Udalbiltza

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Udalbiltza Euskal Herriko lehen instituzio nazionala da non udaletxe eta hautetsiak batzen dira, azken mendeetan nazio erakunderik ez izateak Euskal Herrian sortu duen desitxuratze instituzionalari aurre egitearren. 1999ko irailaren 18an sortu zen Euskalduna Jauregian (Bilbo), zazpi euskal lurraldeetako ia 2.000 udal hautetsi bilduz.

Eduki-taula

[aldatu] Udalbiltzaren printzipioak eta helburuak

  1. Euskal Herria nazioa dela aldarrikatzea.
  2. Euskal Herriaren egituraketa politikoa eraikitzen laguntzea, lurraldetasuna lekuko izanik eta zazpi euskal lurraldeetako udal ordezkariak esparru erkidean batzeko asmoz.
  3. Euskal Herriaren nazio eraikuntza bultzatzea, prozesu dinamiko eta demokratikotzat harturik eta euskal herritar guztien erabakimen eta parte hartze askean oinarriturik.
  4. Herrialde guztietako udalerrien arteko harremanak eraikitzen laguntzea, hizkuntzaren, kulturaren, kirolaren, ingurumenaren, lurralde antolaketaren, ekonomiaren garapenaren eta ongizatearen alorrean eta beste esparru batzuetan, udal ordezkarien ekintza bateratuei bide emanez.
  5. Nazioartean Euskal Herria nazio berezko eta desberdindua dela adieraztea, baita Euskal Herriak nazio gisa jardun nahi duela ere Europako etorkizuneko egituraketan eta erakundeetan.

[aldatu] Udalbiltzaren funtzionamendua

Udalbiltza udalez eta udal hautetsiz osaturiko nazio erakundea izanik, udalen eta udal hautetsien atxikimendu libre eta demokratikoan oinarritzen da. Erlijioan, sexuan, ideologian edo bestelako ezaugarrietan oinarritutako eragozpenik gabe, herritarrek Euskal Herriko 685 udalerrietan hautatu dituzten udal hautetsiek dute parte hartzeko eskubidea, Euskal Herriari inposatu zaizkion muga juridikoen, politikoen eta administratiboen gainetik. Azken urteetan hainbat dinamikatan aritu den arren, Udalbiltza erakunde bakana da.

Udalbiltzako erabakigunerik gorena Batzar Nagusia da. Hori dela-eta, Euskal Herriko udal hautetsi guztiek deituak izateko eta parte hartzeko eskubidea dute. Urteko plangintza, aurreko urteko balantzea, ekimen nagusiak eta Udalbiltzaren eguneroko jarduera koordinatzen duen Batzorde Eragilearen osaera erabakitzen dute Batzar Nagusira joaten diren udal hautetsiek.

[aldatu] Udalbiltzaren geldialdia eta zatiketa

2000. urtearen hasieran zegoen giro politiko gatazkatsuak, Estatu espainiar eta frantsesek erakunde nazionalaren aurka hartutako jarrera oldarkorrak eta Espainiako Gorteetarako hauteskundeak 2000ko udaberrirako iragarrita egotearen ondorioz izan ziren alderdikeriek ia erabat geldiarazi zuten Udalbiltzaren jarduera: ebazpenak ez ziren aho batez onartu (Aberriko Eguneko agiria izan ezik), udal aurrekontu askotan ez zen Udalbiltzarentzat aurreikusitako sailik bideratu eta Kudeaketa Planaren onarpena udara arte atzeratu zen.

Irailaren 16an, hainbat hautetsik 2000ko irailaren 30ean Iruñean bilkura egiteko deia egin zuen, alderdien arteko liskarren gainetik, Udalbiltzaren jarduera bultzatzearren.

Iruñeko Carlos III.a zinema aretoan izan zen bilera, eta Euskal Herriko 500 hautetsi baino gehiago bildu ziren, udaletakoak eta bestelako erakundeetakoak. Udalbiltzaren jarduera sustatzeko deia egin zitzaien bertan bildutakoei, eta agiri bat onartu zen.

Iruñeko bileran sortutako Udalbiltzaren aldeko hautetsien mugimenduak hainbat bilera egin zuen hurrengo hilabeteetan, Udalbiltzaren 2000. urteko plangintza abian jarri eta Udalbiltzaren [[Batzorde Eragileari geldialdia gainditzeko eskatzeko.

Halere, aipatu egoera ez zen gainditu, eta EAJk eta EAk Batzorde Eragilean zituzten ordezkariek Udalbiltzaren eskumen eragile osoa izango zuen organo berri bat sortzea erabaki zuten 2000ko azaroaren 22an, hain zuzen ere, Zuzendaritza Batzordea izenekoa, geroago UDALBILTZA® sortuz. Batzorde hori EAJko eta EAko udal hautetsiek soilik osatzea erabaki zen, Euskalduna Jauregiko Batzar Nagusian erabakitakoaren aurka. Beraz, Euskal Herriko zazpi herrialdeetako ia lau (Lapurdi, Nafarroa Beherea, Zuberoa eta ia Nafarroa Garai osoa) ordezkaritzarik gabe geratu ziren batzorde horretan.

[aldatu] Auzia

Udalbiltzaren aurkako prozesu judizialak herri oinarriko lehen Euskal Instituzio Nazionalari eta 22 pertsonei eragiten die. Pertsona hauetako gehienak sufragio unibertsalaren bitartez demokratikoki aukeratutako hautetsiak izanak. Pertsona hauek 10 eta 23 urte bitarteko espetxe zigor arriskuari egin behar diote aurre. Kultura, hezkuntza, herri-garapen, normalkuntza politikoa, bakea eta antzeko esparruetan lan instituzionala egite soilagatik ezarri nahi zaizkien zigorrak zehazki.

Udalbiltzaren kontrako ahozko epaiketa 2010eko uztailaren 15a eta urriaren 26a bitartean burutu zen, eta 2011ko urtarrilaren 20an Espainiako Auzitegi Nazionalak Udalbiltzako auzipetu guztiak absolbitu zituen.

[aldatu] Euskal Herriko Naziotasun Aitormena

125.000 sinadura bildu zituen Herri Ekimen baten eskaerari eta 1948ko Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsaleko” 15. artikuluari jarraiki, Udalbiltzak Euskal Herriko Naziotasun Aitormena bideratzea erabaki zuen 2001eko martxoan egindako II. Batzar Nagusian, eta agiriari aterabidea eman eta hura eskuratu ahal izateko prozedurari ekin zion.

[aldatu] Euskal Curriculuma

2003ko urtarrilean, urtebeteko harremanen ostean, Udalbiltzak, Ikastolen Konfederazioak eta Sortzen-Ikasbatuaz Elkarteak Euskal Curriculuma sortzeko prozesua abian jartzea hitzartu zuten.

[aldatu] Udal Hitza

"Udal Hitza" Udalbiltzaren hiruhilabetekaria da. Paperezko bertsioa eta posta elektronikozko doako bertsioa dago.

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak
Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak