfm?atala=albistea_ikusi&id=53

Elkarrizketa Berrian

EAE-KO JUSTIZIA ADMINISTRAZIOKO LANGILEEN EUSKARAZKO TREBAKUNTZAN DIHARDUEN LANTALDEAN MURRIZKETAK EGON DIRA

2007an, Justizia administrazioa euskalduntzeko prozesuan laguntzeko asmoz, Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailak hamalau euskara trebatzaile azpikontratatu zituen. Lau urteko kontratua zuten eta joan den irailean berritzea tokatzen zen. Ekainean deialdia argitaratu, eta 2007an bezala, Emunek eskuratu zuen. Irailean, kontratua sinatzeko orduan, Justizia Sailak adierazi dio Emuni dirurik ez duela eta 14 trebatzaileek ez dutela segiko Justizia administrazioan lanean. Lau urtez hamalau trebatzaileak Justizia Saileko hamabi teknikarirekin aritu dira lanean euskara bultzatzeko mota askotako lanetan. Erabakia sindikatu guztiek (ELA, LAB, CCOO, UGT eta CSIF) kritikatu dute. Justizia Sailak oharra kaleratu du, albistea ematerakoan esandakoak zehaztuz.

Informazio gehiago:

Argia

Berria

XUNTAK UDAL ETA MANKOMUNITATEEI DIRU-LAGUNTZAK UKATU OSTEAN EUREN LANAREN BEHARRA ETA BALIOA ALDARRIKATU DUTE GALIZIAKO HIZKUNTZA-NORMALKUNTZA TEKNIKARIEK

[CTNL]

20 urteren ostean, Galiziako Xuntak bertan behera utzi ditu tokiko erakundeei galegoaren normalkuntzarako ematen zizikien diru-laguntzak. Hizkuntza-Normalkuntza teknikarien langile-elkarteak (CNTL) erabakia arduragabea eta oso larria dela adierazi du.

Irakurtzen jarraitzeko:

Adierazpena

IRITZIAK

Nork: garaigoikoa.2011/11/01 22:51:56.287 GMT+1
Etiketak: klusterra soziolinguistika hizkuntza soziologia sl | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/11/01 08:07:23.726 GMT+1

Eko-ekintzatan

Euskaraz hitz egitea ekologikoagoa da. Euskal Herrian euskaraz hitz egitea ekologikoagoa da beste ezein hizkuntza hitz egitea baino. Zergatik? Biodibertsitatea zaintzen duzulako, hizkuntzen dibertsitatea zaintzen duzulako.

Galizian ere hizkuntza ekologiari helduko diote, jardunaldi batzuetan. Bitxiak dira hango hitzaldietako batzuk: Obradoiro de narracións ecolóxicas, Obradoiro de músicas vexetais, … Ez daukat joaterik, baina gustura jasoko nuke tailerretako bat.



Gazteen eta ez hain gazteen artean, hizkuntza ekologia zabaltzeko, Kutxak egin du film bat, baliabideekin eta abar. Itxura ederra du.

Gainera, Albert Bastardas-en Ecologia de les llengües mitjanes liburua osorik eta interneten dago eskuragarri.

Azkenik ez dakit non, baina entzun entzun dut: consumo responsable en lo referente al idioma. Tumatxa!

Nork: garaigoikoa.2011/11/01 08:07:23.726 GMT+1
Etiketak: soziologia hizkuntza sl ekolinguismoa soziolinguistika ekologia | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2011/10/25 08:31:18.826 GMT+2

Azatzak 22: Bertsolari

Euskarazko kulturgintza ekitaldien artean, bertsoak leku zentrala du, izan du eta, zorionez, izango du. Eta 22 azatz egin ostean, bertsoa aipatu ere ez.

Bertsolari filma estreinatu berri dute (bide batez azken aldian euskarazko zinemagintzak perlatxo onak utzi dizkigu, Urte berri on Amona, kasurako). Eta film honek ondo baino hobeto islatzen du zer den bertsolaritza eta bertsogintza. Goitik behera eta behetik gora. Euskal Herrian euskaldunen eta erdaldunen artean aurkezteko ezin hobea eta atzerrian geure ohitura “bitxi” hau ezagutarazi eta erakusteko itzela.

BERTSOLARI PILOTO SPANISH SUB. from txintxua on Vimeo.

Nork: garaigoikoa.2011/10/25 08:31:18.826 GMT+2
Etiketak: euskara soziologia azatzak zinema hizkuntza sl bertsolaritza soziolinguistika | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)