Sustatu.com > hizkuntzaSukaldaritzako tekniken eta tresnen oinarrizko lexikoa kaleratu du UZEIk© cc-by-sa UZEI Terminologia eta Lexikografia Zentroa ¦ 2011-12-04 ¦ 11:56 ¦ hizkuntzaUZEIk erabiltzaileen eskura jarri du bere webgunean Sukaldaritzako Lexikoa, pdf formatuan jaisteko aukerarekin (www.uzei.com). Guztia irakurri ¦ KomentatuEuskaldun izatearen (des)grazia© cc-by-sa beste bat ¦ 2011-12-03 ¦ 12:36 ¦ hizkuntzaEuskal Herriko tokiren batean jaioko zara eta zure gurasoek ezingo zaituzte euskaraz erregistratu. Espainiako edo Frantziako nortasun agiria egingo dizute, nahi edo nahi ez, eta hori egiteko ez zaituzte euskaraz hartuko. Guztia irakurri ¦ 7 erantzunBeyond the horizon…. Etorkinak eta Euskalgintzak, zer dute elkar ikusirik?© cc-by-sa Petra Elser, Banaiz Bagara elkarteko koordinatzailea ¦ 2011-12-03 ¦ 09:50 ¦ hizkuntza"Duela 40 urte, euskal gizarteak, euskal hiztunen komunitatea, ez zen gai izan immigrazio bolada erraldoiari erantzuteko. Ez zeukan baliabiderik, ez ordezkaritzarik, ezta mugitzeko askatasunik ere. Baina garai hartan egin gabe utzi zenak eta garai hartan bizi izan ziren pertsonen testigantzek pistak ematen dizkigute, gaur egun nora jo asmatzeko." Guztia irakurri ¦ Erantzun batAbenduaren 3an, gure eguzkiaren bila© cc-by-sa OrdiziakoAhotsa.net ¦ 2011-12-03 ¦ 08:38 ¦ hizkuntzaAbenduaren 3a heldu den honetan nere burura hainbat galdera eta buruhauste datorzkit. Ez, ez naiz egutegira begira ari zubia izango ote dudan edo ez dudan galdezka, oporretara Jakara edo Tenerifera joango naizen galdezka edota Durangoko azokara joan etorriren bat egingo dudan duda-mudan… Guztia irakurri ¦ KomentatuAhize-AEK-k hizkuntza teknikarien lan poltsa osatu nahi du© cc-by-sa Ahize-AEK ¦ 2011-11-30 ¦ 07:56 ¦ hizkuntzaAhize-AEK hizkuntza aholkularitzak pertsonal beharrak asetzeko hizkuntza teknikarien lan poltsa osatu nahi du. Guztia irakurri ¦ KomentatuJon Sarasuarekin solasean Saran: Euskararen berreskurapena; biziberritzeko gako batzuk© cc-by-sa Sarako ikastola ¦ 2011-11-29 ¦ 11:48 ¦ hizkuntzaOlhain ikastolak (Sara, Lapurdi) abenduaren 2an bideo/hitzaldi/eztabaida bat antolatuko du Jon Sarasuarekin eta Garabide elkarteak egin dokumental baten emanaldia abiapuntu hartuta. UNESCOren arabera egun 6700 hizkuntza dira munduan, mende honen bukaera aitzin erdiak galduko dira... Euskara ere bai? Dokumentala (Euskararen biziberritzeko gako batzuk), hitzaldia Jon Sarasuaren eskutik, eta eztabaida irekia deneri: Euskalgintzaz eta euskararen normalizazioaz. Noiz-non: abenduaren 2an, 20.00etan, Lurberri gelan, Saran. Guztia irakurri ¦ Komentatu25 azatz euskarazko kulturgintzaren soloan© cc-by-sa Txerra Rodriguez (Garaigoikoa) ¦ 2011-11-24 ¦ 08:50 ¦ hizkuntzaOrain dela urtebete hasi nintzen Garaigoikoa blogean hilean birritan (gutxi gorabehera) azatzak batzen. Eta zer dira azatzak ba? Hiztegian begiratuta, azatzak dira haziak non bota diren gogoratzeko jartzen diren seinaletxoak. Gure kasuan euskarazko kulturgintzaren lagin txiki bat izan gura dute. Urtebetean batu ditudan 25 azatz hauek euskarari zentralitatea ematen duten euskarazko kultur jarduerak dira. Eta zergatik zentralitatea eman euskarari? Ba, txosten honen arabera, euskararen garapenerako gakoak izan diren kultur jarduerak euskarari erdigunea eman diotenak izan direlako. Eta bide horretan neure harritxoa jarri gura nuelako. Guztia irakurri ¦ KomentatuBerbodromoa eta Sendijaia Getxon© cc-by-sa Egizu elkartea ¦ 2011-11-23 ¦ 08:02 ¦ hizkuntzaGetxoko euskaldunok elkar ezagutzeko hitzordu garrantzitsu bi ditugu: ostiralean Berbodromoa eta larunbatean Sendijaia egun osoan zehar. Berbodromoaren bidez euskararen erabilera aldarrikatu nahi dugu eta Sendijaia familia guztientzako topaleku izango da, euskararen bidez. Guztia irakurri ¦ Erantzun batParte hartu Euskararen Ginkanan!© cc-by-sa Kutxa Ekogunea ¦ 2011-11-16 ¦ 10:30 ¦ hizkuntzaAbenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna da eta Kutxa Ekoguneak Euskararen Ginkana antolatu du, Donostiako Euskararen Udal Patronatuaren laguntzaz. Lehiaketan 1996 edo lehenago jaiotakoek parte har dezakete eta banaka jokatuko da. Parte hartzeko ezinbestekoa da www.euskararenginkana.net webgunean sartu eta izen emateko formularioa ongi betetzea. Lehiakideek euskarari buruzko hainbat galdera erantzun beharko dituzte, azaroaren 30a baino lehen. Guztia irakurri ¦ 4 erantzun"Ahoa bete hots" jardunaldiak Mintzolan© cc-by-sa Ahotsak.com ¦ 2011-11-09 ¦ 08:06 ¦ hizkuntzaMintzola Fundazioaren zentroan, Villabonan, ahozkotasunarekin lotutako jardunaldiak egin berri dituzte. Ahoa bete hots, azaroaren 2tik 4ra. Ahozkoaren eta idatziaren arteko harremana izan da aztergai, eta Ahotsak-eko kideak ere bertan izan gara. Hona hemen laburpen txiki bat. Guztia irakurri ¦ KomentatuArabatik Arabara euskaraz: 16. Jagon jardunaldiak© cc-by-sa www.euskaraba.com ¦ 2011-11-07 ¦ 11:18 ¦ hizkuntzaAzaroaren 11n, ostiralean, Akademiaren Sustapen batzordeak antolatuak, XVI. Jagon Jardunaldiak egingo ditu Euskaltzaindiak, Gasteizen, Artium Museoan, "Arabatik Arabara euskaraz" izenburupean, goiz eta arratsaldez. Guztia irakurri ¦ KomentatuSustatuko artikulu bat, HABEren azterketa batean (oso galdera zailak barne!)© cc-by-sa Iñaki C (Algorta) ¦ 2011-11-03 ¦ 09:44 ¦ hizkuntzaKaixo, nire izena Iñaki da. Azken aste hauetan, HABEko azterketa prestatzen aritu naiz. Beraz, azterketa prestatzeko, HABEko azterketa guztiak egin behar izan nituen eta azterketen artean Arrosa ala urdina deitzen den artikulua topatu nuen. Artikulu hau HABEko 2010eko lehen deialdiaren azterketan erabili zuten aztertzaileek, SUSTATU.COMen agertu zen artikulu bat erabiliz! Gainera, azpimarratu nahi dut, azken galdera erantzutea oso zaila zela. Sustaturen oharra: oso zaila ez, ezinezkoa erantzuea, ikusiko duzuen bezala Guztia irakurri ¦ 6 erantzunEuskararen Nazioarteko Egunean, euskal emakumeak ardatz aurten© cc-by-sa Eusko Ikaskuntza ¦ 2011-11-01 ¦ 08:36 ¦ hizkuntzaEusko Ikaskuntzak Euskararen Nazioarteko Egunerako prestaturiko kanpaina berezian parte hartzeko gonbitea luzatzen du. Aurten historia egin duten euskal emakumeak ardatz izango ditu. Halaber, ENE Sariaren 6. edizio honetan Euskara sustatzeko lanetan gehien nabarmendu den kanpoko erakundeari egingo zaio errekonozimendua Guztia irakurri ¦ Erantzun batBadator "Gurasolandia 2011"© cc-by-sa Arrasateko Txatxilipurdi Elkartea ¦ 2011-10-30 ¦ 13:31 ¦ hizkuntzaAurten ere "Gurasolandia" egitasmoaren 3. edizioa ospatuko dugu Arrsaten azaroaren 2tik 6ra."Gurasolandia" gurasoentzat bideraturiko ekintza sorta da, hizkuntzaren transmisioa bultzatzea eta guraso eta haurren arteko harremanak (komunikazioa, jolasak...) estimulatzea helburua duena. Guztia irakurri ¦ KomentatuLuis Villasante Euskararen Ikergunea irekiko da ostiralean© cc-by-sa Sustatu ¦ 2011-10-26 ¦ 10:54 ¦ hizkuntzaEuskaltzaindiaren Euskararen Ikergunea Donostian irekiko da ostiralean, eta euskaltzainburu izandako Luis Villasanteren izena eramango du. Era berean, Ibaetako Tolare baserriko egoitza hau, Donostiako Euskaltzaindiaren ordezkaritza izango da. Guztia irakurri ¦ KomentatuEuskara Bilboren hiri-eraldaketan, hitzaldia© cc-by-sa Bizkaiko Industri Ingeniarien Elkargo Ofiziala ¦ 2011-10-25 ¦ 08:55 ¦ hizkuntzaGalder Unzaluk hitzaldia emango du Bizkaiko Industri Ingeniarien Elkargoan urriaren 26an, asteazkenean, 19:00etan. Hitzaldiaren izenburua: Sugea dantzan, She's in fashion-etik Bilbao Euskaraz-era. Saiakera-lan horrekin 2. saria lortu zuen Soziolinguistika Klusterraren Hausnartu sarietan. Guztia irakurri ¦ Erantzun batKomunikazio korporatiboaren hizkuntza politika© cc-by-sa Joseba Kamio ¦ 2011-10-24 ¦ 09:37 ¦ hizkuntzaKomunikazio korporatiboaren hizkuntz politika zehatz bat ezartzeko proposamen irekia da hau. Euskararen normalizazioa eta komunikazioaren eraginkortasuna izan dira irizpide nagusiak proposamena osatzeko. Hainbat betekizun dakar aldean proposamenak: erakundeen aldetik, hedabideen aldetik eta profesionalen aldetik. Jendea uste duguna baino aurrerago dagoela sinetsita nago, eta garaia da gauzak positiboki definitzeko. Guztia irakurri ¦ 2 erantzunFotonobela bat euskaraz, galegoz, katalanez eta portugesez© cc-by-sa Xabi Paya ¦ 2011-10-20 ¦ 08:38 ¦ hizkuntzaBirminghamgo Unibertsitateko Euskara, Galego, Katalan eta Portuges sailek bat egin dute euren hizkuntzen presentzia sustatzeko unibertsitateko ikasleen artean. Iberiar penintsulako hizkuntzen berri emateko asmoz, fotonobela bat jarri dute abian, euskaraz, galegoz, katalanez eta portugesez. Guztia irakurri ¦ KomentatuArabarako euskararen komunikazioa© cc-by-sa www.euskaraba.com ¦ 2011-10-19 ¦ 10:31 ¦ hizkuntzaOstegunean, urriak 20, mahai ingurua izango da, Bibat museoan, arratsaldeko 19:00etan. Gaia: Arabarako EUSKARAREN KOMUNIKAZIOA. Hizlariak:
Guztia irakurri ¦ KomentatuElebitasunaren mito okerrak© cc-by-sa KARRIKIRI ELKARTEA, Iruñea ¦ 2011-10-13 ¦ 08:15 ¦ hizkuntzaOpor sasoian atsedena hartu ostean, berriro helduko diogu Iruñeko Karrikiri elkartean duela zenbait hilabete martxan jarritako Karrisolasa ekimenari. Euskalgintzako gaien inguruan solas tarte lasai eta patxadatsuak sortzeko asmoz sortutako egitasmoaren saio berrian elebitasunaren mito okerrak izanen ditugu solasgai. Guztia irakurri ¦ Komentatu |
Gaiak
Azken erantzunak
|