Euskaldun izatearen (des)grazia

© cc-by-sa  beste bat  ¦  2011-12-03 ¦ 12:36 ¦  hizkuntza

Euskal Herriko tokiren batean jaioko zara eta zure gurasoek ezingo zaituzte euskaraz erregistratu.

Espainiako edo Frantziako nortasun agiria egingo dizute, nahi edo nahi ez, eta hori egiteko ez zaituzte euskaraz hartuko.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Publizitatea

Beyond the horizon…. Etorkinak eta Euskalgintzak, zer dute elkar ikusirik?

© cc-by-sa  Petra Elser, Banaiz Bagara elkarteko koordinatzailea  ¦  2011-12-03 ¦ 09:50 ¦  hizkuntza

"Duela 40 urte, euskal gizarteak, euskal hiztunen komunitatea, ez zen gai izan immigrazio bolada erraldoiari erantzuteko. Ez zeukan baliabiderik, ez ordezkaritzarik, ezta mugitzeko askatasunik ere. Baina garai hartan egin gabe utzi zenak eta garai hartan bizi izan ziren pertsonen testigantzek pistak ematen dizkigute, gaur egun nora jo asmatzeko."

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Abenduaren 3an, gure eguzkiaren bila

© cc-by-sa  OrdiziakoAhotsa.net  ¦  2011-12-03 ¦ 08:38 ¦  hizkuntza

Abenduaren 3a heldu den honetan nere burura hainbat galdera eta buruhauste datorzkit. Ez, ez naiz egutegira begira ari zubia izango ote dudan edo ez dudan galdezka, oporretara Jakara edo Tenerifera joango naizen galdezka edota Durangoko azokara joan etorriren bat egingo dudan duda-mudan…
Gure eguzkiaren bila nabil…

Guztia irakurri ¦ Komentatu

LIFE aldizkariaren onena eta txarrena

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-12-02 ¦ 15:44 ¦  hedabideak

LIFE aldizkari amerikarrak 75 urte bete ditu eta bere historiari errepasoa egiten ari da azken asteotan. Besteak beste, argazki-galeria ederrak sareratu ditu, bere historia luzea laburbiltzeko asmoz. Onenetarik eta txarrenetarik erakutsi digute. Klik eta klik egin galerietan, aurrera-ta-atzera, argazki ederren bitartez azken 75 urteotako politikari eta kulturari errepaso eginez.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Euskarazko hedabideek erakundeen konpromisoa behar dute

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-12-02 ¦ 10:01 ¦  hedabideak

Duela bederatzi hilabete, otsailaren 15ean, agerraldi publikoa egin genuen euskarazko hedabide ez-publikook, sektorearen estrategikotasuna azpimarratuz eta erakundeei konpromiso sendoagoa eskatuz. Epe honetan egoera ez da hobetu, okertu baizik. Erakundeetatik jaso dugun mezua kezkagarria da, zeharo. Horregatik, gaur, abenduaren 2an, Euskarazko Hedabide Ez-publikoak berriro batu gara "behar eta merezi" dugun tratamendua eskatzeko.

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Bai Euskal Herriari ekimenak aurrera begirako ildoak zehaztu ditu

© cc-by-sa  BAI EUSKAL HERRIARI ekimena  ¦  2011-12-02 ¦ 08:52 ¦  politika

Bai Euskal Herriari ekimenak azaroaren 26an batzar nazionala burutu zuen. Batzarrean herri ekimenaren helburu eta funtzioak eguneratu eta Naziotasun eskubidearen inguruko gogoeta praktikan jartzeko helburuarekin, aurrera begirako lan ildoak zehaztu ditu.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Hezkuntza jardunaldiak: Haur hezkuntzaren garrantzia euskararen jabekuntzan eta garapenean

© cc-by-sa  Kontseilua  ¦  2011-12-02 ¦ 08:07 ¦  irakaskuntza

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak hezkuntza arloan antolatuko duen jardunaldia aurkeztu du Donostian egindako agerraldian. Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok eta Hik Hasiko Arantxa Urbek parte hartu dute prentsaurrekoan. Azken urteotan zabaldutako bidea jarraituz antolatu du Kontseiluak jardunaldia, Donostiako Miramar jauregian, abenduaren 16rako, Haur hezkuntzaren garrantzia euskararen jabekuntzan eta garapenean izenburupean.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Euskal Herriko IV. Mus Txapelketa abiatu da herriz herri

© cc-by-sa  Euskal Herriko Mus Federazioa  ¦  2011-12-01 ¦ 14:53 ¦  jokoak

2011ko azaroaren 29an aurkeztu zen Euskal Herriko IV.Mus Txapelketa Arbizuko Udaletxean (Nafarroa Garaia). Aurkezpenean, Euskal Herriko Mus Txapelketako antolatzaileek eta Arbizuko Udaleko ordezkariak parte hartu zuten.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Galtzontziloetako bandera

© cc-by-sa  leire narbaiza  ¦  2011-12-01 ¦ 09:24 ¦  zer-erantzi

Low riders and gold pants

Aspaldi neukan gogoa barruko arropen gaineko serie bat egiteko, eta egia esatera, galtzontziloek asko inspiratu izan naute. Hala ere, laga eta laga ari nintzen, baina Jozulinen post honek animatu ninduen gaiari ekitera.

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Gabon mezuak euskaraz zabaltzeko lehiaketa

© cc-by-sa  AZKUE Fundazioa  ¦  2011-12-01 ¦ 07:57 ¦  jaiak

Gabon mezuak euskaraz zabaltzeko helburuarekin Azkue Fundazioak eta Bizkaia Irratiak lehiaketa eratu dute. Gabonetan elkarri zorionak eman edota urteberri on bat opatuz bidaltzen diren mezuak, euskaraz sortu eta zabaltzeko helburua dauka Txioka Sarean lehiaketak. Euskararen erabilera sustatzez, euskaraz zoriontzeko bitartekoak eskaintzea ere badu xedetzat lehiaketak.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Hemeroteka zerbitzu erraldoia Eusko Jaurlaritzarentzat, 450.000 euroan

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-11-30 ¦ 11:45 ¦  hedabideak

Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkarteak, EJIEk, hemeroteka proiektu handi baten plegu teknikoak plazaratu ditu duela egun batzuk. Eusko Jaurlaritzako Berrien Jarraipen Zerbitzuaren kontrataziorako jarraibideak zehaztu ditu. Jaurlaritzarentzat interesgarriak diren albisteen jarraipen eta bilketa, prentsa idatzian, irrati-telebistan, zein agerkari digitaletan. Gehienezko prezioa: 450.000 euro.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Txio, EITB.com-en zuzeneko emanaldietan integratua (gaur, MinoriTB topaketan)

© cc-by-sa  Luistxo Fernandez, CodeSyntax  ¦  2011-11-30 ¦ 10:16 ¦  internet

Txio produktua garatu dugu aurten EITBrentzat, Twitter bidezko jarioak EITB.com-eko ikus-entzunezko eskaintza informatiboan txertatzeko modua. Tourrarekin saio bat egin zen uztailean, eta esperientzia hartatik abiatuta, produktua aberastu dugu azaroan martxan jarri den bigarren fase honetarako. Gaur, MinoriTB jardunaldiaren streaming emanaldiarekin batera ikus dezakezu martxan, eta bertan parte hartu ere bai.


Argazkiak.org | Txio azaroaren 20ko hauteskundeetan © cc-by-sa: codesyntax

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

PPren exijentzia Lopezi: 5 milioi euro Gasteizko Udalak nahi duen moduan gastatzeko

© cc-by-sa  Josu Mendicute  ¦  2011-11-30 ¦ 09:06 ¦  politika

Patxi Lopezen gobernua estu helduta dauka PPk lehen egunetik, eta ondo daki bigarren honek egoeraz baliatzen. Oraingoan 5 milioi euro exijitu dizkio PSEri, EAEko 2012ko aurrekontu orokorretan kontenplatuta egon daitezen Gasteizko Udalarentzat. Zertarako erabiliko dituen Gasteizko Udalak milioi horiek? Bost axola: "EAEko hiriburu" gisa EAEko herritarrok ordainduko duguna kanona besterik ez da.

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Ahize-AEK-k hizkuntza teknikarien lan poltsa osatu nahi du

© cc-by-sa  Ahize-AEK  ¦  2011-11-30 ¦ 07:56 ¦  hizkuntza

Ahize-AEK hizkuntza aholkularitzak pertsonal beharrak asetzeko hizkuntza teknikarien lan poltsa osatu nahi du.


Guztia irakurri ¦ Komentatu

Jon Sarasuarekin solasean Saran: Euskararen berreskurapena; biziberritzeko gako batzuk

© cc-by-sa  Sarako ikastola  ¦  2011-11-29 ¦ 11:48 ¦  hizkuntza

Olhain ikastolak (Sara, Lapurdi) abenduaren 2an bideo/hitzaldi/eztabaida bat antolatuko du Jon Sarasuarekin eta Garabide elkarteak egin dokumental baten emanaldia abiapuntu hartuta. UNESCOren arabera egun 6700 hizkuntza dira munduan, mende honen bukaera aitzin erdiak galduko dira... Euskara ere bai? Dokumentala (Euskararen biziberritzeko gako batzuk), hitzaldia Jon Sarasuaren eskutik, eta eztabaida irekia deneri: Euskalgintzaz eta euskararen normalizazioaz. Noiz-non: abenduaren 2an, 20.00etan, Lurberri gelan, Saran.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Enpresen lineako ospeari buruzko topaketa irekia, Mondragon Unibertsitatearen eskutik

© cc-by-sa  Mondragon Unibertsitatea  ¦  2011-11-29 ¦ 09:12 ¦  enpresa

Mondragon Unibertsitateak publikoari irekitako topaketa egingo du, enpresen lineako ospeari buruz, etzi, azaroaren 30ean, asteazkenez, Arrasaten. Topaketa azaroaren 30ean, asteazkenean, egingo da Garaia Berrikuntza Gunean (Goiuru, 2, Arrasate), Dagoeneko Interneten nago. Nola hobetu da nire marka? goiburupean, eta lineako ospea izango du mintzagai.

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Eusko Jaurlaritzak eta Galtzagorri elkarteak Klis-Klasikoak liburu-bilduma aurkeztu dute

© cc-by-sa  HPS - Munduoro  ¦  2011-11-29 ¦ 08:31 ¦  liburuak

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren Euskara Sustatzeko Zuzendaritzaren laguntzarekin Galtzagorri elkarteak bideratzen duen liburu-bilduma da Klis-Klasikoak. Bilduma honek euskarazko haur eta gazte literaturan sumatzen zen gabezi handi bati erantzuten dio, eta bere helburu nagusia haurrentzako eta gazteentzako euskarazko liburu onak, kalitatezkoak egitea da, historian zehar ezinbestekoak bihurtu direnak gurera ekarri eta modu egokian plazaratzea.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Bikain ziurtagiria eskuratu du Arrasateko Udalak

© cc-by-sa  Jose Felix Diaz de Tuesta, Arrasateko Udaleko euskara teknikaria  ¦  2011-11-28 ¦ 13:14 ¦  herri-administrazioak

Hizkuntza kudeaketaren bikaintasuna ebaluatzen duen Bikain ziurtagiriaren goi mailako agiria eskuratu du Arrasateko Udalak. Euskalit Kalitaterako Euskal Fundazioa eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza ematen dute Bikain ziurtagiria enpresa nahiz erakunde batean euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketa egiaztatzen duena.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Berria Taldeak ekarpen pertsonalen kanpaina abiatu du, 5.000 lagunen 'ziztadak' behar dira

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-11-28 ¦ 09:53 ¦  hedabideak

Berria Taldeak egoera ekonomiko larriaz eta etorkizuneko proiektuez hitz egiteko bilera egin zuten larunbatean akziodun, irakurle eta harpidedunekin, Andoainen. Han azaldu zuten Zure ziztada behar dugu lelopean hasi den kanpaina. Helburua da urtean 100 euroko ekarpena egiteko prest daudenak 5.000 lagun lortzea.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Hezkuntzako hiztegia, irakasleen laneko tresna

© cc-by-sa  EIBZ  ¦  2011-11-28 ¦ 08:18 ¦  irakaskuntza

Hezkuntzako Hiztegia

Nafarroako Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroak (EIBZ) Hezkuntzako Hiztegia argitaratu berri du, hezkuntzari dagokion legeriako terminoak jasota. Bilaketak euskaratik gaztelaniara eta gaztelaniatik euskarara egin daitezke.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Artikulu zaharragoak »»

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz