Kuba

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kubako Errepublika
República de Cuba
Kubako bandera
Bandera

Kubako armarria
Armarria

Goiburu nazionala: Patria y libertad
(Aberria eta askatasuna)
Kubaren kokapena
Hiriburua
(eta hiri handiena)
Habana
23°8′N 82°23′W / 23.133°N 82.383°W / 23.133; -82.383Koordenatuak: 23°8′N 82°23′W / 23.133°N 82.383°W / 23.133; -82.383
Hizkuntza ofiziala(k) Gaztelania
Gobernua
Presidentea
1. presidenteordea
Estatu sozialista
Raul Castro
José Ramón Machado
Independentzia
- Espainia-AEB gerra
- Onartua

1898 urriaren 10
1902 maiatzaren 20
Eremua
• Guztira
• Ura

km² (105.a)
% arbuiagarria
Biztanleria
• Zenbatespena (2008)
• Errolda (2002)
• Dentsitatea

Herritarra

11236444 (75.a)
11.177.743
102 biztanle/km² (97.a)

kubatar
Dirua Kubatar pesoa (CUP)
Kubatar peso aldagarria1 (CUC)
Ordu eremua
 • Udan (DST)
WCTZ (UTC -5)
WCSTZ (UTC -4)
Interneteko domeinua .cu
Telefono aurrezenbakia +53
1 1993-2004 artean estatubatuar dolarra erabili zen truke diru moduan.

Kuba Amerikako estatua da, izen bereko uharteak (Antilletako uharte handiena) eta Karibe itsasoko beste uharte batzuek osatua. Iparraldera, Ameriketako Estatu Batuak ditu; mendebaldera, Mexiko; hegoaldera, Kaiman Uharteak eta Jamaika; eta ekialdera, Haiti.

Biztanle gehien dituen Karibeko estatua da. Jatorri askotako kultura eta ohituren nahasketa dira kubatarrak, jatorrizko Taino herriaren, Inperio garaiko espainiarren, Afrikatik ekarritako esklaboen eta Estatu Batuen eraginaren artekoa.

Eduki-taula

[aldatu] Geografia

Kuba satelite irudian

Kuba Karibe itsasoan dagoen uhartedia da. Uharte nagusia Kuba bera da, beste lau uharte talde nagusiz inguratua: Colorados, Camagüey, Jardines de la Reina eta Canarreos. Kuba uhartea herrialdearen gehiena da (105.006 km²) eta, hedaduraz, munduko hamazazpigarrena da. Bigarren uharte handiena Isla de la Juventud da (Gaztetasun Uhartea), hego-mendebaldean, 3.056 km² luze-zabal dena. Guztira, 110.860 km² ditu herrialdeak.

Uharte nagusiaren lur gehienak zabaldi gorabeheratsuz osatuta dago. Hego-ekialdeko muturrean, Sierra Maestra mendilerro malkartsua dago: hantxe dago mendi garaiena (Pico Turquino, 1.974 m). Klima tropikala da, inguruko itsasoko urek neurtua. Batez besteko tenperaturak 21 Â°C urtarrilean dira eta 27 Â°C uztailean. Hala ere, Karibeko urak epelak direnez eta uharteak berak Mexikoko Golkoaren sarrera ia guztiz ixten duenez, Kubak urakan ugari jasaten ditu.

[aldatu] Hiri nagusiak

[aldatu] Historia

Sakontzeko, irakurri: Kubako historia
Trinidad hiria, 1514an sortua

Espainiak XVI. mendean konkistatu zuen uhartea, Kristobal Kolonek 1492an eriden ostean. Espainiaren aginteak 1898an Parisko Ituna izenpetu arte iraun zuen. Lau mendez hainbat hiri sortu zituzten, hala nola Santiago de Cuba (1514) eta Habana (1515), baina tainoek, jatorrizko biztanleek, garesti ordaindu zuten, ehun urteren buruan guztiz hil baitziren, esklabotza eta europarrek ekarritako gaixotasunak zirela-eta. Horregatik, lan-indar berria lortzeko, esklabo afrikarrak erabiltzen hasi ziren, batez ere tabako, kafe eta azukre kanabera landaketak ustiatzeko. 1620an Kubak 550 tona azukre ekoitzi zituen. Esklabotza debekatua egon arren, 1886ko azaroaren 7a arte ez zen benetan bertan behera utzi.

