Itzuli orri nagusira Bidali hau

Parte hartu Euskararen Ginkanan!

© cc-by-sa  Kutxa Ekogunea ¦ 2011-11-16 ¦ 10:30 ¦ hizkuntza

Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna da eta Kutxa Ekoguneak Euskararen Ginkana antolatu du, Donostiako Euskararen Udal Patronatuaren laguntzaz. Lehiaketan 1996 edo lehenago jaiotakoek parte har dezakete eta banaka jokatuko da. Parte hartzeko ezinbestekoa da www.euskararenginkana.net webgunean sartu eta izen emateko formularioa ongi betetzea. Lehiakideek euskarari buruzko hainbat galdera erantzun beharko dituzte, azaroaren 30a baino lehen.

Publizitatea

Behin hori eginda, lehiakideek euskararekin lotutako galderak erantzun beharko dituzte eta erantzun zuzen bakoitzeko puntuak eskuratzen hasiko dira. Azaroaren 30ean puntu gehien dituzten 10 lehiakideak abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, Donostiako Boulevardean ospatuko den finalerako sailkatuko dira.

Finalerako proba ezberdinak proposatuko dira eta azkarren asmatzen duena izango da lehiaketaren irabazlea. Sari potoloak banatuko ditugu irabazleen artean, besteak beste, bi lagunentzako globoan bidaia.

Ezetz galderak eta probak gainditu eta abenduaren 3an ospatuko den finalerako sailkatu!

Erantzunak

#1. Re: Parte hartu Euskararen Ginkanan!

Txopi ¦ 2011-11-16 ¦ 12:32

Egitasmoa ideia ona iruditzen zait eta dibertigarria izango dela dirudi. Hala ere, Gipuzkoarrei eta Donostiarrei (edo gipuzkoarrei behintzat) zuzenduegia dagoela iruditzen zait. Webgunean agertzen diren 8 frogetatik, "Donostia" 3tan agertzen da.

Euskararen NAZIOARTEKO Eguna izanik, frogak euskaraz hitz egiten den edozein lekutan egin ahal izatea ahalbidetzen zaiatu zitezkela. Donostiako alde zaharreko 10 argazki egin behar izatea parte hartzaileak asko mugatzen ditu. Norbere herriko kartelak ezin ziren eskatu edo beste froga bat egin?
Donostia eta inguruetako euskalkiak beraien artean ezberdindu behar izatea ere parte hartzaileak asko mugatzen ditu. Gogoan dut orain dela urte dexente Andoni EgaƱak ETBn zuen euskarari buruzko programan (inork gogoratzen du saio horren izena?), euskalki batetan hitz egiten zuen pertsona bat azaltzen zela eta gero zein herrikoa zen igarri behar zutela jokalariek. Aukeratu beharreko 3 herriak EH osokoak ziren eta beraz, jokalari guztiek zeukaten irabazteko aukera (potentzialki behintzat). Ni ez naiz Donosti inguruan bizi eta ezinezkoa zait Donostiar baten eta Oiartzuar baten hizkerak desberdintzea.

Baina beno, ekimen ona iruditzen zait eta Donostialdeko jendeak disfrutatu dezala, benetan. Datorren urterako ginkana handiago batetan pentsatzen hasi beharko gara... :-)

#2. Re: Parte hartu Euskararen Ginkanan!

Periko Bixar ¦ 2011-11-17 ¦ 09:19

txopi,
nazioartekoa euskararen eguna da, ez ginkana. Egun horren harira ginkana bat antolatu dute Kutxak eta Donostiako euskara patronatuak, eremu lokal baterako. Ez dira zertan bi gauzak nahastu.

Ondo deritzot beste noizbat euskararen ginkana EH osokoak edo are nazioartekoak egitea, baina Donostia inguruko ginkana lokal bat ere egitea zilegi izango da, ala?

#3. Re: Parte hartu Euskararen Ginkanan!

Txomin ¦ 2011-11-17 ¦ 13:29

Ideia ona dirudi, gehiagotan buzti beharko litzateke horrela Kutxa, KutxaBank edo dena delakoa

#4. Re: Parte hartu Euskararen Ginkanan!

Txopi ¦ 2011-11-17 ¦ 19:12

Periko, noski zilegi dela. Kontua da albistea Internet bitartez irakurtzean, izen ematea Internet bitartez izatean eta egin beharrekoak (edo adibide batzuk behintzat) Interneten ikustean, nik neuk parte hartzea bururatu zitzaidala. Baina gero, donostiarra ez naizenez (nahiz eta Donostiako alde zaharrera eguna pasatzera eta argazkiak ateratzera joanda ere) jokoa bukatzeko aukerarik ere izango ez nuela ikusi nuen eta horregatik idatzi nuen iruzkin hori.

Zilegi da guztiz euskararen aldeko ekimen lokalak egitea. Nozki baietz! Eta zenbat eta gehiago askoz hobeto! Ziur aski nire errua da domeinuaren izena ikusita eta euskararen nazioarteko egunaren ospatzearena ikusita ekimen lokal bat zela ulertu izana. Lehen momentuan emozionatu egin nintzen eta gero nahaztuta eta oker nengoela konturatu nintzen. Sentitzen dut.

Mundu mailako ginkana bat ez bada, ginkana lokal gehiago antolatu beharko ditugu, euskaldun gehiagok euskararekin eta euskaraz bizi eta jolasteko aukerak izan ditzaten :-)

Goraintziak eta ondo pasa abenduaren 3an.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz