Itzuli orri nagusira Bidali hau

Unhate, Benetton-en azken kanpaina (euskal aldaera batekin)

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2011-11-18 ¦ 08:00 ¦ marketina

Benetton arropa markaren azken kanpainak (Unhate, des-gorrotoa), aurreko batzuetan bezala, eskandaluaren bidez inpaktua egin nahi izan du. Lortu ere bai, Batikanotik gertu argazki bat kentzeko aginduarekin. Munduko lider politiko zenbait, elkar musukatzen, argazki faltsuetan. Horixe da koxka. Haien adibide bat barik beste bat erakutsiko dugu guk, Goio Aranak egindako euskal aldaera hau:

Erref.: Unhate, Benetton-en azken kanpaina (euskal aldaera batekin) (unhate.benetton.com)

Publizitatea

Erantzunak

#1. Re: Unhate, Benetton-en azken kanpaina (euskal aldaera batekin)

hartsuaga ¦ 2011-11-18 ¦ 09:36

Jo, euskaldunok ez ditugu muturrak igurtzitzen ezta Benetton-en iragarkietan ere. Aita Santua baino okerrago, txo!

#2. Re: Unhate, Benetton-en azken kanpaina (euskal aldaera batekin)

edu lartzanguren ¦ 2011-11-18 ¦ 11:03

Ekarpen txiki bat: ondo legoke leloan "O" bat "A" baten tokian jartzea: "United colors of BenettAn".

#3. Re: Unhate, Benetton-en azken kanpaina (euskal aldaera batekin)

Jon ¦ 2011-11-18 ¦ 12:48

Ene! Ze barregarria irudi hau. Arnaldo espetxean usteltzen eta SUSTATUren lehenengo lerroan EAJ-PNVren hauteskunde iragarkia. Me trontxooooooo !!!!

Zer, Luistxo, ondo pasatzen duzu "grazia" hauek sartzen?

#4. Re: Unhate, Benetton-en azken kanpaina (euskal aldaera batekin)

Luistxo Fernandez ¦ 2011-11-18 ¦ 13:28

Irudia barregarria iruditu zait, bai. Eta bai, normalean ondo pasatzen dut Sustatu editatzen, nahiz eta batzuetan, gutxitan, eraso anonimo bat edo beste agoantatu behar dudan.

Aldi berean, uste dut ageriko injustizia dela Arnaldo Otegi kartzelan egotea. Badakit irudigileak, Goio Aranak, berdina pentsatzen duela.

Satiratik inor ez dagoela libre ere sinesten dut, ez Kairoko mufti nagusia, ezta Sustatuko editorea.

Luistxo Fernandez, Sustatuko editorea.

#5. Re: Unhate, Benetton-en azken kanpaina (euskal aldaera batekin)

Txus ¦ 2011-11-18 ¦ 21:19

Bai Luistxo, oso barregarria da kartzelan bahituta dagoenarekin satira egitea, borreroa eta biktima elkarri besarkatzen ikustea humorearen gailurra da. Argi dago Otegiren aurkako bidegabekeria horrek sumintzen zaituela.

Eta ze bitxia, irudi horri satira esaten diozu baina zuretzako kritika “eraso”tzat hartzen duzu. Hau sentsibilitatea.... zure buruarekin !!!

Segi gogor, editore jauna, “aguantatzen” hau bezalako eraso gupidagabeak, baina humorez, ehhhh!!

#6. Re: Unhate, Benetton-en azken kanpaina (euskal aldaera batekin)

Goio Arana ¦ 2011-11-19 ¦ 09:47

Jon eta Txus

dominen banaketan zintzoak izan gero: niretako izan behar du sari handia, nik merezi dut historiara pasatzea "humorearen gailur" honekin, izan ere, "grazia" hori nik egindakoa da, ez gero merito hori beste inori eman!

Nago, zuen hasarrealdien argumentuak oso antzekoa direla kanpainaren kontra jarri diren horiek erabiltzen dituztenak.

Eskatzekotan, eskatuko diot "barkamena", horrelakorik egin beharko banu, Otegiri. Zuei ez, izan ere, ez dakit nortzuk zareten zuek ezta zein asmok mugituta bidali duzuen mezu horiek: benetan eskandalagarria iruditu zaizue irudia edo antzinako amorru bat azalaratzen ari zarete?

#7. Re: Unhate, Benetton-en azken kanpaina (euskal aldaera batekin)

edu lartzanguren ¦ 2011-11-19 ¦ 12:04

Apartheidaren garaia ere halako hika-mikez beterik egon zen, Hego Afrikan. Paul Simon musikariari ere gogor gaitzetsi zioten batzuk 'Graceland' diskoarekin (1986) nazioarteko boikota hautsi izana, Hego Afrikako musikariekin grabatu zuelako. Nolatan egin zitekeen halakorik Nelson Mandela kartzelan usteltzen zen bitartean!

Bistan da, kasu honetan, ez dela irudia Jon eta Txus asaldatu duena, bestela horren egilearen kontra joko zuten, hau da Goio Aranaren kontra, ez eta Luistxoren aurka. Luistxok ETAz twitterren esandakoen uzta dira kritika hauek, nire ustez.

Artistek geroa asmatzen dute; horretarako daude. Goio Aranaren irudia etorkizunekoa dela ikusten ez dutenek soilik har dezakete gaizki. Begiratzen dudanean nik hauxe ikusten dut: urte luzez borrokan ibilitako bi estatutako presidenteak agertzen dira, mesfidati baina adiskidetzen, apartheida amaitu zenean.

#8. Re: Unhate, Benetton-en azken kanpaina (euskal aldaera batekin)

Jozulin ¦ 2011-11-19 ¦ 13:54

Jon eta Txus:

Arren eta otoi eskatu nahi nuke zerrenda bat egin dezazuen, mesedez: zeri ezin diogun barre egin. Edo, bestela, zeri bai egin ahal diogun barre. Praktikotasunari begira bigarrena hobe, laburragoa izango baita.

#9. Re: Unhate, Benetton-en azken kanpaina (euskal aldaera batekin)

assar ¦ 2011-11-19 ¦ 15:26


Argazkiak.org | Arnaldoren musua © cc-by-sa: assar

Zin dagit ni ere Arnaldo askatzearen alde nagoela.

#10. Re: Unhate, Benetton-en azken kanpaina (euskal aldaera batekin)

Txomin ¦ 2011-11-20 ¦ 13:16

Ba ni ezker abertzalekoa naiz eta grazia egin dit. Puritano politikoki zuzen gehiegi dago Euskal Herrian. Bukatzeko proposamen bat: Maite Aristegi eta Laura Garridoren arteko musu bero bat ikusi nahi nuke (bai morbosoa naiz).

#11. Re: Unhate, Benetton-en azken kanpaina (euskal aldaera batekin)

edu lartzanguren ¦ 2011-11-20 ¦ 17:17

Aupa Gari. Ez dut Facebook konturik neure izenean, nahiago ditudalako Interneteko beste tresna batzuk. Beraz, honela erantzungo dizut. Beno, Wikipedian begiratu dut, eta salaketa diskoaren ondorio bezala jartzen du, baina agian lehenagotik ere egotzi zioten Simoni boikota hautsi izana, kontzertuengatik. Modu batera edo bestera, adibideak balio duela uste dut.

#12. Re: Unhate, Benetton-en azken kanpaina (euskal aldaera batekin)

Gari ¦ 2011-11-21 ¦ 10:05

Aupa Edu, nik ere begiratu dut Wikipedian eta arrazoin duzula uste dut. Ni nenbilen okez nonbait.
Hala ere, nik ez nuen sartu gura adibidea balekotzat edo ez eztabaidatzen, norberak ikusiko du. Esan nuen, ez nuela gaiaren errora sartu nahi (sarrera horri kritikak egitea gehiegizkoa bat iruditzen baizait). Zure adibidearen datu bat okerra zela sinetsi eta hari iruzkina egin besterik ez nuen nahi.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz