Itzuli orri nagusira Bidali hau

Euskal Herria jairik jai: 2011ko egutegia

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2011-07-03 ¦ 08:56 ¦ jaiak

Ekainaren amaierarekin herri askotan ospatu dituzte jaiak eta horiekin udako jai egutegi luze bati irekiera eman zaie. Iaz egindako egutegia eguneratzen saiatu gara eta hona ekarri dugu 2011ko Euskal Herriko udako jaien egutegia. Herri asko direnez, akatsen bat edo beste egingo dugu segurutik; iaz bezala, eskertuko ditugu zuzenketak erantzunetan. Honatx ba, datozen 3 hilabeteotarako jaien egutegia.

Publizitatea

Egutegia begiratzean, kontuan izan zenbait herritan hainbat egun irauten dutela jaiek. Horietako zenbaitentzat data bakarra jarri dugu, baina orientatzeko horrela aski izango delakoan, hor doa egutegia:

Uztaila

  • Uztailak 2, Santaixabelak: Usurbil, Ataun, Portugalete, Zalla, Zumarraga. Lehen asteburuan Ferixa Nagusia Elgetan. Sanmartinak Aramaion uztaileko lehen astean. Uztailaren 2tik 4ra: Eltziego. Elorrion, San Balentin Berriotxoa. Uztaileko lehen asteburuan, Bilboko Errekalde auzoa.
  • Uztailak 7, Sanferminak: Iruñea, Lesaka, Pasai Antxo. Udako San Andres Zaldibarren. Uztaileko 2. eta 3. asteburuan Bilboko Santutxu auzoko jaiak.
  • Uztailak 10, San Kristobal: Mañueta, San Kristobal (Eibar), Amañako jaiak Eibarren (8-9-10), Bernedo, Egino, Iruña Oka, Laudio,
  • Uztaialak 8-9-10: Busturiko jaiak.
  • Uztailak 9-11: Trianako Jaiak Oñatin.
  • Uztailak 12 San Andres: Bernedo,
  • Uztailak 16, Karmengo Ama: Alegia, Amorebieta-Etxano, Barakaldo, Armintza, Santurtzi, Arroa, Santutxu, Markina, Donostiako portua, Hernaniko alde zaharra, Añorga (Donostia), Gros (Donostia), Trintxerpe (Pasaia), Balmaseda, Neguri (Getxo),
  • Uztaileko 3. asteburua (uztailak 16 aurten), Antzuola.
  • Uztailak 15-19: Añorga (Donostia)
  • Uztailak 17: Kuartango
  • **Uztailak 18, Santa Mariñe** (Santa Marina): Otxandio (16an, eta errepikapena 23an), Andoin, Aramaio, Aiara, Arakaldo
  • Uztailak 22, Madalenak: Arrigorriaga, Durango, Orereta, Bermeo, Elantxobe, Biana, Mutriku, Plentzia, Artziniega, Aiara, Bernedo, Laudio, Trapaga,
  • Uztailak 25, Santioak: Billabona, Busturia, Derio, Astigarraga, Tutera, Gares, Ermua, Gorliz, Elizondo, Donapaleu, Soraluze, Barakaldo, Pasai Donibane, Gasteiz, Ispaster, Etxebarria, Aiara, Zuia, Gordexola, Aiako Santio Erreka auzoa, Bilbo Zaharra, Azpeitia, Goimendi auzoa (Bergara-Elgeta-Eibar).
  • Uztailak 26, Santanak: Mendaro, Areta, Arrasate, Berango, Ordizia (16-27).
  • Uztailak 27-31: Baionako bestak.
  • Uztailak 30, Santa Luzia: Zanbrana
  • Uztailak 31, Saninazioak: Algorta (Getxo), Azpeitia, Algorta, Derio, Lemoa, Forua, Loiola (Donostia), Altzo, Zubieta, Laudio, Santutxu (Bilbo), Etxebarri, Garai, Gueñes, Lekeitio, Lemoiz, . Hernanin, Santa Barbarako jaiak, Zalla, Aiako Santio Erreka auzoa, Bilboko San Inazio auzoa.

Abuztua

  • Abuztuak 1: Abuztuak 1etik hurbilen dagoen asteburua, Etxarri-Aranatz.
  • Abuztuak 2, Xantistebanak: Oiartzun, Trapagaran, Derio, Bera, Aramaio, Itziar.
  • Abuztuaren 4tik 9ra: Gasteizko Andra Mari Zuriaren festak. Getariako festak.
  • Abuztuak 5: Aiara. San Lorenzo Astrabuduan (abuztuaren 5etik 10era).
  • Abuztuaren 6a: San Salbador Fruizen.
  • Abuztuaren 6tik 12ra: Erlikien jaiak Bastidan.
  • Abuztuak 6: Gala eguna Zumaian. Abuztuak 6-10: Aia.
  • Abuztuak 8: Santa Ana eta Santo Domingo Berangon.
  • Abuztuak 9, San Roman: Okondo.
  • Abuztuak 10, San Lorentzoak: Berastegi, Ikaztegieta, Gernika-Lumo, Aiara, Zigoitia, Zuia, Gueñes, Maruri, Zaratamo. Abuztuak 10-11-12: Azken Portu (Zarautz).
  • Abuztuak 11, Santiburtzioak: Leitza, Sunbilla. Gernikako Lurgorri auzoko jaiak.
  • Abuztuaren 12tik 15era: Portu Zaharreko jaiak Algortan (Getxo). Abuztuak 12 Euskal Jaia Zumaian.
  • Abuztuak 14: Donostiako Aste Nagusia. Abuztuaren 14-15-16an Zeraingo festak. Abuztuak 14-20 Tafalla.
  • Abuztuak 15, Andramariak: Agoitz, Amurrio, Aretxabaleta, Azkoitia, Burlata, Zarautz, Etxalar, Faltzes, Gernika-Lumo (12tik 18ra), Larrabetzu, Goizueta, Azkaine, Bardoze, Bidarte, Baliarrain, Ondarru, Mallabia, Laudio, Aiara, Beranturi, Zigoitia, Bilar, Iruña Oka, Moreda Araba, Agurain, Harana, Arrakundiaga, Gorliz, Igorre, Larrabetzu, Lemoiz, Zeanuri.
  • Abuztuak 16, Sanrokeak: Deba, Portugalete, Gernika-Lumo, Amurrio, Iruña Oka, Leza, Laudio, Langraiz-Oka, Oion, Pagoeta (Urizaharra), Mallabia, Mendexa, Meñaka,
  • Abuztuak 16: Arriola (Asparrena).
  • Abuztuak 18: Iekora.
  • Abuztuak 20: Koadrila eguna Zumaian.
  • Abuztuak 21: Bilboko Aste Nagusia.
  • Abuztuak 23: Esker On jaiak Oionen.
  • Abuztuak 24, Sanbartolomeak: Elgoibar, Zegama, Ibarra, Oikia, Amezketa, Mañueta, Bernedo, Gordoa, Lapuebla de Labarca, Legutio, Laudio, Baroja (Urizaharra), Zuia, Alonsotegi, Areatza, Galdames (abuztuaren 22an), Gatika, Gernika-Lumo.
  • Abuztuak 26-27-28: Atxegaldeko festak Usurbilen.
  • Abuztuak 27: Trapaga, Zeberio.
  • Abuztuak 28, Sanagustinak: Berrobi, Legazpi, Erandio (abuztuaren 25etik 29ra). Hernaniko jaiak 27-28-29.
  • Abuztuak 28-29: San Juan lepomoztuko jaiak: Biasteri, Bakio, Gordexola, . Zanbrana.
  • Abuztuak 30, San Kristobal: Kanpezu.
  • Abuztuak 31: San Emeterio: Artziniega, Aiara.

Iraila

  • Irailak 1-2, Sanantolinak: Lekeitio, Galdames, Plentzia, Legutio, Artzentales, Gautegiz Arteaga, Orozko, Zeberio. Jubilatuen jaia Lantziegon. Elorrion, Ferixa Nagusia lehenengo asteburuan. Mamariaga Santurtzin. Euskal Jaiak Sopelan. Zallako jaiak.
  • Irailak 3, San Gregorio: Ataun
  • Irailak 4 eta irailak 11: Donostiako estropadak.
  • Irailak 5: Euskal Astea Ordizian. Eltziego. Urduliz.
  • Irailak 7: Beranturi, Kripan, Ibarguren, Samaniego,. Kofradien jaia Legution.
  • Irailak 8, Andra Mari: Andosilla, Artaxona, Bernedo, Eltziego, Hondarribia, Peralta, Sopuerta, Uxue, Zangotza, Arrate (Eibar), Bermeo, Lezama, Leintz-Gatzaga, Faidu (Urizaharra), Aramaio, Artea, Nabarniz. Zestoako herriko festak.
  • Irailak 9: Zarauzko Euskal Festak.
  • Irailak 14: Altsasu, Lezo, Erriberri, Sara, Legazpi, Mutriku, Zizur Nagusia, Lezama. Sanmartinak Bergaran.
  • Lehenengo hamabostaldia: Artziniega, Kanpezu,
  • Irailak 16: Santa Eufemia Bernedon.
  • Irailak 17-19 Santa Anastasiak: Urretxu. Irailak 17: Karrantza.
  • Irailak 18: Olarru eguna Zumaian.
  • Irailak 19: Gesaltza-Añana.
  • Iraileko 3. astean: Alegria-Dulantzi, Galdakao, Areeta (Getxo).
  • Irailak 26: Gordexola.
  • Irailak 29, Sanmigelak: Iurreta, Markina-Xemein, Zalla, Derio, Lazkao, Oñati, Irura, Aizarnazabal, Montoria (Urizaharra), Aramaio, Bernedo, Murgia, Erribera Beitia, Zuia, Amoroto, Basauri, Ereño, Laukiz, Mendata. Jai herrikoia Legution, Aiako Laurgain auzoa, Uribarri (Bilbo), Zorrotza (Bilbo).

Urria

  • Urriko lehen asteburua: Euskal Jaia Gernikan.
  • Urriak 7: Maritxu Kajoi Arrasaten.
  • Urriak 16: Nafarroa Oinez Tafallan.
  • Urriko azken astelehena (31): Gernika. Aurreko larunbatean (29) "Astelehentxutxu" gazte eguna.

Erantzunak

#1. Gasteizko auzoetako jaiak

Imanoltxu ¦ 2011-07-03 ¦ 23:37

Gasteiz. Auzorik auzo, hogei bat, hemen auzo guztien jaien egunak

#2. Re: Euskal Herria jairik jai: 2011ko egutegia

skapa ¦ 2011-07-04 ¦ 15:49

Abuztuak 10-11-12: Santaklarak Zarautzen (Azken Portu)

#3. Baionako bestak

La Crampe ¦ 2011-07-04 ¦ 21:27

Baionako bestek uztailaren 27tik 31a artean iraunen dute aurten, idatzita dagoen ez bezala. Abuztuaren 1ean etorriko denak karrika usain karekteristikoa baizik ez du topatuko.

#4. Azken Portu Zarautzen eta Baionako bestak, aldatuta

Sustatu ¦ 2011-07-05 ¦ 11:43

Eskerrik asko skapa eta La Crampe, zuzendu ditugu data horiek. Eskerrik asko baita ere Imanoltxuri Gasteizko auzoetako jaien berri ematearren; gehituko ditugu horiek ere.

Akats gehiago topatzen badituzue, arren jakinarazi erantzunetan aurrekoek egin duten bezala, eta zuzenduko dugu egutegia.

Horrez gain, jaien berri edo jaietako bitxikeriak kontatzeko, kronika interesgarriak egiteko eta abar, beti bezala aukera daukazue Sustatura artikuluak bidaltzeko.

Eskerrik asko.

#5. Re: Euskal Herria jairik jai: 2011ko egutegia

Gernikeko Gazte Mugimendue ¦ 2011-07-05 ¦ 11:53

Gehitzeko: Urriko lehenengo asteburuan euskal Jaia Gernikan eta azken astelehenaren aurreko larunbatean "Astelehentxutxu" gazte eguna

#6. Re: Euskal Herria jairik jai: 2011ko egutegia

Nagore Vega ¦ 2011-07-05 ¦ 14:29

Gure inguruan, Oiartzunen eta Beran behintzat, Xanistebanak dira ('t' gabe).

#7. Re: Euskal Herria jairik jai: 2011ko egutegia

harry ¦ 2011-07-05 ¦ 16:29

Amañako jaiak uztailaren zortzian hasten dira, ez hamarrean.

#8. Re: Euskal Herria jairik jai: 2011ko egutegia

maialen ¦ 2011-07-06 ¦ 09:43

Atxegaldeko festak abuztuan 26-27-28! (Usurbil)

#9. Re: Euskal Herria jairik jai: 2011ko egutegia

gernikarra ¦ 2011-07-06 ¦ 22:26

gernikako jaiak abuztuak 12 tik 18ra

lurgorriko jaiak ( gernikeko auzo bat abzutuak 11)

uztailak 8 9 10 Busturiko jaiak

#10. Andramariak ZERAINen ere bai!

zeraindar bat ¦ 2011-07-07 ¦ 13:47

Zeraingo festak abuztuaren 14, 15 eta 16an dira. Hiru egun eder: sagardo edana, txekor jana, erromeriak, txistulariak, txakolin-dastaketa, herri kirolak, 40 urtetik gorakoen dantza, triki-poteoa, disfrazak, herriko artzaien gazta-probaketa, soka-dantza, herri afaria, asto karrera...

#11. Re: Euskal Herria jairik jai: 2011ko egutegia

Joxpenaxi ¦ 2011-07-07 ¦ 16:09

San Bartolomeak Ibarran eta Gorritin
Egian Porrontxoak 3en asteburuan
Uitziko festak San Migeletan

#12. Bilboko auzoetako jaiak

xiber ¦ 2011-07-07 ¦ 16:47

Bilboko auzoetako jaiak ere falta dira:

Udakoak:

  • San Juanak: Irala.
  • Ekaineko azken eta uztaileko lehen asteburua: Errekalde.
  • Uztaileko bigarren eta hirugarren asteburua: Santutxu.
  • Santiagoak: Bilbo zaharra.
  • Saninazioak: San Inazio auzoa.
  • Sanmigelak: Uribarri eta Zorrotza.

Informazio gehiago auzotarrok-en webgunean

#13. Re: Euskal Herria jairik jai: 2011ko egutegia

Donostiako auzoetako jaiak ¦ 2011-07-13 ¦ 11:05

Donostiako auzoetako jaien egunak eta egitarauak deskargatzeko aukera

#14. GABIRIN ANDRAMARIK ABUZTUAK 13-14-15-16-17

Gorka ¦ 2011-07-19 ¦ 22:49

BERTAN EONGO DIEN KONTZERTUAK.


ABUZTUAK 13: SKANDALUE ELEKTROTXARANGA

ABUZTUK 14: KANTUKI

ABUZTUK 15: LAKET

ABUZTUK 16: LOS ZOPILOTES TXIRRIAOS
OBRINT PAS
EGURRA TA KITTO

ABUZTUK 17: JOSELU ANAIAK


ANIMAU TA AZALDU GIRO ELEGANTE BATEKIN GOZAU NAHI DONA.

#15. Re: Euskal Herria jairik jai: 2011ko egutegia

Amarako Jai Batzordea ¦ 2011-07-21 ¦ 12:47

AMARAKO JAIAK 2011KO EGITARAUA
gehiago Uztailak 22, Ostirala

19:00 PALA TXAPELKETAKO ELEMINATORIAK, Amara Kaleko frontoian.

Uztailak 23, Larunbata

10:30 PALA TXAPELKETAKO ELIMINATORIAK, Amara Kaleko frontoian.

Uztailak 28, Osteguna.

11:00 Haurrentzako MARRAZKI TAILERRA, Easo enparantzan.
12:00 TXORIMALO MONTAKETA HERRIKOIA,Easo plazan.
17:30 TXORIMALOAREN JAITSIERA, magaletik IÑAKI ETA NAGORE TRIKITILARIEK eta BURU HANDIEK LAGUNDUTA.
18:00 JAIEN HASIERA. Txupinazoa,kurrinaren ingoera eta txorimaloari ongi etorria.
18:05 TXORIMALOAREKIN KALEJIRA, TRIKITILARIEK LAGUNDUTA, Amarako kaleetan zehar.
POTEO HERRIKOIA AMARAKO TABERNA EZBERDINETAN.
18:10 HAUR JOLASAK (Rompe putxeros...), Easo plazan.
18.30 HAUR TXOKOLATADA, Easo enparantzan.
19:00 KONFETI GARI, MONTXO ETA JOSELONTXO HAUR ANTZERIKIA , Ernest LLuch kultur etxearen eskutik. Easo enparantzan
19:00 THE JOSELONTXO TXARANGA, Amarako kaleetan zehar.
19:30 PALA TXAPELKETAKO FINALA, Amara Kaleko frontoian.
21:00 ENTZIERRO TXIKIA, Amarako kaleetan zehar
21:30 AFARI AUTOGESTIONATUA ( Bakoitzak eraman behar du janaria. Jai Batzordeak mahiak, ahulkiak eta edaria jarriko du), Easo plazako Pergolan.
22:00 ZEZENSUZKOA amara kaletik.
21:00 KONTZERTUAK, Easo plazan.
- HARRIKA
- EL TXANDRIO
00:00 KUADRILEN ARTEKO SOKATIRA TXAPELKETA, Easo enparantzan.

Uztailak 29, Ostirala (Gazte Eguna)

11:00 HAURRENTZAKO PUZGARRIAK. Easo plazako pergolan.
11:00 OKUPAZIO TAILERRA, Easo plazako pergolan. Moxolo elkrtearen eskutik.
12:00 IPUIN KONTALARIA, Eider Imazen eskutik Easo plazako perlgolan.
13:00 EBAMIRENTXU POTEOA Amarako kaleetan zehar. Moxolo elkartearen eskutik.
14:00 GAZTE BAZKARIA, Easo plazan. Moxolo elkartearen eskutik. Txartelak ohiko tokietan salgai.
ENTSALADA.
OILASKOA PATATEKIN.
MELOIA.
18:00 BURU HANDIAK. Amarako kaleetan zehar.
19:00 ENTZIERRO TXIKIA, Amarako kaleetan zehar.
19:00 KARRO POTEOA, Amarako kaleetan zehar.Moxolo elkartearen eskutik.
POTEO HERRIKOIA AMARAKO TABERNA EZBERDINETAN.
20:00 SARDINA ERREAK, easo plazan.
21:30 AMARA ROCK 2011
- GIBEL URDINAK (Algorta)
- RADIO AFU (Iruñerria)
- 3GABE2 (Donostia)
22:00 ZEZENSUZKOA amara kaletikan.
02:00 SOKASALTO HERRIKOIA, Easo enparantzan.

Uztailak 30, larunbata

10:00 DIANA,Añorgako TXISTULARIEKIN, Amarako kaleetan zehar
10:00 AMARAKO III. MARMITAKO LEHIAKETA, easo enparantzan.
Elkarteak: Donosti-Berri, Humore ona, Zulo zahar, Amara Kirol Elkartea, Abadia,Lagun Artea, Amara Jai, Marruma.
10:00 SAHARA-r KANPANMENDUA, El Watan elkartearen eskutik.Easo plazako pergolan.
SAHARARI BURUZKO ARGAZKI ERAKUSKETA.
EL WATAN ELKARTEAREN SAHARAR PROIEKTUAREN BIDEO EMANALDIA.
TEA, EMAKUME SAHARAUIEN ESKUTIK.
10:30 RAI irratia kalean, Easo plazan Amara Bai auzo elkartearen eskutik
11:00 FEDE CASANOVA MEMORIALA PILOTA TXAPELKETA, Amarako kaleko frontoian.
PILOTARIAK: Xabi, Adur, Oroitz,Mikel.
11:30 HAURRENTZAKO FUTBITO TXAPELKETA. Arroka kaleko frontoian.
12:00 Eskola dantza taldearen ikuskizuna, easo plazan
12:30 BURU HANDIAK, Amarako kaleetan zehar.
13:00 AMARAKO III. MARMITAKO LEHIAKETAKO SARI BANAKETA, Easo enparantzako tablatuan.
Epaimaiha: Bruno Oteiza, eta Martin Berasategi
14:00 HERRI BAZKARIA, Easo enparantzan. Txartelak salgai: Esnaola. Abadia eta Lauen, egun berean Amarako Jai Batzordearen txosnan. Menu begetarianoa egongo da ere. Txartelak ohiko tokietan salgai.
- Hasierakoa.
- Entsalada
- Marmitakoa
- Postrea.
16:00 FERMIN VALENTZIA kantautorea, Easo plazako oltzan.
18:30 DONIBANEKO JOALDUNAK, TRIKITILARIAK ETA BERTSOLARIAK Amarako kaleetan zehar.
POTEO HERRIKOIA AMARAKO TABERNA EZBERDINETAN.
18:00 BURU HANDIAK AMARAKO KALEETAN ZEHAR.
18:00 BOTE MEMORIAL TXELIS MANZANARES. Plaza txikian.
18:30 ENTZIERRO TXIKIA, Amarako Kaleetan zehar.
19:00 OILASKOETXEA ANTZERKIA MALAS COMPAÑIAS taldearekin. Ernest LLuch kultur etxearen eskutik. Easo enparantzan
19:30 LUNCH-a Amarako auzotarrentzako, Donosti Berri elkartean.
20:00 TAMBORRADA amarako auzoko kaleetan zehar.
THE JOSELONTXO TXARANGAK LAGUNDUA.
22:00 ZEZENSUZKOA amara kaletik.
22:30 DANTZALDIA ITZEL TALDEAREKIN. Easo plazako oholtzan.
01:00 AMARAKO GIZA KROKETA TXAPELKETA, Easo enparantzan. Izen emantea Amarako Jai Batzordearen txosnan.
02:00 BARATXURI ZOPA , Easo enparantzan. Donosti Berri elkartearen eskutik.
Uztailak 31, Igandea

10:00 DIANA Añorgako TXISTULARIEKIN, Amarako kaleetan zehar
10:00 XXXII. AMARAKO JAIETAKO KROS HERRIKOIA. Autonomia kaletik aterata.
11:00 BEHIN BATIAN AMARAN KANTU JIRA, Amara auzoko kaleetan zehar. Norberak bere kantutegia eraman behar du.
11:00 HAURRENTZAKO PUZKARRIAK, easo plazan.
12:00 AMARAKO TORTILA TXAPELKETA. Easo enparantzan.
16:00 AMARAKO MUS AZKARRA TXAPELKETA. Easo enparantzan.
Izen hematea: La Bella Easo eta Erdikon. Egun berean Amarako Jai Batzordeko txosnan.
Sariak: 1.- Arkumea 2.- Txuletak 3.- Untxia. 4.- bi ardo botila.
18:00 BERTSO SAIOA,Hamaika bertuteren eskutik. Easo enparantzako oholtzan.
- BERTSOLARIAK: Julen Zelaieta,Manex Mujika,Manu Goiogana,Eneritz Zabaleta,Aitor Urbieta eta Arkaitz Oiartzabal
- Gai Jartzailea: Nerbios.
18:30 BURU HANDIAK, Amarako kaleetan zehar
20:00 THE JOSELONTXO TXARANGA, Amarako Kaleetan zehar
POTEO HERRIKOIA Amarako tabernetan.
20:00 HERRI KIROLAK, Easo enparantzan.
Aizkolariak: Mugerza eta Biurri
Harri-jasotzaileak: Landarbaso eta Goenatxo.
Egingo diren probak: aitzurrarekin mozketa eta bete bat esku bakarraz. Ondoren proba mistoa:aizkora, harri-jasotzea, trontza eta korrika.
Harrien pisua: 200,125, 110 eta 100 kilogramo.
Amaieran egurrezko ahulki bat egingo dute.
21:00 OILASKO ERREA, Easo enparantzan.
21:00 Amara Kulturako logoaren aurkezpena.
21:00 AMARAOKEA, Karaoke herrikoia easo plazako oholtzan.
22:30 DJ TXORIMALO. Easo plazan
23:30 TXORIMALO ERRETZEA ETA AZKEN TRAKA, Easo enparantzan.
00:00 JAIEN AMAIERA.

Feriala egongo da egunero.
Auzo tonbolo easo plazan.
Txosnak easo plazan.
Amara Kulturako logo eraskuketa Easo plazan.

informazio gehiago: www.amarakojaiak.blogspot.com

#16. Re: Euskal Herria jairik jai: 2011ko egutegia

portugaleteko koadrilak ¦ 2011-07-21 ¦ 19:08

Irailak 10 Nikolas Deuna Portugaleten

#17. Re: Euskal Herria jairik jai: 2011ko egutegia

Imanol ¦ 2011-07-28 ¦ 12:00

Igantzin, irailak 29, San Miguelak!

#18. Otsagabiko festak

Otsagabia ¦ 2011-09-05 ¦ 09:23

Ahaztu egin zaizue Otsagabiko festak: Irailak 8!!!!

#19. Donostiako Egian, Porrontxo jaiak

Amaia ¦ 2011-09-07 ¦ 00:52

Egian, Porrontxo Jaiak, irailaren 9tik 18ra. Egitaraua

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

Pil-pilean!

 

 Nabigatu euskaraz