Hitz gurutzatuen 5. txapelketa giro ederrean jokatu zen© cc-by-sa Xedera Hitz Jokoak S.L. ¦ 2011-12-06 ¦ 12:29 ¦ jokoakAinhoa Arregi bilbotarrak irabazi zuen joan den astean Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen V. Txapelketa. Giro ezin ederragoan eta LUMA denborapasa eta hitz joko aldizkariak antolaturik, Irunen jokatu zen lehengo larunbatean, azaroaren 26an, Euskal Herriko Hitz Gezidunen V. Txapelketa. Guztia irakurri ¦ KomentatuLiburuak Musikatuz, haurrentzako ipuin musikatuak© cc-by-sa Ganbara Txiki Abesbatza ¦ 2011-12-06 ¦ 10:47 ¦ liburuakOñatiko Ganbara Txiki Abesbatzak, LIBURUAK MUSIKATUZ egitasmoa kaleratu du. Proiektu honen asmoa 4-9 urte bitarteko haurrei zuzendutako ipuin musikatuen bilduma kaleratzea da. Bildumarekin hasteko, Eva Ugalde donostiarraren Eskolopendra eta Josu Elberdin pasaitarraren Jostailugilea aurkeztuko dituzte. Guztia irakurri ¦ KomentatuEuskaraz bizi nahi dut liburuaren aurkezpena egin du Kontseiluak Ahotsenean© cc-by-sa Kontseilua ¦ 2011-12-05 ¦ 17:04 ¦ liburuakEuskaraz bizitzearen aldeko dinamikaren barnean hainbat arloko jendea egiten ari da ekarpena, horien artean, gai honen harira hogeita bat idazlek eta beste hainbat ilustratzailek sortutako testuekin eta marrazkiekin osatutako liburua aurkeztu da gaur, Durangoko Ahotsenean. Guztia irakurri ¦ KomentatuXabi Strubellen lan berria, 'Lur gorrian barrena' disko-liburua, kalean da© cc-by-sa Maluta argitaletxea ¦ 2011-12-05 ¦ 16:10 ¦ musikaMaluta argitaletxeak Durangoko Azokan hiru argitalpen berri aurkeztuko ditu aurten: batetik, Xabi Strubell musikariaren Lur gorrian barrena disko-liburua, eta bestetik, Eneko Haritzak idatzitako Mari, haitzuloetako dama eta Tartalo begibakarra liburuxkak. Guztiak 3 eta 8 urte bitarteko haurrentzat dira, ipuinak entzun, irakurri, marraztu eta abestu dezaten. Guztia irakurri ¦ KomentatuHarremanetarako webguneen stripteasea: Kaixomaitia.com eta besteak© cc-by-sa Betor ¦ 2011-12-05 ¦ 12:56 ¦ internetJarraipena emateko asmoz sortu genuen Betor hitzaldien ekimena. Lehen saiakera irailean egin genuen, Deskontu.com-eko Txomin Jauregirekin. Arrakasta polita izan zuen, parte-hartze bizi-biziaz. Datorren asteazkenean bigarren hitzaldi bat antolatu dugu, oraingoan Kaixomaitia.com-eko Iñigo Arandiarekin. Guztia irakurri ¦ KomentatuSukaldaritzako tekniken eta tresnen oinarrizko lexikoa kaleratu du UZEIk© cc-by-sa UZEI Terminologia eta Lexikografia Zentroa ¦ 2011-12-04 ¦ 11:56 ¦ hizkuntzaUZEIk erabiltzaileen eskura jarri du bere webgunean Sukaldaritzako Lexikoa, pdf formatuan jaisteko aukerarekin (www.uzei.com). Guztia irakurri ¦ KomentatuUsurbilgo lehenengo konposgunea inaguratu dute© cc-by-sa Gipuzkoa Zero Zabor ¦ 2011-12-04 ¦ 11:41 ¦ ingurumenaBaratzerik, lorategirik ala lur sailik ez daukaten herritarrek hondakin organikoarekin konposta egiteko aukera izango dute aurrerantzean Usurbilen. Horretarako, Udalak, taldeko konpostatzea egiteko guneak jarriko ditu martxan. Lehenengoa abian da dagoeneko. Guztia irakurri ¦ KomentatuEuskaldun izatearen (des)grazia© cc-by-sa beste bat ¦ 2011-12-03 ¦ 12:36 ¦ hizkuntzaEuskal Herriko tokiren batean jaioko zara eta zure gurasoek ezingo zaituzte euskaraz erregistratu. Espainiako edo Frantziako nortasun agiria egingo dizute, nahi edo nahi ez, eta hori egiteko ez zaituzte euskaraz hartuko. Guztia irakurri ¦ 7 erantzunBeyond the horizon…. Etorkinak eta Euskalgintzak, zer dute elkar ikusirik?© cc-by-sa Petra Elser, Banaiz Bagara elkarteko koordinatzailea ¦ 2011-12-03 ¦ 09:50 ¦ hizkuntza"Duela 40 urte, euskal gizarteak, euskal hiztunen komunitatea, ez zen gai izan immigrazio bolada erraldoiari erantzuteko. Ez zeukan baliabiderik, ez ordezkaritzarik, ezta mugitzeko askatasunik ere. Baina garai hartan egin gabe utzi zenak eta garai hartan bizi izan ziren pertsonen testigantzek pistak ematen dizkigute, gaur egun nora jo asmatzeko." Guztia irakurri ¦ Erantzun batAbenduaren 3an, gure eguzkiaren bila© cc-by-sa OrdiziakoAhotsa.net ¦ 2011-12-03 ¦ 08:38 ¦ hizkuntzaAbenduaren 3a heldu den honetan nere burura hainbat galdera eta buruhauste datorzkit. Ez, ez naiz egutegira begira ari zubia izango ote dudan edo ez dudan galdezka, oporretara Jakara edo Tenerifera joango naizen galdezka edota Durangoko azokara joan etorriren bat egingo dudan duda-mudan… Guztia irakurri ¦ KomentatuLIFE aldizkariaren onena eta txarrena© cc-by-sa Sustatu ¦ 2011-12-02 ¦ 15:44 ¦ hedabideakLIFE aldizkari amerikarrak 75 urte bete ditu eta bere historiari errepasoa egiten ari da azken asteotan. Besteak beste, argazki-galeria ederrak sareratu ditu, bere historia luzea laburbiltzeko asmoz. Onenetarik eta txarrenetarik erakutsi digute. Klik eta klik egin galerietan, aurrera-ta-atzera, argazki ederren bitartez azken 75 urteotako politikari eta kulturari errepaso eginez. Guztia irakurri ¦ KomentatuEuskarazko hedabideek erakundeen konpromisoa behar dute© cc-by-sa Sustatu ¦ 2011-12-02 ¦ 10:01 ¦ hedabideakDuela bederatzi hilabete, otsailaren 15ean, agerraldi publikoa egin genuen euskarazko hedabide ez-publikook, sektorearen estrategikotasuna azpimarratuz eta erakundeei konpromiso sendoagoa eskatuz. Epe honetan egoera ez da hobetu, okertu baizik. Erakundeetatik jaso dugun mezua kezkagarria da, zeharo. Horregatik, gaur, abenduaren 2an, Euskarazko Hedabide Ez-publikoak berriro batu gara "behar eta merezi" dugun tratamendua eskatzeko. Guztia irakurri ¦ Erantzun batBai Euskal Herriari ekimenak aurrera begirako ildoak zehaztu ditu© cc-by-sa BAI EUSKAL HERRIARI ekimena ¦ 2011-12-02 ¦ 08:52 ¦ politikaBai Euskal Herriari ekimenak azaroaren 26an batzar nazionala burutu zuen. Batzarrean herri ekimenaren helburu eta funtzioak eguneratu eta Naziotasun eskubidearen inguruko gogoeta praktikan jartzeko helburuarekin, aurrera begirako lan ildoak zehaztu ditu. Guztia irakurri ¦ KomentatuHezkuntza jardunaldiak: Haur hezkuntzaren garrantzia euskararen jabekuntzan eta garapenean© cc-by-sa Kontseilua ¦ 2011-12-02 ¦ 08:07 ¦ irakaskuntzaEuskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak hezkuntza arloan antolatuko duen jardunaldia aurkeztu du Donostian egindako agerraldian. Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok eta Hik Hasiko Arantxa Urbek parte hartu dute prentsaurrekoan. Azken urteotan zabaldutako bidea jarraituz antolatu du Kontseiluak jardunaldia, Donostiako Miramar jauregian, abenduaren 16rako, Haur hezkuntzaren garrantzia euskararen jabekuntzan eta garapenean izenburupean. Guztia irakurri ¦ KomentatuEuskal Herriko IV. Mus Txapelketa abiatu da herriz herri© cc-by-sa Euskal Herriko Mus Federazioa ¦ 2011-12-01 ¦ 14:53 ¦ jokoak2011ko azaroaren 29an aurkeztu zen Euskal Herriko IV.Mus Txapelketa Arbizuko Udaletxean (Nafarroa Garaia). Aurkezpenean, Euskal Herriko Mus Txapelketako antolatzaileek eta Arbizuko Udaleko ordezkariak parte hartu zuten. Guztia irakurri ¦ KomentatuGaltzontziloetako bandera© cc-by-sa leire narbaiza ¦ 2011-12-01 ¦ 09:24 ¦ zer-erantziAspaldi neukan gogoa barruko arropen gaineko serie bat egiteko, eta egia esatera, galtzontziloek asko inspiratu izan naute. Hala ere, laga eta laga ari nintzen, baina Jozulinen post honek animatu ninduen gaiari ekitera. Guztia irakurri ¦ Erantzun batGabon mezuak euskaraz zabaltzeko lehiaketa© cc-by-sa AZKUE Fundazioa ¦ 2011-12-01 ¦ 07:57 ¦ jaiakGabon mezuak euskaraz zabaltzeko helburuarekin Azkue Fundazioak eta Bizkaia Irratiak lehiaketa eratu dute. Gabonetan elkarri zorionak eman edota urteberri on bat opatuz bidaltzen diren mezuak, euskaraz sortu eta zabaltzeko helburua dauka Txioka Sarean lehiaketak. Euskararen erabilera sustatzez, euskaraz zoriontzeko bitartekoak eskaintzea ere badu xedetzat lehiaketak. Guztia irakurri ¦ KomentatuHemeroteka zerbitzu erraldoia Eusko Jaurlaritzarentzat, 450.000 euroan© cc-by-sa Sustatu ¦ 2011-11-30 ¦ 11:45 ¦ hedabideakEusko Jaurlaritzaren Informatika Elkarteak, EJIEk, hemeroteka proiektu handi baten plegu teknikoak plazaratu ditu duela egun batzuk. Eusko Jaurlaritzako Berrien Jarraipen Zerbitzuaren kontrataziorako jarraibideak zehaztu ditu. Jaurlaritzarentzat interesgarriak diren albisteen jarraipen eta bilketa, prentsa idatzian, irrati-telebistan, zein agerkari digitaletan. Gehienezko prezioa: 450.000 euro. Guztia irakurri ¦ KomentatuTxio, EITB.com-en zuzeneko emanaldietan integratua (gaur, MinoriTB topaketan)© cc-by-sa Luistxo Fernandez, CodeSyntax ¦ 2011-11-30 ¦ 10:16 ¦ internetTxio produktua garatu dugu aurten EITBrentzat, Twitter bidezko jarioak EITB.com-eko ikus-entzunezko eskaintza informatiboan txertatzeko modua. Tourrarekin saio bat egin zen uztailean, eta esperientzia hartatik abiatuta, produktua aberastu dugu azaroan martxan jarri den bigarren fase honetarako. Gaur, MinoriTB jardunaldiaren streaming emanaldiarekin batera ikus dezakezu martxan, eta bertan parte hartu ere bai.
Guztia irakurri ¦ Erantzun batPPren exijentzia Lopezi: 5 milioi euro Gasteizko Udalak nahi duen moduan gastatzeko© cc-by-sa Josu Mendicute ¦ 2011-11-30 ¦ 09:06 ¦ politikaPatxi Lopezen gobernua estu helduta dauka PPk lehen egunetik, eta ondo daki bigarren honek egoeraz baliatzen. Oraingoan 5 milioi euro exijitu dizkio PSEri, EAEko 2012ko aurrekontu orokorretan kontenplatuta egon daitezen Gasteizko Udalarentzat. Zertarako erabiliko dituen Gasteizko Udalak milioi horiek? Bost axola: "EAEko hiriburu" gisa EAEko herritarrok ordainduko duguna kanona besterik ez da. Guztia irakurri ¦ Erantzun bat |
Azken erantzunak
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
Tresnak |