Independentzia lortzeko borrokek 1868an hasi eta 1989ra arte iraun zuten, Espainia eta Estatu Batuen arteko gerra arte, alegia. Maine itsasontzi korazatu estatubatuarra lehertu zenean piztu zen gerra. AEBetako hedabideek presio handia sortu zuten, leherketa espainiarrei leporatuz. Horrela, William McKinley presidenteak Espainiari gerra deklaratu eta armada bidali zuen uhartera, independentista kubatarrak laguntzeko. 1899ko urtarrilaren 1ean, Espainiak Estatu Batuei eman zien lurraldea. Estatu Batuek uhartea okupatu zuten 1898-1902 artean eta, gero, 1905-1909 artean. Esku-sartze zuzenak 1934 arte iraun zuen. 1952an, Fulgencio Batista militarrak estatu kolpe baten bidez boterea bigarren aldiz hartu zuen eta diktadura gogorra ezarri.


1956an, Fidel Castro abokatua armada matxinoaren buru bihurtu zen eta Kubako Iraultza hasi. 1959ko urtarrilaren 2an, Fulgencio Batista agintetik bota eta boterea hartu zuen. Estatu Batuetako gobernua izan zen erregimen berria onesten lehenengoa, baina harremanak laster eten ziren, atzerritarren ondasunak konfiskatutakoean (horien artean, United Fruit Company estatubatuarra). Horrela, 1961eko apirilaren 19an, Estatu Batuek lehorreratze saio bat egin zuten Bahía de Cochinos izenekoan (halaber, ere Playa Girón izenez ezagutzen da): 1.400 iheslarik esku hartu zuten, CIAk bildu, irakatsi eta ordainduak. Operazioa porrot handia izan zen. Hori dela eta, AEBek ez zuten inbasio saio gehiago egin, baina enbargo zorrotza ezarri zion uharteari, batez ere Kubako misilen krisiaren ostean.

Urteetan zehar, Sobiet Batasunak laguntza politiko eta ekonomikoa eskaini zion (1990 arte, 4.000 eta 6.000 milioi dolar artean inguru), Kuba haren ondoan lerroka zedin, adibidez, Amerikako mugimendu iraultzaileak laguntzen, Afrikara tropak bidaltzen; baina SESB erori zenean, zailtasun ekonomiko larriak jasan behar izan zituen.

[aldatu] Banaketa administratiboa

Sakontzeko, irakurri: Kubako banaketa administratiboa

Kuba 14 probintziak eta udalerri berezi batek osatzen dute.

CubaSubdivisions.png

[aldatu] Kultura

[aldatu] Literatura

Zoe Valdés (1959-), idazlea.

[aldatu] Musika

[aldatu] Hedabideak

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Kuba


Amerikako herrialde eta lurraldeak
Ipar Amerika eta Karibea
LocationNorthAmerica transparent.png
Estatu burujabeak: Ameriketako Estatu BatuakAntigua eta BarbudaBahamakBarbadosBelizeCosta RicaKubaDominikaDominikar ErrepublikaEl SalvadorGrenadaGuatemalaHaitiHondurasJamaikaKanadaMexikoNikaraguaPanamaSaint Kitts eta NevisSanta LuziaSaint Vincent eta GrenadinakTrinidad eta Tobago


Dependentziak: Groenlandia (Danimarka) • GuadalupeMartinikaSaint BarthelemySaint MartinSaint Pierre eta Mikelune (Frantzia) • Aruba · Holandarren Antillak (Herbehereak) • Angila · Bermuda · Birjina uharte britainiarrak · Kaiman uharteak · Montserrat · Turks eta Caicos uharteak (Erresuma Batua) • Puerto Rico · Birjina uharte amerikarrak (Ameriketako Estatu Batuak)

Hego Amerika
LocationSouthAmerica transparent.png
Estatu burujabeak: ArgentinaBoliviaBrasilTxileKolonbiaEkuadorGuyanaParaguaiPeruSurinamUruguaiVenezuela


Dependentziak: Frantziar Guyana (Frantzia) • Falkland Uharteak (Erresuma Batua)

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak