Itzuli orri nagusira Bidali hau

Hemeroteka zerbitzu erraldoia Eusko Jaurlaritzarentzat, 450.000 euroan

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2011-11-30 ¦ 11:45 ¦ hedabideak

Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkarteak, EJIEk, hemeroteka proiektu handi baten plegu teknikoak plazaratu ditu duela egun batzuk. Eusko Jaurlaritzako Berrien Jarraipen Zerbitzuaren kontrataziorako jarraibideak zehaztu ditu. Jaurlaritzarentzat interesgarriak diren albisteen jarraipen eta bilketa, prentsa idatzian, irrati-telebistan, zein agerkari digitaletan. Gehienezko prezioa: 450.000 euro.

Publizitatea

Azaroaren 14ko data darama EJIEk kaleratutako pleguak (hemen PDF formatuan).

Deialdiaren xedea da Eusko Jaurlaritzarentzat interesgarriak izan daitezkeen albisteak bilduko dituen hemeroteka-zerbitzua ematea. Horretarako hainbat hedabideren jarraipena egin beharko da: prentsa idatzia, telebista, irratia, sare sozialak, blogak eta agerkari digitalak.

Azken batean, gaur egun Eusko Jaurlaritza barruko sail bakoitzak egiten duen lana murriztu nahi da, guztia zerbitzu bakarrean bateratuz eta Sail bakoitzarentzat interesgarria den informazioa jasoz eta hedatuz. Bildutako informazio guztia modu egokian katalogatu eta erakutsi beharko du zerbitzu berriak, horretarako beharrezko diren aplikazioak eta bilatzaileak garatuta. Erakundearen hemeroteka sortu nahi da, hortaz.

Deialdiak agintzen duenez, proiektu honetarako sortuko den softwarea librea izan beharko da eta Open Source Initiativek onartuko duen lizentziarekin banatu beharko da, Administrazio Publikoak erabili ahal izateko modukoa, gainera (EUPL v.1.1, European Union Public Licence).

Plegu horretan aurkituko dituzue deialdian zehazten dira zerbitzu eta ezaugarri guztiak, baina hona hemen laburpen txiki bat.

Zerbitzuak

Dossierrak

  • Egunero Dossier orokor bat sortu beharko da Jaurlaritzarentzat eta beste bat Sail bakoitzarentzat.
  • Dossierrak egunero sortu beharko dira, asteburuak eta jai-egunak barne eta goizeko 7.30etarako prest egon beharko dute.

Buletina

  • Dossierrarekin batera, egunero Buletina ere sortu beharko da, erabiltzaile bakoitzari bere intereseko gaien arabera antolatuta.
  • HTML eta PDF formatuak hobetsiko dira, e-posta bidez bidaliko da eta iPhone zein iPad gailuetarako prest egon beharko du.
  • Hedabide iturri guztietako informazioa jaso beharko du, prentsa idatzia, telebista, irrati zein iturri digitalak.
  • Buletina moldagarria izan beharko da eta erabiltzaile bakoitzak bere gustu eta interesen arabera moldatu ahal izango du. Iruzkinak eta balorazioak gehitzeko aukera izan beharko du.

Telebista jarraipena

  • Zerbitzu berriak telebista eta irrati saioen jarraipena ere bermatu beharko du, albistegietan eta tertulietan jasotako informazioa webgune batean ikusteko aukerarekin.
  • Kasu honetan ere, informazio guztia atzigarri izan beharko da egunero-egunero (arratsaldeko saioen kasuan, hurrengo goizeko 9.30etarako; goizeko saioen kasuan, arratsaldeko 17.00etarako).

Sare sozialak eta blogak

  • Sail bakoitzak zehaztutako iturrien zerrenda kontuan hartuta, Zerbitzu berriak horien jarraipena egin beharko du.
  • Sailetan martxan jarritako egitasmoen eraginkortasuna neurtzearekin batera, sare sozialetan sortzen diren eztabaida eta mintzagaien berri jaso nahi da. Azken batean, herritarren jarrera eta lehentasunak ezagutu nahi dira, Sail bakoitzak erabakirik egokienak har ditzan.

Jarraitu beharreko hedabideen zerrenda

Hauek dira egunero-egunero jarraitu beharreko hedabideak.

Euskarazkoak beltzez adierazi ditugu; uste dugu nabarmen geratzen dela herri honetako diglosi egoera (oharra: baliteke bakarren bat markatu gabe egotea, aldizkari guztiak ez baititugu ezagutzen eta sarean ere ez ditugulako aurkitu).

Harrigarria, baita ere, dagoeneko existitzen ez diren hedabide batzuk egotea zerrendan. Eta badiren batzuk ez azaltzea. Bego zerrenda, deialdian argitaratu bezala:

Prentsa idatzia eta aldizkariak

  • El Correo Español
  • El Correo Alava
  • El Correo Guipúzcoa
  • Diario Vasco
  • El País País Vasco
  • El Mundo País Vasco
  • Gara
  • Berria
  • Qué-Nervión
  • ADN
  • 20 Minutos
  • Periódico de Álava
  • Diario Noticias de Álava
  • Noticias de Gipuzkoa
  • ABC
  • La Razón
  • Primera plana
  • Público
  • Diario de Navarra
  • Diario de Noticias
  • La Rioja
  • La Vanguardia
  • Gaceta de los Negocios
  • Le Journal de Pays
  • Sud-Oest
  • Marca
  • Expansión País Vasco
  • Cinco Dias
  • El Economista
  • Boletín de Estudios Económicos
  • Argia
  • Aldaketa
  • Andra
  • Periódico Crónicas
  • Claves Competitivas
  • Empresa XXI Vizcaya
  • Estrategia Empresarial
  • Europa
  • Formación-Empresa
  • Información (Cámara de Comercio de Bilbao)
  • Vizcaya
  • La Ría del Ocio
  • Primera Plana
  • Vox Pópuli
  • Eseté
  • Nuevas
  • Campusa
  • Gaztetxulo
  • Gaceta Universitaria
  • Universidad de Deusto
  • Anboto
  • Artez
  • Ataria
  • Residuos
  • Bilbao Air
  • Aizu
  • Karma
  • Periódico Laboral Vasco
  • Etorkinen ahotsa
  • Familia en acción
  • Bagabiz Busturialdean
  • Euskalherriko natura
  • Cantera Deportiva
  • Guía de servicios de Uribe Kosta
  • Confebask
  • Emba
  • Bilbao Guía
  • Dyna
  • Economía
  • El anuncio Vasco
  • Elhuyar
  • Europa Azul
  • Zabalik
  • Euskalherriko Baliabide Pedagogikoen Gida
  • Bertsolari
  • The Balde
  • EHKME
  • Bidasoa Txingudi
  • Kalea
  • Guía de recursos y servicios Cuadrilla de Ayala
  • Foro de Debate Empresarial (AMPEA)
  • Asteon
  • Euskadi Revista temática sobre temas de televisión.
  • SuperBuga Euskadi
  • Logística Integral
  • Ardatza
  • Karma Euskadi
  • Kaleidos
  • Transporte Mercancías Peligrosas
  • Estrategia Empresarial
  • Empresa XXI
  • Magisterio
  • Gaceta Médica
  • Hik Hasi
  • Dato Económico

Telebista kateak

  • TVE 1
  • CUATRO
  • LA 2
  • TELE 5
  • ANTENA 3
  • LA SEXTA
  • INTERECONOMIA
  • ETB1
  • TV3 ( Cataluña)
  • ETB2 (CAPV)
  • CANAL 9 (Valencia)
  • ETB2 (Navarra)
  • CANAL SUR (Andalucía)
  • TVE 1 (CAPV)
  • CANAL 4 (Navarra)
  • TVG (Galicia)
  • CANAL 6 (Navarra)
  • TELEMADRID (Madrid)
  • POPULAR TV (Navarra)
  • CANAL BIZKAIA
  • CANAL GASTEIZ
  • TELE DONOSTI
  • TELE BILBAO
  • TELE 7
  • CANAL EUSKADI

Irratiak

  • RNE 1
  • RNE 5
  • ONDACERO
  • CADENA COPE
  • CADENA SER
  • PUNTO RADIO
  • EUSKADI IRRATIA
  • RADIO EUSKADI
  • RADIO VITORIA
  • CADENA SER (Euskadi)
  • CADENA COPE (Euskadi)
  • ONDACERO (Euskadi)
  • RNE - 1 (Euskadi)
  • ONDA VASCA (Euskadi)
  • INTERECONOMIA
  • DURANGO IRRATIA
  • RADIO POPULAR
  • RADIO 7
  • RADIO NERVIÓN
  • RADIO GORBEA

Informazio osoa PDF honetan.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz