Elhuyar Fundazioa

Elhuyar Fundazioa 

Itzuli orriaren hasierara

Zientziaren Komunikazioa

Zientzia eta teknologia gizarteratzea eta horiekiko jakin-mina sortzeko baliabideak eta zerbitzuak eskaintzea dugu helburu. Zientzia-dibulgazioko baliabideak eskaintzen ditugu, hainbat formatutan eta hartzaile mota askorentzat: publiko orokorra, haurrak eta gazteak, eta publiko espezializatua. Zerbitzu espezializatuak eskaintzen ditugu.

Ikusi gehiago

Hizkuntza Zerbitzuak

Euskara garatzeko eta normalizatzeko hizkuntza-baliabide, -tresna eta -zerbitzuak sortzea eta eskaintzea da gure helburua. Itzulpen-zerbitzuak, hizkuntza-kalitateko zerbitzuak eta hiztegigintza-zerbitzuak eskaintzen ditugu. Hizkuntza-teknologietan, I+G+Bren aldeko apustu sendoa egiten dugu.

Ikusi gehiago

Albisteak

2011/12/07
Quantum: Einstein, Bohr eta errealitatearen izaeraren inguruko eztabaida handia dibulgazio-liburua argitaratu berri du Elhuyar Fundazioak
Elhuyar Fundazioak Manjit Kumar fisikari eta filosofo indiarraren Quantum: Einstein, Bohr eta errealitatearen inguruko eztabaida handia dibulgazio-liburua argitaratu berri du, euskaraz, eta Durangoko Liburu eta Disko Azokan dago salgai. Publiko orokorrari dago zuzendua zientzia-dibulgazioko liburu hau, “Z izpiak” serieko hirugarrena. Dagoeneko salgai dago liburua, 15 €-an, Elhuyarren on lineko dendan eta Durangoko Azokan bertan. Datorren astetik aurrera, liburu-denda nagusietan ere izango duzue.
Ikusi gehiago
2011/12/02
Euskarazko hedabideek erakundeen konpromisoa behar dute
Bederatzi hilabete pasatu dira euskarazko hedabide ez-publikoak jendaurreko agerraldia egin eta kanpaina bateratu bat abian jarri genuenetik, aldi berean, sektorearen egoera larria azalduz eta erakunde publikoei konpromiso handiagoa eskatuz. Epe horretan gauzak ez dute hobera egin; alderantziz, egoerak okerrera egin du. Hori dela eta, Elhuyarrek, euskarazko gainerako hedabide ez-publikoekin bat eginez, agiri hau sinatu du, eta, egoeraz ohartarazteaz gain, bere kezka azaldu nahi du.
Ikusi gehiago
2011/11/17
Elhuyar Fundazioak STIMULA hezkuntzako ikerketa-proiektu europarra koordinatuko du
lhuyar Fundazioak Europako Batasunak finantzatutako STIMULA Stimulating Science And Technology Competences Through Innovative Means For Teaching And Learning (Zientzia eta Teknologiako gaitasunak estimulatzen hezkuntza-baliabide berritzaileen bidez) ikerketa-proiektua koordinatuko du. Bi urte iraungo du proiektuak, eta helburua da 12-18 urteko gazteak zientzia- eta teknologia-gaietan motibatzea. STIMULA proiektuan, Elhuyar Fundazioaz gain, honako erakunde hauek arituko dira elkarlanean, eratu duten partzuergoan: Zaragozako Unibertsitatea (Espainia); St. Mary’s University College Belfast (Ipar Irlanda/Erresuma Batua); Steinbeis ikerketa-zentroa eta Phaenovum elkartea (Alemania) eta National College Nicolae Titulescu ikastetxea (Errumania).
Ikusi gehiago
2011/10/21
Zientzia.net webguneak itxura berritu du, eta atal berriak eskaintzen ditu
Zientzia.net webgunea goitik behera berrituta dator. Itxura eta funtzionalitate berriak ditu, eta baita atal berriak ere: zientzia-telebista, zientzia-irratia, elkarrizketak eta argazki-galeriak. Zientziaren eta teknologiaren bilgunea izango da Zientzia.net, eta ia 15.000 edukitik gora aurkituko ditu erabiltzaileak artikulu-, audio- eta bideo-formatuetan eta gaika banatuta: ingurumena, osasuna, teknologia, biologia, bioteknologia, astronomia, fisika...
Ikusi gehiago
2011/10/19
Abian dira zientzia eta teknologiaren dibulgaziorako 2011ko CAF-Elhuyar sariak
Elhuyar Fundazioak eta CAF enpresak abian jarri dituzte 2011ko CAF-Elhuyar sariak. Zientzia eta teknologiaren arloko gaien eta ikerketen euskarazko dibulgazioa, kazetaritza eta narrazio-lanak bultzatzeko helburua du sariketa honek, eta badira 18 urte sariketa abian jarri zenetik. Hiru kategoria egongo dira aurten ere: Dibulgazio–artikulu originalak, Gazteei zuzendutako zientzia-narrazioak eta Zientzia-kazetaritzaren arloko lanak, eta 11.000 € banatuko dira saritan. Parte-hartzaileek 2012ko urtarrilaren 27 arte izango dute haien lanak edozein kategoriatara bidaltzeko aukera.
Ikusi gehiago
2011/10/14
Elhuyar Fundazioak sistema bat garatu du mugikor bidez euskara ikasteko, eta gaur goizean aurkeztu du

Europako Batasuneko Hezkuntza eta Kultura Batzordeak babestuta eta Zipreko Neurozientzia eta Teknologia Institutuak gidatuta, Elhuyar Fundazioak Moblang europar ikerketa-proiektuan parte hartu du. Proiektu horretan ikertutakoaren ondorioz, hizkuntzak ikasten lagunduko duen mugikorretarako aplikazio bat lortu da, eta Elhuyar Fundazioa euskarazko aplikazioaren garapenaz arduratu da.

Gaiaren harira, datorren astelehenerako mintegi bat antolatu dute Moblang-eko arduradunek Donostiako Bazkundean: Mugikor bidezko ikaskuntza, etorkizuneko hezkuntza. Mintegia hasteko, Isabel Celaá Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak eta Jose Mari Rodriguez Ibabe Elhuyar Fundazioko lehendakariak hitz egingo dute. Ondoren, mundu osoko hezkuntza-, teknologia- eta ikerketa-adituen txanda izango da. 


Ikusi gehiago
2011/09/22
Elhuyar hiztegiak smartphonetan eskuragarri
Ehuyar Fundazioak bost hiztegi jarri ditu eskuragarri Android eta iPhone plataformetan erabiltzeko: Elhuyar hiztegia (euskara-gaztelania/castellano-vasco); Elhuyar hiztegia/dictionary (euskara-ingelesa/english-basque); Dictionnaire Elhuyar hiztegia (euskara-frantsesa/français-basque); Elhuyar Sinonimoen Kutxa; eta Elhuyar ikaslearen hiztegia. Euskararen garapenerako ezinbestekoa da erabiltzaileek darabiltzaten plataforma eta euskarrietan egotea, eta horregatik Elhuyar Fundazioak garapen hau eraman du aurrera. Hori horrela, Elhuyar hiztegiak dagoeneko formatu hauetan daude: liburua, CDa, Internet eta smartphonetarako.

Irailaren 26an, Europako Hizkuntzen Egunarekin bat eginez, hiztegi horien aplikazioen eta Elhuyarren etorkizuneko erronken aurkezpena egingo dugu, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean 11:00etan.
Ikusi gehiago
Itzuli orriaren hasierara
eBook
Hiztegiak mugikorretan

Buletina

Elhuyarreko albisteen berri izan nahi duzu?

Itzuli orriaren hasierara
Izan bazkide
Sendabide ala iruzurbide. Medikuntza alternatiboa proban

 

Copyright © 2009 Elhuyar Fundazioa | Lege-oharra | Web-mapa

webmaster@elhuyar.com

Diseinua: Blanco

Itzuli orriaren hasierara