Itzuli orri nagusira Bidali hau

Lagundu 'Agur Esatea' finantziatzen: animazioko dokumentala, gerrako umeei buruz

© cc-by-sa  Izaskun Arandia (IZAR Films) ¦ 2011-11-18 ¦ 08:49 ¦ historia

1937an Gernikako bonbaketaren ondoren ia 4.000 haur Ingalaterrara bidaliak izan ziren itsasontziz. 250 inguru ez ziren inoiz itzuli eta askok ez zituzten heuren gurasoak berriz ikusi. Agur Esatea euren istorioa da.

Finantziazio kolektiboa edo crowdfunding esaten den ereduarekin saiatzen ari gara ekimen hau finantziatzen. Zeuk ere lagundu dezakezu!

Aldameneko koadro honetan ikus dezakezu zenbat behar dugun, eta nola goazen diru-bilketan. Irakurri, mesedez, zer egin nahi dugun, eta gero pentsatu ea euro gutxi batzuk eman ditzakezun (gutxienez kredituetan agertuko zara!)

Publizitatea

Istorio hau modu berri batean kontatu nahi dugu. Garai hartako gertaeren kontakizunak beraien protagonisten ahotsetan entzun ahal izango ditugu eta elkarrizketa hauek punta-puntako 2D eta 3D kolorezko animazioaren laguntzaz kontatuko ditugu.

Garai hartako haurrek gaur egun 80-90 urte dituzte eta film hau beraien ondarea izango da datozen belaunaldientzat. 2012an ebakuazioak 75 urte beteko dituenez, filma datorren urtean estreinatzea da gure ametsa.

Orain 2 urte hasi ginen Agur Esatea (To Say Goodbye) film projektuarekin. Denbora honetan ekoizle-kidea aurkitu dugu Euskal Herrian ( REC Grabaketa Estudioa ) eta proiektua martxan jarri dugu Ingalaterrako animatzaile batekin (Ian Harrold). Film proiektu gehienekin gertatzen den bezala (bereziki gaur egun) finantziazioa aurkitzea da zailena, eta finantziazio publikoaren zain egon beharrean guri sistema berri bat erabiltzea otu zaigu: Crowdfunding.

Publikoak filma finantzatzea da sistema honen funtsa. Laguntza horren truk ekoizleak errekonpentsa desberdinak eskaintzen ditu, adibidez: zure izena kreditu tituloetan jartzea, ekoizle bihurtzea, 1937ko poster orijinalak, estreinaldira gonbidapena etb. Finantzazio maila desberdinak daude €9tik hasita.

Sakatu hemen To Say Goodbye proiektuari buruzko informazioa irakurtzeko eta laguntzeko.

Mila esker bihotzez!

Izaskun Arandia

Gidoilaria/Ekoizlea

Twitter: @ToSayGoodbye | @izaskunarandia

Facebook: To Say Goodbye

Email: aguresatea@gmail.com

Erantzunak

#1. Re: Lagundu 'Agur Esatea' finantziatzen: animazioko dokumentala, gerrako umeei buruz

ibai ¦ 2011-11-18 ¦ 21:14

Kickstarter-era joan, eta lehenengo ingelesez, gero espainolez. Euskararik ez. Ez du laguntzeko gogo askorik ematen...

#2. Re: Lagundu 'Agur Esatea' finantziatzen: animazioko dokumentala, gerrako umeei buruz

Izaskun Arandia ¦ 2011-11-19 ¦ 13:36

Ba arrazoia daukazu. Kanpaina ingelesez eta espainolez ateratzearen arrazoi bakarra praktikoa izan zen. Momentu honetan euskarazko informazioa prestatzen ari gara eta datorren astean hortxe izango dela espero dugu.

Izaskun Arandia
Idazlea/Ekoizlea
Agur Esatea

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz