Itzuli orri nagusira Bidali hau

Sukaldaritzako tekniken eta tresnen oinarrizko lexikoa kaleratu du UZEIk

© cc-by-sa  UZEI Terminologia eta Lexikografia Zentroa ¦ 2011-12-04 ¦ 11:56 ¦ hizkuntza

UZEIk erabiltzaileen eskura jarri du bere webgunean Sukaldaritzako Lexikoa, pdf formatuan jaisteko aukerarekin (www.uzei.com).

Publizitatea

Arlo horretako euskarazko 100 termino oinarrizkoenak biltzen ditu lexiko honek, gaztelaniazko, frantseseko eta ingeleseko ordainekin, eta hizkuntza horietako bakoitzaren arabera ordenatuta. Helburuak dira gaiari buruzko terminologia eguneratua finkatzea batetik, eta termino horiek euskalgintzan dihardutenen eta euskal hiztunen eskura jartzea bestetik.

Oraingo honetan sukaldeko teknika eta tresna ohikoenak bildu dira, baina sukaldaritzako beste arlo batzuetako lexikoak ere argitaratzen jarraitzeko asmoa du UZEIk.

Gaurkotasunezko gaien inguruan UZEIk aldiro-aldiro lexiko berezituak argitaratzen ditu, eta testuinguru horretan, euskal sukaldaritzak nazioartean duen gero eta pisu handiagoa dela-eta, arlo horretako profesionalentzat nahiz zaleentzat lagungarri izan nahi du lan honek.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz