http://sustatu.com/Sustatu - albiste osoak2011-11-19T18:32:28ZSustatuCreated By Zope - Squishdothttp://sustatu.com/favicon.icoHitz gurutzatuen 5. txapelketa giro ederrean jokatu zenXedera Hitz Jokoak S.L.http://sustatu.com/13225625682011-12-06T12:29:28Z
Ainhoa Arregi bilbotarrak
irabazi zuen joan den astean Euskal Herriko
Hitz Gurutzatuen V. Txapelketa. Giro ezin ederragoan eta LUMA denborapasa eta hitz joko aldizkariak antolaturik, Irunen jokatu zen lehengo larunbatean, azaroaren 26an, Euskal Herriko Hitz Gezidunen V. Txapelketa.

Orain arteko edizio jendetsuena izan da aurtengoa, Euskal Herriko txoko guztietatik etorritako hogeita hamazazpi lehiakide bildu baitziren Irungo Ola Sagardotegira, txapela eraman nahian, eta irabazteko hautagaien zerrenda zabalagoa zen arren, txapelketan aurreneko postuetan ikustea ohituak garen lehiakide bat, Ainhoa Arregi bilbotarra, nagusitu zen finalean, akatsik gabeko lana bururatu eta gero. Haren ondotik sailkatu ziren Ibon Zaldua donostiarra, Xabier Azkue zumaiarra eta Txipi Ormaetxea arrasaterra, lehiaketa ederra egin ostean.

Bilboko Gabriel Aresti euskaltegiko irakasle arduraduna da Ainhoa Arregi. Sortzez bilbotarra den arren, Trapagaranen bizi izan da luzaroan eta biziki gustukoak ditu hitz gurutzatuak eta, oro har, hizkuntzarekin loturiko jokoak.

2007an antolatu zuen LUMA denborapasa eta hitz joko aldizkariak Euskal Herriko Hitz Gezidunen lehendabiziko txapelketa, orain arte beti Irunen jokatu dena, hiri horretan argitaratzen baita aipaturiko agerkaria. Goiz partean garatzen da txapelketa eta, finalerako txartela lortu ahal izateko, antolakuntzak proposaturiko hiru hitz gurutzatu taula bete behar dituzte, xuxen eta bizkor, lehiakideek.

Berrogei eta bost minutu dituzte lehiakideek hiru proba horietako bakoitza amaitzeko eta aurreneko biak bukatu ondoan egiten da lehenengo selekzioa, hamasei lehiakidek baizik ez baitute finalaurreko proba jokatzeko aukerarik. Lau lehiakideren artean jokatzen da finala, jendaurrean eta zutik, eta ez eserita eta mahai gainean idatzita ordura arte bezala, panelean egokitu zaien lana ahalik eta egokien eta azkarren bukatzeko xedean.

Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen Txapelketa ez da sinonimo txapelketa hutsa, baizik eta euskararen alderdi jostalarienen eta, oro har, euskal kulturaren ezagutza zabala eskatzen duen ibilaldi bizi, burutsu eta irudimentsua, lehiakideak unean uneko oztopotxoak gainditzeko behar den ernetasun horren jabe izatera behartzen dituena.

Luma denborapasa eta hitz joko aldizkariak Irungo Udalaren, Eusko Label Kalitatea Fundazioaren eta Irungo Ola Sagardotegiaren laguntza jaso du Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen Txapelketa honen bosgarren edizioaren antolakuntzan.

http://sustatu.com/1322562568?utm_source=rss&utm_medium=feedsLiburuak Musikatuz, haurrentzako ipuin musikatuakGanbara Txiki Abesbatzahttp://sustatu.com/13227868432011-12-06T10:47:23Z
Oñatiko Ganbara Txiki Abesbatzak, LIBURUAK MUSIKATUZ egitasmoa kaleratu du.
Proiektu honen asmoa 4-9 urte bitarteko haurrei zuzendutako ipuin musikatuen bilduma kaleratzea da. Bildumarekin hasteko, Eva Ugalde donostiarraren Eskolopendra eta Josu Elberdin pasaitarraren Jostailugilea aurkeztuko dituzte.

Ipuin bakoitzak liburu eta CD bat izango du. Liburuan ipuinaren narrazio eta abestiak jasotzeaz gain, bukaeran istorioarekin erlazionatutako ariketa eta denborapasa desberdinak aurki daitezke.

CD-an ipuinaren istorioaren narrazioa eta abestiak jasotzen dira eta bigarren zati batean abestien play-backa ere aurki daiteke bakoitzak abestiak etxean kantatu ahal izateko.

Informazio gehiago egitasmoaren webgunean

http://sustatu.com/1322786843?utm_source=rss&utm_medium=feedsEuskaraz bizi nahi dut liburuaren aurkezpena egin du Kontseiluak AhotseneanKontseiluahttp://sustatu.com/13230974632011-12-05T17:04:23ZEuskaraz bizitzearen aldeko dinamikaren barnean hainbat arloko jendea egiten ari da ekarpena, horien artean, gai honen harira hogeita bat idazlek eta beste hainbat ilustratzailek sortutako testuekin eta marrazkiekin osatutako liburua aurkeztu da gaur, Durangoko Ahotsenean.

Euskaraz bizi nahi dut dinamikan eragile guztiak zipriztinduz euskaraz bizitzearen nahia aldarrikatzea da helburua, “hamaika modu dago euskaraz bizitzeko nahia agertzeko, baina are garrantzitsuagoa dena, hamaika modu dago euskaraz bizitzeko hautua egikaritzeko” adierazi du Kontseiluko idazkari nagusiak, Paul Bilbaok.

Euskaraz bizi nahi dut liburua hemendik aste batzuetara argitaratuko den arren aurkezpen-aurrerapen bat egin da Durangoko Azokan. Liburuan parte hartu duten hogeita bat idazle horietatik lau gonbidatu izan dira aurkezpen honetan: Aurelia Arkotxa, Yolanda Arrieta, Unai Elorriaga eta Castillo Suarez. Idazle bakoitzak liburuan argitaratuko den bere testua irakurri du, euskaraz bizitzeko nahi hori islatzen dute testuetan.

Amaieran Bilbaok eskerrak eman dizkie proiektu honetan parte hartu duten guztiei, batez ere Castillo Suarezi eta Elkar fundazioari proiektuan laguntza handia eskaini dutelako. Ondoren, idazleen hitzak iruditara eraman dituzten ilustratzaileen marrazkietako batzuk proiektatu dira.

“Euskaraz bizi nahi dut liburu hau berriki hasitako dinamika baten beste ekarpen bat izango da. Euskararen aldekotasunetik haratago doan dinamika bat hain zuzen ere. Finean gure nahia errealitate bihurtzea da dinamika honen azken helburua” adierazi du Bilbaok.

Gure herrian garai berriak zabaldu dira, eta euskararentzat ere aro berria zabaldu dela adierazi dute, idazleek idazkien bidez azaldu dute euskaraz bizitzeko nahia, ilustratzaileek marrazki bidez, “akaso orain herritarrok pentsatu beharko dugu gutako bakoitzak nola adieraziko duen euskaraz bizitzeko nahi hori” argitu du Bilbaok eta Miren Agur Meaberen idazkitik hartutako esaldi batekin amaitu du aurkezpena: Tori landare hau bihotzean landatzeko, zelai arrotzetatik salbu. Landu dezagun guztiok landarea, euskaraz bizitzeko nahia, uzta ederra izango baitugu.

http://sustatu.com/1323097463?utm_source=rss&utm_medium=feedsXabi Strubellen lan berria, 'Lur gorrian barrena' disko-liburua, kalean daMaluta argitaletxeahttp://sustatu.com/13227522122011-12-05T16:10:12Z
Maluta argitaletxeak Durangoko Azokan hiru argitalpen berri aurkeztuko ditu aurten: batetik, Xabi Strubell musikariaren Lur gorrian barrena disko-liburua, eta bestetik, Eneko Haritzak idatzitako Mari, haitzuloetako dama eta Tartalo begibakarra liburuxkak. Guztiak 3 eta 8 urte bitarteko haurrentzat dira, ipuinak entzun, irakurri, marraztu eta abestu dezaten.

Xabi Strubell musika esparru berri batean sartu da: kantu tradizionaletan oinarrituta, haurrentzako kantak egin ditu, bere estilo pertsonalean doinu berriak eskainiz. Gitarra akustikoaz eta musika tresna gutxi batzuen laguntzaz, haurrei zuzendutako kanta jostariak prestatu ditu.

Disko-liburu honetan Xabi Strubellen bederatzi kanta topa ditzakegu, baita hamar narrazio pasarte ere.

Diskoan, kantak ipuin batean txertatuta daude. Narrazioa Eneko Haritzak landu eta Ainara Lasak kontatu du. Gainera, liburuan, Yoana Figuerasek marraztutako irudiak margotzeko aukera izango dute haurrek. Horrela, kanta, ipuin eta koloreztatzeko irudiz osatutako disko-liburua aurkeztuko du Maluta argitaletxeak: Lur gorrian barrena.

Diskoko abestien zatiak Maluta.eu webgunean aurkituko dituzue.

Honez gain, Maluta argitaletxeak mitologiako pertsonaiekin hasitako sailari jarraiki, aurten Mari eta Tartalo pertsonaiak aurkeztu ditu.

Yoana Figuerasen koloreztatzeko irudiz lagunduta, Mari, haitzuloetako dama liburuxkan mitologiako pertsonaia honi buruzko gorabeherak kontatu dizkigu Eneko Haritzak; Tartalo begibakarra liburuxkan, berriz, pertsonaia honen kondaira topatuko dugu, Yoana Figuerasen irudietan eta Eneko Haritzaren hitzetan. Haurrek, ipuinez gozatzen duten bitartean, marrazkiak koloreztatzeko aukera izango dute bi liburu hauekin.

Lan guztiak Malutaren webgunean eskura daitezke, baita ohiko liburutegietan eta Durangoko Azokan ere. Gainera, abenduaren 7an eta 8an, haurrentzako aurkezpen-emanaldi bana egingo dugu.

Gurekin harremanetan jarri nahi izanez gero, hona datuak:

Maluta argitalpenak

Donostia

Arduraduna: Sabrina Mizobe

Tel.: 943 504 206

sabrina@maluta.eu

http://sustatu.com/1322752212?utm_source=rss&utm_medium=feedsHarremanetarako webguneen stripteasea: Kaixomaitia.com eta besteakBetorhttp://sustatu.com/13230861972011-12-05T12:56:37Z
Jarraipena emateko asmoz sortu genuen Betor hitzaldien ekimena. Lehen saiakera irailean egin genuen, Deskontu.com-eko Txomin Jauregirekin. Arrakasta polita izan zuen, parte-hartze bizi-biziaz. Datorren asteazkenean bigarren hitzaldi bat antolatu dugu, oraingoan Kaixomaitia.com-eko Iñigo Arandiarekin.

Guztiok ezagutzen ditugu harremanetarako webguneak sarean, guk geuk erabilita edota lagunen baten bidez. Iñigo Arandiari esker gertuagotik ezagutuko ditugu, Kaixomaitia.com eta besteen stripteaseari esker.

Non-Noiz: Okendo kultur etxean, Gros auzoan (Nafarroa etorbidea 7, Donostia). Abenduak 14, asteazkena.

Programa:

18:00 - 19:00 Iñigo Arandiaren hitzaldia, Gari Araolazak moderatua

19:00 - 19:30 Publikoaren parte-hartzea, galderak eta abar

Izena emateko

Hitzaldia irekia eta doan da, baina mesedez eman izena Enpresa Digitalaren bidez, eta jakinarazi halaber azalduko zarela Facebook-en jarri dugun hitzorduaren bidez.

http://sustatu.com/1323086197?utm_source=rss&utm_medium=feedsSukaldaritzako tekniken eta tresnen oinarrizko lexikoa kaleratu du UZEIkUZEI Terminologia eta Lexikografia Zentroahttp://sustatu.com/13228305812011-12-04T11:56:21Z
UZEIk erabiltzaileen eskura jarri du bere webgunean Sukaldaritzako Lexikoa, pdf formatuan jaisteko aukerarekin (www.uzei.com).

Arlo horretako euskarazko 100 termino oinarrizkoenak biltzen ditu lexiko honek, gaztelaniazko, frantseseko eta ingeleseko ordainekin, eta hizkuntza horietako bakoitzaren arabera ordenatuta. Helburuak dira gaiari buruzko terminologia eguneratua finkatzea batetik, eta termino horiek euskalgintzan dihardutenen eta euskal hiztunen eskura jartzea bestetik.

Oraingo honetan sukaldeko teknika eta tresna ohikoenak bildu dira, baina sukaldaritzako beste arlo batzuetako lexikoak ere argitaratzen jarraitzeko asmoa du UZEIk.

Gaurkotasunezko gaien inguruan UZEIk aldiro-aldiro lexiko berezituak argitaratzen ditu, eta testuinguru horretan, euskal sukaldaritzak nazioartean duen gero eta pisu handiagoa dela-eta, arlo horretako profesionalentzat nahiz zaleentzat lagungarri izan nahi du lan honek.

http://sustatu.com/1322830581?utm_source=rss&utm_medium=feedsUsurbilgo lehenengo konposgunea inaguratu duteGipuzkoa Zero Zaborhttp://sustatu.com/13225741052011-12-04T11:41:45ZBaratzerik, lorategirik ala lur sailik ez daukaten herritarrek hondakin organikoarekin konposta egiteko aukera izango dute aurrerantzean Usurbilen. Horretarako, Udalak, taldeko konpostatzea egiteko guneak jarriko ditu martxan. Lehenengoa abian da dagoeneko.

Udalak, lur publikoan, konpostadora eta beharrezko tresnak jartzen ditu herritarren esku, eta hauek, taldean antolatuta egiten dute konposta. Noski, hondakin hori udalak kudeatu behar ez duenez, hondakinen tasan %40ko hobaria aplikatzuko die parte hartuko duten herritar horiei.

Lehenengoa martxan jarri da, baina jadanik beste lau jartzeko asmoa dago. Ia 70 familiek eman dute izena honezkero eta kopurua handituz doa. Esperientzia beste edozein herritara eramateko oso aproposa da, jartzeko erraza delako, eta arazo gehien ematen dituen hondakin atalari irtenbidea ematen diolako.

Atez ateko bilketa jarri arte itxaron beharrik ez dago atal organikoari iretenbidea ematen hasteko. Herri txikietarako ere konponbide aproposa izan daiteke etxeko konposta bultzatzearekin batera, hondakin organiko guztiari irtenbidea emateko.

http://sustatu.com/1322574105?utm_source=rss&utm_medium=feedsEuskaldun izatearen (des)graziabeste bathttp://sustatu.com/13228510162011-12-03T12:36:56Z
Euskal Herriko tokiren batean jaioko zara eta zure gurasoek ezingo zaituzte euskaraz erregistratu.

Espainiako edo Frantziako nortasun agiria egingo dizute, nahi edo nahi ez, eta hori egiteko ez zaituzte euskaraz hartuko.

Deskuiduan Alaitz edo Jatsu jarri badizute izena, betirako izen arraroduna izango zara eta askotan esango/idatziko dute gaizki. Kanpotik etorritako arbasorik ez baduzu, zure abizenak ere ez dira normalak izango, zureak "ezberdinak" eta "zailak" izango dira.

Haziko zara eta, Nafarroa Garaikoa edo Ipar Euskal Herrikoa bazara, ezingo zaituzte euskarazko ikastetxe publiko batean matrikulatu.

Telebista piztuko duzu eta ez duzu euskarazko katerik ia ikusiko, Euskal Telebistak berak ere dirua bere erdarazko kateetan gastatzen duelako. ETB1en ingelesa sartuko dizute eleaniztasunaren izenean, gaztelaniazko kateak ukituko ez badira ere. ETB3 duela 20 urteko marrazki bizidunen errepikapenen katea bihurtuko dute. Nafarroa Garaian bazaude ez dizute euskaraz dagoen apurra ikusten ere utziko. Eta datuei begiratuz, telezaborraren audientziak euskarazko telebistarenak baino askoz handiagoak izango dira.

Kioskora joango zara eta ez duzu euskarazko aldizkaririk eta egunkaririk ia aurkituko. Beharbada Guardia Zibila horietakoren bat ixten ikusiko duzu noizbait.

Liburutegi batera hurbilduko zara eta zuk irakurri nahi zenuen liburu famatua oraindik euskaratu gabe dagoela esango dizute.

Zinera joango zara eta ez duzu euskarazko filmik ia ikusiko. Komediaren bat, umeentzako marrazki bizidunetakoren bat, zortea baduzu. Donostiako (tira, San Sebastianeko) Zinemaldi ospetsura bazoaz ere, eta berdin dio hiriko alkatea zein alderditakoa den, film eta aurkezpen ia denak espainolez entzun eta ikusi beharko dituzu.

Bideojokoren batekin jokatu nahiko duzu eta euskaraz ez duzu bat bera ere aurkituko, jakina.

Irratia piztuko duzu eta euskarazko kate oso gutxi aurkituko dituzu. Nafarroa Garaian euskarazko irratiei lizentziarik ere ez dietela ematen ikusiko duzu, telebistekin gertatzen den bezala, horrek Nafarroa Garaiko bertako legea ez betetzea eta Europak hizkuntza gutxituei buruz dioen guztiari entzungor egitea suposatzen badu ere. Ez da inor asaldatuko.

Gazte euskaldunentzako irratia omen dena sintonizatuko duzu eta hamar kantatik bat edo bi entzungo dituzu euskaraz. Hori bai, politikoki oso zuzenak izango dira biak edo bata.

Futbola jarraitzen hasiko zara eta euskal talderik garrantzitsuena erabat erdaldundua ikusiko duzu, lurralderik euskalduneneko taldea ere halatsu, eta elitean izen euskalduna duen bakarra bere barnean oraindik geratzen den euskara apurra ezkutatzen, baztertzen, ia debekatzen. Baina nahiz eta garai ekonomiko zailak izan, kamisetan "Gipuzkoa euskararekin bat" jartze hutsagatik dirutzak emango zaizkie.

Handik euskal pilota deitzen diotenera joko duzu eta pilotarien enpresek euskara trapu zaharra balitz bezala erabiltzen dutela ohartuko zara. Hori bai, noizean behin "euskararen aldeko pilota jaialdiak" antolatuko dituzte euren buruak zuritzeko.

Gaztetuko zara eta selektibitatea edo baxoa egitean, zortea baduzu eta euskaraz egiteko eskubidea aitortzen badizute, azterketetan gaizki egindako itzulpenak jasan beharko dituzu euskalduna izateagatik.

Unibertsitatera joango zara eta ez duzu erdaldunek adina aukera izango nahi duzuna euskaraz ikasteko. Irakasle euskaldunak ere agian eta agian bakarrik izango dituzu.

Bozkatzera joango zara, uzten badizute, eta inork ez (inortxok ere ez) duela euskararen aldeko benetako konpromisorik hartzen ikusiko duzu. Zu ordezkatzen omen zaituen lehendakari/presidenteak euskara mespretxatu egiten duela ikusiko duzu. Herri hau askatu nahi duten horiek, berriz, erdaraz idazten, erdaraz eztabaidatzen, euskara erdaraz defendatzen ikusiko dituzu behin eta berriz. Are gehiago, argitaletxerik eta egunkaririk abertzaleenak omen diren horiek ere erdaraz funtzionatzen dutela ikusiko duzu. Independentzia (eta sozialismo) erdaldun baten alde, finean.

Hauteskundeetan Gipuzkoan ezker abertzaleak eta Bizkaian EAJ-PNVk irabazten dutela ikusiko duzu, baina gero Vocento talde espainolistaren El Diario Vasco eta El Correo Español barra-barra salduko dira eta Berriak arazo ekonomikoak izango ditu irauteko.

Abertzalea-edo omen zen Eusko Jaurlaritza euskaraz piperrik ez dakien trikitilari bati 700.000 euro (Kultura Saileko 232.000 eta... Etxebizitza eta Gizarte Saileko 472.000 euro) ematen ikusiko duzu, euskaraz ez dakien jendea euskal kanturen bat euskaraz grabatzen jartzeko. Maitagarria, Miren Azkarate.

Youtube webgunean, adibidez, Oskorriren "Euskal Herrian euskaraz" abestiaren bideoa ikusten/entzuten hasiko zara eta aldeko boto gehien dituen iruzkina "ke grande!" (sic), erdaraz, dioena dela ikusiko duzu.

Euskal Herrian lan egiten duten kazetariak erdaldun elebakarrak direla eta gainera euskaraz eginez gero eskandalizatu egiten direla konturatuko zara. Zein gaiztoak diren adierazpenak euskara hutsean egiten dituztenak, erdara hutsean egiteko aukera izanda.

Helduko zara, umeak izango dituzu eta Nafarroa Garaian zein Ipar Euskal Herrian ezingo dituzu euskarazko ikastetxe batean matrikulatu, hala nahita ere. Zure herria ez baita "toki euskalduna".

Euskarazko literatura jaio zen lurrean, euskarazko rock and rolla bera ere hasi zen tokian, euskaraz etxean soilik aritzearekin konforme beharko duzu. Morts pour la patrie eta abar. Eta ez ausartu gero Euskal Herriko Laborantza Ganbara edo antzeko erakunde "ilegalak" sortzen.

Poliziarengana joango zara (edo bera etorriko zaizu) eta, hizkuntza eskubide guztiak ahaztuta, batek ere ez dizu euskaraz egingo. Gendarmeak, guardia zibilak, foru poliziak, ertzainak. Berdin dio. Zuri ordainarazitako zergak ez dira horretarako.

Epaitegi batera joango zara eta ez duzu euskarazko epaiketarik izango inola ere. Euskaraz egindako adierazpenen batengatik euskaraz tutik ez dakiten batzuek epaituko zaituzte, agian, Arnaldo Otegiri gertatu bezalaxe.

Toki publiko askotan, euskaraz mintzatze hutsagatik jendeak arraro (gaizki ez bada) begiratuko dizu, gaizki sentiaraziko zaitu eta bere hizkuntzara eramango zaitu ezinbestean.

Egoera erabat demokratiko eta normalizatu hartan lehendakari bihurtu zena euskara ikasteko urtean 40.000 euro xahutzen ikusiko duzu, gero, algaraka, askotan piper egiten duela eta euskara oso zaila dela esaten badu ere. Bizkaiko mendebaldean inoiz ez dela euskaraz hitz egin ere esango du, nahiz eta gezur galanta izan. Hau guztia erdaraz esango du, jakina, hainbeste dirurekin ere ez baitu euskara ikasterik lortuko gizarajoak.

Euskara desprestijiatzeko EGA titulua euskaraz ia ezer ez dakien edonori emango diote, hori omen da eta normalena. Hala izango da.

Zu ordezkatzen omen zaituztenak eta zure dirutik bizi direnak, euskaraz ez dakitenak noski, Kontseiluko kideak euskararen normalizazioaren alde saiatzeagatik "euskararen talibanak" direla esaten entzun beharko dituzu.

Lingua navarrorum delakoa zu bizi zaren Nafarroako seinaleetatik kentzeko dirua gastatuko dute. Orkoien Orcoyen bilakatuko dute magia eginez. Erriberri ezabatu eta Olite soilik utziko dute. Lurraldea hiru zatitan banatuko dute eta horietako bitan hizkuntza-eskubideak zikiratu. Hezkuntza euskalduna jasotzeko gero eta eskaera handiagoa alferrik izango da. Euskara itotzen ari den bitartean dirulaguntzak etengabe gutxituko dira, garai txarrak direlako eta dirurik ez dagoelako. Laguntza behar duten euskarazko komunikabideak hiltzen utziko dira. Aldi berean, ordea, ingelesa sustatuko da euskarazko irakaskuntza nola edo hala saihesteko. Euskara sustatzen baino diru gehiago gastatuko da ingelesa sustatzen.

Kapitalismoak sorturiko enegarren krisia dela eta, euskararentzat dirurik ez dagoela entzungo duzu, ondoren milaka milioi kostako diren porlanezko makroproiektu ikaragarriak aurreikusitako epeetan bukatuko direla esango dizunaren ahotan. Lau urtetan euskarazko komunikabide guztiei ematen zaien diruarekin oso azkar ibiltzen den tren eder baten kilometro bat (bakarra) eraikiko dute.

Erdarazko hitz bat ez badakizu ergel atzeratua izango zara eta barre egingo dizute, arrazoiarekin gainera. Euskaraz gaizki hitz egitea normalena izango da ordea, paper ofizialetan akats lotsagarriak badaude berdin izango dio eta eskerrak eman beharko dituzu zuretzat (hiztegi automatiko batekin hitzez hitz) itzultzeko lana hartu dutelako.

Hirurehun urte baino gehiagoko inposaketa, debekua, mespretxua, diglosia ikaragarria eta minorizazioa pairatu ondoren, Espainiako nagusia edo "Jefe de Estado" delakoa gaztelania sekula ez dela inposatu lasai asko esaten entzungo duzu.

Erdaldun elebakarrek beraien hizkuntza erabiltzera derrigortuko zaituzte. Han eta hemen, ipar eta hego, gau eta egun, uda eta negu, etengabe.

Zahartuko zara, ospitale publiko batera joatera behartuko zara eta ziurrenik ez zaituzte euskaraz hartuko. Baskongadetan bazaude, hala ere, "Nahi baduzu euskaraz" dioten kartel politak jarriko dizkizute. Ezingo zara kexatu. Izan ere, denok dakigu hemen lan egiteko mediku espainiar elebakar baten eskubidea zu bezalako elebidun batek bere hizkuntzan artatua izateko duen eskubidearen gainetik dagoela. Denok dakigu, halaber, mediku onen eta mediku euskaldunen artean aukeratu beharra duela Osakidetzak. Nonbait ez da posible mediku euskaldun bat ona izatea.

Euskaraz bizi nahi baduzu, bizitza osoan putak bezala (eta barkatu prostitutei) erreguka ibili beharko duzu ezer askorik ez lortzeko. Zure herrian arrotza izango zara eta kitto.

Hala ere, hil aurretik konturatuko zara zein ergela izan zaren. Besteen hizkuntza zen normala eta zurea anormala, besteek integratu egiten zuten eta zuk sesioa sortu, besteek hizkuntza atzerakoia etxean erabiltzen UTZI egiten zizuten eta zuk besteei INPOSATU egin nahi zenien. Baina azkenean konturatu zara. Azkenean maite dituzu Anaia Nagusia ("Una, Grande y Libre" edota "Liberté, Egalité, Fraternité", segun eta Bidasoaren zein aldetan jaio zinen) eta bere hizkuntza.

Eta egun hori azaroko egun bat bada, erne, zure eskela 40 urtez euskara erabat debekatu zuen diktadore harenaren alboan (zurea tamaina askoz txikiagoan, noski) ikusiko dute.

Goian bego Europako hizkuntzarik zaharrenetarikoa. Zahartuta, hala behar zuelako hil da, inork ez baitu inoiz ezer egin bere aurka. Arazo bat gutxiago, ezta?

http://sustatu.com/1322851016?utm_source=rss&utm_medium=feedsBeyond the horizon…. Etorkinak eta Euskalgintzak, zer dute elkar ikusirik?Petra Elser, Banaiz Bagara elkarteko koordinatzaileahttp://sustatu.com/13228194352011-12-03T09:50:35Z
"Duela 40 urte, euskal gizarteak, euskal hiztunen komunitatea, ez zen gai izan immigrazio bolada erraldoiari erantzuteko. Ez zeukan baliabiderik, ez ordezkaritzarik, ezta mugitzeko askatasunik ere. Baina garai hartan egin gabe utzi zenak eta garai hartan bizi izan ziren pertsonen testigantzek pistak ematen dizkigute, gaur egun nora jo asmatzeko."

Garai berriak sumatzen dira ostertzean, edo hori da behintzat behin eta berriro komunikabideek adierazten digutena. Garai horiek nolakoak izango diren, ikusteke dago da oraindik. Baina, momentuko zurrunbiloa pasatu eta gero, orain arte gatazkak estaltzen zituen —edo denbora luzez bigarren planora pasa ziren— gaiak azalera bueltatuko direla pentsa dezakegu. Eta garai berriak idatzirik duten hodei arrosak ostertzean gorde eta gero, beste hodei bat agertuko da, beste idatzi batekin: Zein motako gizartea nahi dugu?

Zeren, gatazkak oso ezaugarri praktikoa ere bazuen: esaldi asko baldintza batekin hasteko aukera. “Madrilek hau inposatzen digun bitartean...“‚ “Indarkeria desagertzen ez den bitartean....”, “Minorizatuta gauden bitartean...”. Baldintzak gauza askotarako balio izan du. Esate baterako, adierazpen publikoetan barra-barra erabiltzeko, eta baita egongelako sofan goxo egokitzeko. Zentzu horretan, norberak bere burutik zama kentzeko oso arrunta den gaia da etorkinena. Badirudi, Estatua gurea ez den bitartean, edo euskaldunok, hizkuntza komunitatea izanez, Estatua behar ez dugunez… etorkinak ere ez direla gureak. Ardura daitezela erakunde publikoak edo bestelako erakundeak: helduen hezkuntza (%90 gazteleraz), dozenaka lanbide ikastaro (%100 gazteleraz), gobernuz kanpoko erakundeak (euskaldunez lepo dauden arren, zerbitzuak gaztelaniaz ematen dute). Eta euskara ikasi nahi duenak, hor dauka euskaltegia. “Nik ere ezagutzen dut bat, euskara ikasi du eta oso ondo hitz egiten du!”. “Bai, jende horrek meritua dauka!”.

Gatazkarekin eta baldintzarekin bizi izan garen bitartean, agian, galdu egin dugu gizartea bere osotasunean kontuan hartzen duen ikuspegia. Gizartea ez da koadrila, ez da presio taldea ere, baizik eta espazio geografikoa edo hizkuntza espazioa konpartitzen duten pertsona guztiak. Emakumeak eta gizonak, gazteak eta zaharrak, zuriak eta beltzak, ahulak eta indartsuak, unibertsitarioak eta proletarioak.

**Gaia da, beraz, nola lortu gizarte honetan pertsona hauek guztiak elkarrekin euskaraz bizi ahal izatea. Batzuk espazio publikoetan, beste batzuk pribatuetan, eta denok nahi dugun espazio guztietan. Horretarako, urteak zehar, euskalgintza deitzen den sare bat sortu da. Sare zabala, Euskal Herriko geografia osoan presentzia duena, elkarte, enpresa, komunikabide eta instituzio propioak dituena eta lurralde zati batzuetan beste instituzio batzuen babes garrantzitsua ere baduena.

Hala ere, iruditzen zait sare hau osatzen duten pertsona asko ez direla jabetzen gizarte honetan duten ahalmenaz eta erantzukizunaz. Euskalgintzako erakundeak eta estrukturak baitira euskaldunok dugun gizarte mailako errepresentazio bakarra. Hortik sortzen diren ardurak gizarte osoari dagozkio, bai diskurtsoaren aldetik, eta baita horren ondorio diren proiektu zehatzak sortzean ere.**

Edozein dela gobernua ere, erakunde publikoek beti herritar eleanitzari erantzun behar diote. Euskaldunon eskuetan da, ordea, euskal gizartea, euskal hiztunen komunitatea, barneratzailea izatea ala ez. Eta nahiz eta erakunde publikoen babes osoa eduki, pertsonek ez dute dekretuz hizkuntzaz aldatzen. Horretarako, hizkuntzara sarbide izango diren praktika zehatzak behar dira.

Duela 40 urte, euskal gizarteak, euskal hiztunen komunitatea, ez zen gai izan immigrazio bolada erraldoiari erantzuteko. Ez zeukan baliabiderik, ez ordezkaritzarik, ezta mugitzeko askatasunik ere. Baina garai hartan egin gabe utzi zenak eta garai hartan bizi izan ziren pertsonen testigantzek pistak ematen dizkigute, gaur egun nora jo asmatzeko.

Gaur egun euskaratik baztertua den gizartearen parte handi bati euskaraz bizitzeko aukera emateko bete behar direnak, bi eremu dira batez ere:
- bat, lanaren bitartez euskara ikasi eta euskaraz lan egin ahal izatea, euskaldunak sortuz eta euskaraz funtzionatzen duen lan eta enpresa sare batean; eta
- bi, ahozkotasunaren bitartez euskara ikasi ahal izatea, euskal hiztunen jarrera kontzientearen laguntzarekin, baina baita ahozkotasunean oinarritutako metodologia baten bidez ere, nahi duten pertsona guztiei euskal komunitatearen parte izateko aukera emanez.

Gure alboan bizi dena gure lekuan aurkitzea nahi baldin badugu, guk geuk erantzun behar diegu gizartean beharrei.

(2011ko abenduan 2an, Gipuzkoako Hitzan argitaratutako artikulua)

http://sustatu.com/1322819435?utm_source=rss&utm_medium=feedsAbenduaren 3an, gure eguzkiaren bilaOrdiziakoAhotsa.nethttp://sustatu.com/13228258942011-12-03T08:38:14ZAbenduaren 3a heldu den honetan nere burura hainbat galdera eta buruhauste datorzkit. Ez, ez naiz egutegira begira ari zubia izango ote dudan edo ez dudan galdezka, oporretara Jakara edo Tenerifera joango naizen galdezka edota Durangoko azokara joan etorriren bat egingo dudan duda-mudan…

Gure eguzkiaren bila nabil…

1766

Orden de Señor Conde de Aranda Presidente de Castilla, para que sin especial noticia suya, no se den licencias por este Consejo para imprimir libros en otra lengua que la Castellana: archivándose la obra original de la Vida de S.Ignacio escrita en Basquence; y que se haga saber esta providencia a los impresores.

Nire buruan beste zalantza batzuk ditut, urte guztian zehar nire burmuinean zehar paseatzen dabiltzanak eta horrelako egunetan gogora ekartzen ditudanak. Ziur batek baino gehiagok egutegira jo duela abenduaren 3an zer gertatuko den galdezka.

Ni, gure eguzkiaren bila nabil…

1857

La gramática y Ortografía de la Academia Española serán texto obligatorio y único para estas materias en la enseñanza pública.

Egun horretan gure herrian galdu ezin dugun mintzaira bat badela gogoratzeko eguna da. Erabiltzen ez duten horiei bere berezitasunaz jabearazteko eguna da , maite duten horiei maitatzearekin soilik ez duela balio gogorarazteko eguna. Erabiltzen eta maite dutenei besteei erakutsi ezean etorkizunik izango ez duela aditzera emateko eguna.

Galdu ezin dugun eguzkiaren bila nabil…

1901

Pero en el caso del vascuence estoy profundamente convencido de que se pierde, y que se pierde de pronto y sin remedio, y por su índole misma, por ser un idioma inepto para la cultura moderna. Dejo para otro lugar y ocasión el razonar con argumentos técnicos mi convicción de que el vascuence, por su índole misma, no puede acomodarse a la vida moderna, que Bilbao hablando vascuence es un contrasentido, que una obra de ciencia, de filosofía, de alta elucubración es imposible en vascuence. Es éste un idioma rural, sin tradición literaria, y el hacer con sus materiales y valiéndose de su capacidad de formar derivados un idioma de cultura nos costaría muchísimo más esfuerzo que el adoptar el castellano nos ha costado.

Miguel Unamuno

Egun hori gure hizkuntza zapaldu eta desagertarazi nahi izan dutenei (eta hortan dabiltzanei) bizirik dagoela erakusteko eguna da. Bere alde lan egiteko jende asko dagoela adieraztekoa, gure prosodia isilaraztea lortuko ez dutela erakusteko eguna.

Itzalpean mantendu duten eguzkiaren bila nabil…

1919

Respecto al posible empleo de los idiomas regionales en la vida moderna, no cabe duda que el más impropio para las necesidades actuales es el vascuence. Los demás, el catalán, el valenciano, el gallego, el bable, el caló mismo, como idiomas de sintaxis latina, sirven como el castellano o como el francés. El vascuence no, porque representa una mentalidad tan arcaica que es imposible amoldarla a la vida actual. Por eso retrocede, no porque nadie le haga la guerra, sino porque no sirve para la vida moderna.

Esto no creo que deba entristecernos a los chapelaundis; tampoco el hacha de piedra del período paleolítico sirve como un cuchillo de cocina. El hacha de piedra se guarda en el museo, el cuchillo de cocina se emplea en los usos domésticos.

Pio Baroja

Abenduaren 3an , Xabierko frantzisko deunaren egunean, Euskararen nazioarteko eguna ospatzen da. Ekintza hau 1949an Eusko Ikaskuntzak jarri zuen abian eta ordudandik urtero-urtero egun berean, hainbat ospakizun ezberdin burutu dira euskararen alde.

Abenduaren 3a ospatzea beharko ez duen eguzkiaren bila nabil…

1931

Art. 4º.- El castellano es el idioma oficial de la república. Todo español tiene obligación de saberlo y derecho a usarlo, sin prejuicio de los derechos que las leyes del Estado reconozcan a las lenguas de las provincias o regiones. Salvo lo que se disponga en leyes especiales, a nadie se le podrá exigir el conocimiento ni el uso de ninguna lengua regional.

Baina Abenduaren 3a hori soilik da, egun bat, egun bat besterik ez.

Egun bateko laguntza baino gehiago behar duen eguzkiaren bila nabil…

1936

Otra cosa no podemos comprender, anticipamos que somos duros de mollera, por qué todavía no se han borrado ciertos rótulos letreros, o lo que sean, de algunos comercios. No los citamos; porque en este periódico tenemos la bueno costumbre de cobrar los reclamos. Tampoco pretendemos hacer una campaña contra el vascuence, aunque no renunciamos a emprenderla, cuando tengamos tiempo y humor, contra los malos usos y peores costumbres de los malandrines vascófilos de la última hornada, que , hasta del idioma hicieron una muralla; ya que su <Basko> no lo entiende ni su Jaungoikoa. Nos conformamos con menos; con que se manden suprimir los letreros eusquéricos de mal gusto;de ortografía super-vanguardista. Son trágalas, que por su amargor separatista, se atascan en nuestras gargantas afónicas de gritar ¡viva España!

El Diario Vasco, 1936ko Azaroak 7

Ez dugu ahaztu behar Euskarak mendeetan zehar jaso duen tratu txarra ez dela egun soil batean denon buruan eduki eta oroitzearekin konponduko. Egun bateko ospakizuna baino bultzada handiagoa behar duen borroka baten aurrean gaudela iritzi dut.

Aintzinatik entzun izan da Euskarak ez duela idazteko balio, ezin dela irakurri, barbaroen hizkuntza dela. Eta kasualitatea Leioako kanpusean, Euskaraz ikasketak (tamalez ez oraindik ikasgai guztietan) ematen diren leku batean, Bilbo “modernisimoaren “ ondoan Unamunoren estatua bat topatu dudala.

Ez al zen ba bera esaten zuena Euskarak ez zuela mundu modernora egokitzeko modurik? zentzu handiko gauzak ezin zirela euskaraz ikasi? eta zertarako berari horrelako oroigarri bat jarri zehazki ikasketak euskaraz egitea ahalbidetzen duen gune batean?

Egindako zitak orain dela ehun-ehun eta berroigeita hamar urte ingurukoak diren arren ezin ahaztu oraindik euskal gizartean mantentzen duten itzala. Zenbaezinak dira oraindik pertsonaia hauen presentzia duten kale, eraikuntza eta estatuen izenak Euskal herriko hainbat txokotan. Gure herriak espainiar martirrekin inbaditurik daude, gure espazioak espainolizaturik daude.

Eta hauen itzalak gure artean dirautela jabeturik, non dago eguzkia?

Noski, eguzkia ere, egon badago, itzalik ez baita eguzkirik ezean.

Eguzkia ondo ezkutatzen da laino artean baina nahi duenean bere printzak azaltzen ditu euskal lurraldearen gainetik. Eta printza horiek izpi ultrabioletak dira dudarik gabe, ez dira gure eguzkiaren printzak. Adibide garbiagorik ez dut aurkitu orain dela astebete eskas egunkarietan irakurri nuena baino: Nafarroako gobernuak 2012rako euskal komunikabideei laguntza murriztea erabaki du.

Eguzki honi gain hartzeko garaia da,ez baita gure eguzkia. Denon saiakeraz, gure aldetik pixka bat jarriaz, egunerokotasuneko ohituretatik hasiaz, gure eguzkia eurenaren gaindik jartzea lortu behar dugu , euren itzalpean geunden guztiak kanpora atereaz.

Euskal Herriak eguzki bakarra behar baitu, goxotasuna emango dion eguzkia.

Eta hori ezean,

inoiz ez baitu goxotasunik izango Euskal Herrian.

http://sustatu.com/1322825894?utm_source=rss&utm_medium=feeds