BIKAIN - Euskararen Kalitate Ziurtagiria

Amaitu dira 2011ko Bikain ebaluazioak!

Amaitu dira 2011ko Bikain ebaluazioak! Ebaluazio-txostena eskuratua dute dagoeneko 2011n Bikain Kanpo-Ebaluazioa jaso duten 19 erakundeek. Txosten honen bitartez, euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketa maila jakin ahal izan du erakunde bakoitzak (txostenak 100 bat indargune eta hobekuntza arlo jasotzen ditu, garapen mailaren kuantifikazioarekin batera, 0tik 1000puntuetara.

19 erakunde hauetatik, 7k oinarrizko maila egiaztatu dute (200-399 puntu artean), beste 7k tartekoa edo zilarrezkoa (400-699) eta 5ek goi-maila edo urrezkoa (700-1000 puntu).

Guztira, erakunde eta sektore desberdinetako 86 pertsonek parte hartu dute ebaluazioetan, 3-8ko talde ebaluatzaileak osatuz (erakundearen konplexutasun eta tamainaren arabera). Ebaluatzaile bakoitzak 60-100 orduko dedikazioa eskaini dio, doan, erakunde bakoitzari, hizkuntza kudeaketa hobetzeko helburuarekin.

2011n ebaluatutako erakundeak eta Bikain ebaluatzaile kluba osatzen duten 250 profesionalak, gonbidatuta daude aurtengo ziurtagiriak emateko ekitaldira. Ekitaldi hau azaroaren 30ean burutuko da, arratsaldeko 19:00etan, Bilboko Guggenheim Museoan, Bikain osatzen duten guztioi egindako lana aitortzeko helburuarekin.

2011n ziurtagiria jasoko duten erakundeak eta parte hartu duten ebaluatzaileen izenak ikusteko, sartu "aitortzak" atalean. Zorionak guztioi!

105 ebaluatzaile 2011ko Bikain prestakuntza saioetan

105 ebaluatzaile 2011ko Bikain prestakuntza saioetan Maiatza eta ekainean burutu diren 5 saio desberdinetan, sektore eta enpresa desberdinetako 105 pertsonek jaso dute Bikain ebaluazio-prozesuari buruzko prestakuntza.

51 ebaluatzaile berriek, bi saio egin dituzte, ebaluazio eredua (ebaluatzen dena) eta ebaluazio prozesua (ebaluatzeko modua) ezagutzeko.

Gainerako 54ak Ebaluatzaile Klubeko birziklatze saioetan izan dira. Guztiek izan dute aukera ebaluazio prozesu osoa simulatzeko, Eusko Labeleko komunikazio arduraduna de Angel Rochari esker (Kalitatea Fundazioak zilarrezko ziurtagiria lortu zuen 2009an).

 

Guztiak ikusi >>

Ebaluatzaile klubeko kideen gunea

NA Zenbakia

Erakundeen gunea

IFZ

PASA HITZA