Itzuli orri nagusira Bidali hau

Bai Euskal Herriari ekimenak aurrera begirako ildoak zehaztu ditu

© cc-by-sa  BAI EUSKAL HERRIARI ekimena ¦ 2011-12-02 ¦ 08:52 ¦ politika

Bai Euskal Herriari ekimenak azaroaren 26an batzar nazionala burutu zuen. Batzarrean herri ekimenaren helburu eta funtzioak eguneratu eta Naziotasun eskubidearen inguruko gogoeta praktikan jartzeko helburuarekin, aurrera begirako lan ildoak zehaztu ditu.

Publizitatea

BAI EUSKAL HERRIARI ekimenak zehazturiko LAN ILDOAK:

1. Naziotasunari buruzko ikuspegi berria zabaldu. Herrietan eta herri mugimenduan.

2. Herri mailan antolaturiko egitasmoetan nazio ikuspegi eta praktika bermatzeko eragin.

3. Nazio ikuspegia esparru ezberdinetatik landu:

Nazio identitatea eta nortasun ikurren esparrua.

  • EH-ko nortasun ikurren defentsa eta aldarrikapena.
  • Inposaturiko ikurren aurrean tinko, desitxuratzea salatu.
  • Nazio garenaren ikuspegi eta praktika integrala sustatu.

Euskal Herrian aniztasuna eta migrazioaren esparrua.

  • Zubiak eraiki elkar ezagutzeko. Joan eta etorriko komunikazio bideak ireki behar ditugu.
  • Aitortza, bakoitzaren jatorriari uko egin gabe, elkarren nortasun politiko eta identitarioaren aitortza.
  • Elkarlana, guztion artean aniztasuna oinarri izango duen Euskal Herria eraikitzeko.

Euskal Herriko kirol sistema nazionalaren esparrua.

  • Nazio sentimendua landu, nazio ikuspegia zabaldu eta nazio praktika gauzatzeko pausoak emateko garaia da.
  • Euskal Herriko kirol sistema nazionalaren alde lan duten eragileekin elkarlana sustatu.

Euskal Herriko egutegi propioaren esparrua.

  • Euskal Herriko eragile sozial eta politikoekin batera Euskal Herriak behar duen egutegiaren inguruko hausnarketa egin genuen.
  • Inposaturiko jai egun arrotzak salatu eta egutegi propioak duen garrantzia plazaratu.

Euskal Herriko hizkuntza nazionalaren esparrua.

  • Euskara nazio identitate ikur gisa lantzen duten eragileekin elkarlana sustatu. Euskararik gabe Euskal Herririk ez!
  • Euskarari dagokion balio, sozial, politiko eta identitarioa emateko lanketa.

Euskal Herriak hezkuntza sistema nazionala behar du!

  • Hezkuntza sistema nazionalaren alde lan duten eragileekin elkarlana sustatu.
  • Euskal Herriko Curriculumari dagokion balio, sozial, politiko eta identitarioa emateko lanketa. Herri ekimenaren helburuak eta funtzioak eguneratu dira

HELBURUAK

Euskal Herriaren eskubide zibil eta politikoen aldeko herri ekimen gisa sortu zen BAI EUSKAL HERRIARI 2000. urteko ekainaren 10ean. Bide honetan Euskal Herriaren eta euskal herritarron nazio eskubideen inguruan sakondu du bere lana.

Gaur gaurkoz BAI EUSKAL HERRIARI ekimenaren helburu nagusia Euskal Herriaren nazio izatea aldarrikatu eta euskal herritarron nazio eskubideak errespetatuak izatean datza. Aldarrikapenetik eskubide hauek praktikan errespetatuak izateko bidea egiteko, indarrak bildu eta egitasmoak antolatzean datza gure lana.

FUNTZIOAK

Euskal Herriaren nazio izatea bera ukatua den unean aurkitzen gara. Une honetan Euskal Herriaren nazio izatea aldarrikatu, irudikatu eta sustatzean datza gure funtzio nagusia. Horretarako nazio gisa ikusi, pentsatu eta haritzea dagokigu.

Herriz herri eginbeharreko lanean oinarritzen da gure funtzioa. Jendartea antolatu, landu eta aktibatzean hain zuzen.


Argazkiak.org | Bai Euskal Herriari batzarra 2011 © cc-by-sa: sustatu

Euskal Herrian, 2011ko azaroaren 29an

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz