Itzuli orri nagusira Bidali hau

Enpresen lineako ospeari buruzko topaketa irekia, Mondragon Unibertsitatearen eskutik

© cc-by-sa  Mondragon Unibertsitatea ¦ 2011-11-29 ¦ 09:12 ¦ enpresa

Mondragon Unibertsitateak publikoari irekitako topaketa egingo du, enpresen lineako ospeari buruz, etzi, azaroaren 30ean, asteazkenez, Arrasaten. Topaketa azaroaren 30ean, asteazkenean, egingo da Garaia Berrikuntza Gunean (Goiuru, 2, Arrasate), Dagoeneko Interneten nago. Nola hobetu da nire marka? goiburupean, eta lineako ospea izango du mintzagai.

Publizitatea

Hitzaldian honako hauek hartuko dute parte: Mondragon Unibertsitateko irakasle Iñaki Lakarrak eta Seguros Lagun Aroko Interneteko arduradun Iratxe Perezek.

Ekitaldia Mondragon Unibertsitatearen Marketing Digitalaren Zuzendaritzako Master berria blend formatuan (bertatik bertara eta linea bidez) aurkezteko ekimenaren barruan kokatzen da. Marketingaren eta komunikazioaren sektoreko profesionalei zuzendutako Masterra da, baita beren lanbidea marketing eta ekonomia digitalaren eremuan garatzea nahi duten pertsonei ere.

Erantzunak

#1. Beste topaketa bat Bilbon, industria-bikaintasunaren eta negozioen hobekuntzaz

Mondragon Unibertsitatea ¦ 2011-11-29 ¦ 12:36

Beste jardunaldi ireki bat ere antolatu du Mondragon Unibertsitateak biharko, azaroak 30. Kasu honetan, Bilbon. Fagor, DHL Supply Chain eta Ederlan Taldea bilduko ditu Mondragon Unibertsitateak, industria-bikaintasunaren eta negozioen hobekuntzaren inguruko beren kasuak azal ditzaten

Bilboko Merkataritza Ganberarekin eta Asenta Management Consultants-ekin batera antolaturiko dibulgazio-izaerako Jardunaldietan, eragiketa-bikaintasunaren arloko punta-puntako metologietako jardunbide egokien kasu errealak, negozio emaitzak hobetzera bideraturikoak, aurkeztuko dira.

Mondragon Unibertsitateak antolaturiko jardunaldia da eta publikoari irekita egongo da. Gainera, erabiliko den metodologiagatik Estatuan aitzindaria den Eragiketen Zuzendaritzako Master Executivea ere aurkeztuko da.Jardunaldia azaroaren 30ean, asteazkenean, 9:30etik 13:00era, egingo da Bilboko Merkataritza Ganberan. Besteak beste, eragiketa-, produkzio-, kalitate-, mantentze- eta logistika-zuzendariei bideratuta dago. Hau da, industria-kudeaketan eta arlo horretan zuzendaritzako edozein poztutan erantzukizunak dituzten pertsonei zuzenduta.

Hitzaldi dibulgatzailea da, doakoa eta interesa duten guztiei irekia.

Zure produktuaren edo zerbitzuaren kudeaketan eta produktu berrien merkaturatzean edo industrializazioan, erronka berriak dituzu? Eragiketa-bikaintasunaren bidean da zure enpresa? Erantzuna baiezkoa izango da zure enpresak baliabideak xahutu gabe epe laburrera eta ertainera lehiakortasuna handitzeko prozesuak martxan jartzeko edo kudeatzeko gaitasuna badu. Gaian adituak direnen arabera, eragiketa-bikaintasunaren xedea enpresako jarduerak enpresako finantza-balantzeen emaitza hobetzeko moduan egitea da.

Esperientzia praktikoak

Jardunaldia aurkeztu ondoren (9:30ean), Asenta Management Consultants-eko Luis Mauleonek egungo enpresa-testuinguruan eragiketen zuzendaritzaren eginkizuna aztertuko du. 10:00etan, Fagor Taldeko fabrikazio-zuzendari Javier Villafrancak eta industria-proiektuen arduradun Joseba Barrenak garatu duten produkzio-sistema berria zertan datzan azalduko dute. Fagor Manufacturing Systems produkzio-sistemak lau zutabe ditu eta enpresaren lehiakortasun-posizioa hobetzea du helburu. Sistema hori Fagor Taldeko munduko instalazio produktibo guztietan ezartzen ari dira, eta honako hau du ezaugarri nagusi: produkzioa optimizatzen laguntzen duten LEAN tresnak (produkzio doitukoak ere deituak) erabiltzea. Tresna horiekin lorturiko hobekuntzek emaitza-kontuan eragin zuzena dute. Hainbat proiekturen adibideak azalduko dituzte, eta lorturiko emaitzak baliozkotuko dituzte.

Gasteizko Mercedes-Benzen instalazioetako DHL Supply Chaineko eragiketa-gerente David Ruizek LEAN sistematika nola garatzen eta aplikatzen duten azalduko du (10:40an), eta horrek erabiltzen duten negozio-adierazleetan zer nolako eragina duen. Izan ere, DHL Supply Chainek LEAN Logistics filosofia aplikatzen du, zerbitzua eskaintzen duen sektore ugarietan. Sistemak honako hauek hartzen ditu barnean: diseinu logistikotik, ohiko biltegiaren logistikatik eta produkzio-lerroen hornikuntzatik hasi eta lerroko izakinen kontrolera. Hori guztia ikuspegi logistikotik nahiz ekonomikotik eraginkortasuna bilatuta.

Bestalde, Ederlan Taldeko KALDA programaren koordinatzaile Javier De Rivasek programa hori nola jarri den abian azalduko du, adibideak emanez (11:40ean). Hain zuzen, KALDA kalitatearen muturreko hobekuntza xede duen programa bat da, eta kalitatea funtsezko balio bihurtzen du. “Plan Zuzentzaile” gisara, KALDAk 6 jardute-ildo proposatzen ditu, jardunbide egokien kultura sortzeaz gain, negozio-emaitzetan zuzeneko eragina duten proiektuetan gauzatzen direnak.

Esparru horretan, Mondragon Unibertsitatearen Eragiketen Zuzendaritzako Masterra ere ezagutzera emango da. Erabilitako metodologiagatik Master aitzindaria da Estatuan eta eragiketen edo industria-kudeaketaren arloan esperientziadun jarduneko profesionalei zuzenduta dago. Jardunaldia hitzaldi eta solasaldi batekin amaituko da, bertaraturikoen eta ekitaldiko txostengileen arteko iritzi-trukearekin.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz