Itzuli orri nagusira Bidali hau

Komentatzeko... filmen audiokomentarioena

© cc-by-sa  Exprai ¦ 2011-11-25 ¦ 10:15 ¦ zinema

(Exprai marrazkigile nafarrak afizio bat du: DVDetako extra horiek irentsi, eta batzuetan, baita gozatu ere, bereziki audiokomentarioekin. Film komentatuen inguruko afizioa eta komunitatea ere bada sarean, nork bere kasa sortutako komentarioekin ere bai, kasu batzuetan. Horren inguruko hausnarketa eta aldarria egiten du Expraik, eta Sustatura bere blogetik ekartzeko baimena eman digu.)

Publizitatea

Zinea gustatzen zaigu. Zuri, irakurle, gutxieneko zaletasun hori suposatzen dizut orrialde honetan parada egin duzulako. Niri, ba, tira� gustatzen ez zaidan zerbaiti buruz paperak zikintzea eta nire denbora preziatua galtzea� Zinea gustatzen zaigu. Bioi. Eta seguruenik teatroa eginez negarretan aritu gara noiz edo noiz aretoaren xarmaz, pantailaren magiaz eta folklore horri guztiari buruz.

Baina egia da, halaber, biok orduak ematen ditugula etxeko sofan oinutsik, lasai asko erretzen eta, horregatik, pelikulaz gutxiago gozatu gabe. Telebistarekin konformatu izan gara, bideoarekin gure filiaren burujabetza zer zen ezagutu genuen eta orain DVDarekin unibertso berri bat zabaldu zaigu.

Zalea baino gehiago bazara, ziur friki xamarra ere bazarela. Ez dut esan nahi friki-gerriko-beltza-seigarren-dan, baina puntturen bat izango duzu. Eta dibidi bakoitzeko extra guztiak zurrupatuko dituzu goitik behera, nahiz eta gehienetan haien ekarpena kaxkarra baino kaxkarragoa izan (elkarrekin lanean aritu diren batzuk besteei laudorio aspergarriak botatzen ikusteak morborik ematen ez badizu behintzat). Hala ere, agertzen dira noizean behin zaborraren artean interesgarriak izan daitezkeen harribitxi batzuk. Horien artean, niretzat preziatuenak (eta hala ere jakin-mina gutxitan asetzen dutenak) audiokomentarioak dira.

Bertan, pelikularekin zerikusi zuzena duen norbaitek (normalean zuzendariak, askotan aktoreek edota produktoreak, batzuetan gidoilariak�) pelikula ikusten dugun bitartean eszenak komentatzen dizkigu, eta datu interesgarriak eta �gehienetan, tamalez� baliorik gabeko informazioa ematen. Hala ere, zinefagook halako zaborrak irensten ditugu, gure gosea ase nahian. Plater horiek mimorik gabe eginak daudelakoan, ordea, hainbat boluntario haien proposamenak zabaltzen hasi dira, sarearen bitartez menu alternatiboak eskaintzen. Eta agerian geratzen ari da zaleek gogo handiagoa jartzen dutela gustuko duten pelikula bat komentatzean kontratuagatik egitera behartuta dagoen norbaitek baino.

Egileek ez duten objektibotasunaz egindako ekarpen horiek askoz ere mamitsuagoak dira. Publiko handiari begira eginiko adierazpen hutsal horiek erraz asko gainditzen ditu bera bezalako frikientzat ari den beste friki batek, azken finean kode berdinak maneiatzen dituelako, eta interesak antzekoak direlako. Laudorioak botatzeko garaian, baina baita gupidarik gabe akatsak nabarmentzeko orduan ere. Exijentziak gidatutako bidaia honetan ez dago txalo merkeetarako tarterik.

Sistema oso oinarrizkoa baina eraginkorra da. Hainbat webgunetan lor daitezkeen audio artxiboak eskuratu eta dibidiarekin batera entzun. Pena da ni bezalako ikasgabeentzat �nahiz eta dibidi idazteko gai izan, ezin izango nuke ahoskatu� material horiek oraindik bakarrik ingelesez egotea. Gurean halakoak sortzea, beharrezkoa ez bada ere, bitxia litzateke. Estetikaren etikaren izenean bada ere.

Azkenik, holakoak egitera edonor animatzen bada, eman dezala honen berri. Inoiz nire alferkeria gainditzen badut eta nire autoestima pretentsio duin bihurtzen bada, ni ere saiatuko naiz halakoak egiten. Demagun zin egiten dudala. Komentatzeagatik, besterik ez.

Hona hemen helbide batzuk aipatutako guztiari buelta pare bat emateko:

Erantzunak

#1. Re: Komentatzeko... filmen audiokomentarioena

Luistxo ¦ 2011-11-27 ¦ 12:08

Ideia polita da audiokomentario amateurren hori... Hemendik ere egin dut aldarri txiki bat ea inor animatzen den lagunartean euskal filmen bat audiokomentatzera...

Bertsolari filmaren kopia digital bat daukan kolega bat daukat. Igual harekin.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

Pil-pilean!

 

 Nabigatu euskaraz