Itzuli orri nagusira Bidali hau

EAEko boto eboluzioa aztertzeko tresna grafiko berria

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2011-11-21 ¦ 10:28 ¦ politika

Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteak tresna bat estreinatu du sarean, atzoko hauteskunde orokorren emaitzak aurreko guztiekin alderatzen dituenak (EAEko datuak barne). Grafikoak Irekia izeneko webgune berri batean azaldu da tresna. Alderik interesgarriena du blokeak zure kasa aukeratu ditzakezula, eboluzioak konparatzeko.


Argazkiak.org | Blokeak EAE © cc-by-sa: sustatu

Erref.: EAEko boto eboluzioa aztertzeko tresna grafiko berria (grafikoak.irekia.euskadi.net)

Publizitatea

Erantzunak

#1. Re: EAEko boto eboluzioa aztertzeko tresna grafiko berria

Sustatu ¦ 2011-11-21 ¦ 15:08

Josu Azpillagaren iritziz, duela 15 urteko datuak errepikatu dira. Tresna erabiliz egin duen grafikoan, bloke gorria osatu du Amaiur bere osagarriekin (EA, Aralar eta ezker abertzale legez kanporatua) konparatzeko.


Argazkiak.org | 1996 eta orain © cc-by-sa: sustatu

#2. Re: EAEko boto eboluzioa aztertzeko tresna grafiko berria

assar ¦ 2011-11-21 ¦ 22:06

Horrelako konparazio bat egin zen aurreko batean ere, udaberriko udal hauteskundeetan, uste dut esan zela: 1996ko EA eta 2011ko EA oso desberdinak dira. Grafika hori beste modu batera egin beharko litzateke, EAJ+EA batuta, ez HB+EA batuta.

#3. Re: EAEko boto eboluzioa aztertzeko tresna grafiko berria

assar ¦ 2011-11-21 ¦ 22:17

Hurrengo grafika hau nire ustez errealistagoa da:


Argazkiak.org | Blokeak EAEn © cc-by-sa: assar

#4. Re: EAEko boto eboluzioa aztertzeko tresna grafiko berria

assar ¦ 2011-11-21 ¦ 22:24

Iepa! barkatu, Ezker Anitza gaizki kokatu dut, hau da zuzena:


Argazkiak.org | Blokeak EAEn zuzenduta © cc-by-sa: assar

#5. Re: EAEko boto eboluzioa aztertzeko tresna grafiko berria

jazpillaga ¦ 2011-11-22 ¦ 12:53

Jakina 96ko EA eta oraingoa diferentak direla! Baita orduko HB eta oraingo Amaiur ere. Eta besteak ere aldatu dira. Baina espazio soziologikoa deitzen zaion hori... ez dakit ba.

Blokeen kontuarekin jolas pixkat egin nahi nuen, ez besterik. Eta atentzioa ematen du, niri behintzat halaxe eman zidan: 96ko datuak, blokeen logika horrekin, ia-ia errepikatu egin dira 15 urte geroago. Denak, aurreko balore absolutuen +-%3; inkestak baino ere zehatzago ;-) Klaro, sinplifikatu eta blokeak horrela ulertuta. 96ko datuekin fijatu nintzen, orduan aurkeztu zelako ezker abertzalea azkeneko aldiz Espainiako kongresurako hauteskundeetara.

Baina blokerik gabe analisia egitekotan, hor daude alderdi bakoitzaren datuak.

Portzierto, tuiteatu nuen grafikoa eta Sustatuk hona ekarria, Gipuzkoakoa da. EAEkoa, hemen: http://grafikoak.irekia.euskadi.net/eu/charts/2100

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz