Sustatu.com > zinema

Euskarazko azpidatzien urtea izan da 2011.a

© cc-by-sa  Luistxo Fernandez, Azpitituluak.com  ¦  2011-12-20 ¦ 07:41 ¦  zinema

2008an sortu zen Azpitituluak Euskaraz ekimena, eta 2010 amaitu bitartean, apenas 40 film oso eta beste atalen batzuk gehitu ziren. 2011. urtea, berriz, 164 film osorekin eta telesail sorta polit batekin itxi behar dugu. Top 2011 inkesta egiten ere ausartu gara, euskaraturiko film onena aukeratzeko.

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Publizitatea

Dei Gaztelumendi: "Animazioan, talentua egon badago Euskal Herrian, baina sustapena falta da goi mailako proiektuak gauzatzeko"

© cc-by-sa  Goio Arana  ¦  2011-12-19 ¦ 09:42 ¦  zinema

Milaka bisitari lortu ditu Dei Gaztelumendi marrazkilariaren bideoak. Time-lapse  edo irudi bizkortuen teknika erabilita, oiartzuarrak laburbildu du 11 minutuko bideo batean, 30 ordutik gorako lana duen marrazketa prozesua. Marrazkia kaleratu da Xabiroi aldizkariaren azken zenbakiaren azalean. "Pizti eta pertsonai diseinatzaile" euskaldunak esan digu 3D animazio nazioarteko proiektuetan murgilduta dabilela egun.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Filmazpit, euskaraz azpidatzitako pelikulak zabaltzeko programa

© cc-by-sa  HPS - Munduoro  ¦  2011-11-26 ¦ 09:53 ¦  zinema

Filmazpit izeneko zinema zabaltzeko ekimen berria aurkeztu zuen herenegun Lurdes Auzmendi Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak, Nerea Txapartegi Donostiako Udaleko Kultura zinegotzia eta Josemi Beltran Donostia Kulturako zinema-unitateko zuzendariarekin batera, Donostiako Victoria Eugenia antzokian. Agerraldi horretan, euskaraz azpidatzitako pelikulen filmategia eta webgunea sortu eta zabaltzeko programaren berri eman zuten.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Komentatzeko... filmen audiokomentarioena

© cc-by-sa  Exprai  ¦  2011-11-25 ¦ 10:15 ¦  zinema

(Exprai marrazkigile nafarrak afizio bat du: DVDetako extra horiek irentsi, eta batzuetan, baita gozatu ere, bereziki audiokomentarioekin. Film komentatuen inguruko afizioa eta komunitatea ere bada sarean, nork bere kasa sortutako komentarioekin ere bai, kasu batzuetan. Horren inguruko hausnarketa eta aldarria egiten du Expraik, eta Sustatura bere blogetik ekartzeko baimena eman digu.)

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Zinemagintzan badago alternatibarik: Begiratu "Kameraren Atzetik"

© cc-by-sa  Imanol Haro eta Isabel Alba  ¦  2011-11-20 ¦ 09:30 ¦  zinema

Telebistaz, zinez nahiz internetez, irudiekin bonbardatzen gaituzte, eta, bonbardaketa horren aurrean, babes eskasa daukagu. Irudien nahas-mahas horretatik harago, ba al dakigu zer esan nahi diguten? Are gehiago, ba al dakigu zer saldu nahi diguten? Zer-nolako ideologia(k) bultzatzen d(it)u(z)te egungo ikus-entzunezko gehienek (filmek, telesailek...)? Zer-nolako lotura du horrek Pentsamendu Bakarrarekin? Badago alternatibarik? Ikus-entzunezko ekoizpenak beste modu batean ikusten eta aztertzen hasteko baliabideak ematen ditu Isabel Albak, Kameraren Atzetik: Irudien bidez narrazioak egitea liburu-komiki-DVDaren bidez.


Liburuaren gaztelaniazko eta euskarazko bertsioak Klaketa.net)

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Oñatiko laburmetrai lehiaketako lanak sarean

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-11-11 ¦ 11:12 ¦  zinema

Joan den asteburuan izan da Oñatiko Laburmetraien II. edizioa. 11 taldek hartu zuten parte eta aurkeztutako lanak sarean jarri dituzte. Hona hemen irabazlea:

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Donostiako beldurrezko asteko film euskaratuetarako, sarrerak eskuratzeko aukera

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-10-27 ¦ 13:50 ¦  zinema

Larunbatean hasten den Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XXII. astean, 12 film luze eta film laburren lehiaketako lan guztiak ikusi ahal izango dira euskaraz, azpititulatuta. Film luzeetarako, gainera, Donostiako Euskara Patronatuak sarrera bikoitzak ematen ditu opari: beraien Facebook-eko hormatik igaro, hartu nahi badituzu. Ikusgai dauden filmen artean, klasikoak hala nola Laranja mekanikoa edo Gizajaleen holokaustoa.

Erref.: Donostiako beldurrezko asteko film euskaratuetarako, sarrerak eskuratzeko aukera (www.donostiakultura.com)
# ¦ 2 erantzun

Ti Tau, bigarren laburmetrai rallya

© cc-by-sa  Eingeinke mugimendua  ¦  2011-10-22 ¦ 13:07 ¦  zinema

Azaroaren 19an izango da Eskoriatzan TI TAU! II. Laburmetrai rallya, Eingeinke mugimenduak antolatuta.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Amaitu da Albaitari film laburraren errodajea

© cc-by-sa  Naniano Produkzio-etxea  ¦  2011-10-20 ¦ 15:07 ¦  zinema

Naniano eta ZS produkzio-etxeek urriaren 13an hasi eta hilaren 16an, igandearekin, amaitu dute genero-bortizkeriaren inguruko Albaitari film laburraren errodajea.

IMG_0086
Aktoreetako bat, Anartz Zuazua. Creative Commons Aitortu Partekatu © cc-by-sa: Beñat Irausegi.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Xprest! Aux zinema express lehiaketa

© cc-by-sa  Simone de Beauvoir Talde Feminista  ¦  2011-10-19 ¦ 15:47 ¦  zinema

Urriaren 22tik 23ra, Bilbon, XPREST! AUX Zinema Express Lehiaketaren I Edizioa ospatuko da. Simone de Beauvoir Talde Feministak eta Bilboko Udaleko Berdintasun, Lankidetza eta Hiritarren Sailak, Emakumeek Zuzendutako Zinemaren XVI. Erakustaldiaren barruan, Emakumeek Zuzendutako Zinema Express Lehiaketaren I. Edizioa (aurrerantzean, XPrest! AUX.) antolatu dute.

Erref.: Xprest! Aux zinema express lehiaketa (zinemakumeak.org)
# ¦ Komentatu

Arriya: ikusi eta gozatu

© cc-by  Iban Arantzabal  ¦  2011-08-31 ¦ 11:43 ¦  zinema

Durangon ikusi nuen filma, “Arriya”-n agertzen den autobusa baino dezente zaharragoa den aretoan, pantaila handi-handian eta butaka erosoetan. Azkenengoz “munduaren bira, doan!” ikusten egon nintzen areto berean. Gehiagotan gozatu beharko genukeen aretoan... Amaieran gustura atera nintzen, pozik, film polita ikusi izana komentatuz lagunekin. Laurok geunden ados O’Connor’s-en. Merezi du eta gomendatzekoa da.

Guztia irakurri ¦ 4 erantzun

Larunbatean "Kameratoiaren Gala" Sopelan Urko Aristiren eskutik

© cc-by-sa  Maitane Kabia  ¦  2011-07-22 ¦ 14:03 ¦  zinema

Biharko planik bai? Zinemazale eta euskaldunak Urko Aristik gidatutako laburmetrai emanaldi Galara gonbidatuta gaude! Zatooz Sopelako Kurtzio Kultur Etxera, ez zara damutuko!

  • 17:45etan parte hartzaile eta ikusleei harrera eta photocall-a.
  • 18:00etan aurkezpena eta emanaldiari hasiera.
  • 19:45etan sari banaketa eta hiru talde irabazleek sortutako ikus-entzunezkoen emanaldia.
Guztia irakurri ¦ Komentatu

Donostia Mikropolis, tilt-shift teknikarekin egindako bideo ikusgarria

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-07-19 ¦ 09:37 ¦  zinema

Transistoria ikus-entzunezko gabineteak Tilt shift teknikarekin egindako bideo bat egin du, Donostia Mikropolis. Ikusgarria, eta eduki librea gainera (musika ere librea jarri dio). Donostia 2016 Europako Hiriburu Kulturalaren zigilua ageri da amaieran, ez dakigu bezero ala leitmotif kategorian.

Erref.: Donostia Mikropolis, tilt-shift teknikarekin egindako bideo ikusgarria (vimeo.com)
# ¦ 2 erantzun

Helicam-arekin aireko irudi dotoreak grabatu ditugu Artemanen

© cc-by-sa  Gorka Etxabe, Arteman Komunikazioa  ¦  2011-07-18 ¦ 11:23 ¦  zinema

Uvedos enpresa sevillarrak eta Arteman Komunikazioak aireko irudiak grabatzen aritu dira azken hilabetean Aretxabaleta eta Arrasate inguruetan. Udalaitzen dagoen Kanpanzar-eko barruko harrobian, Urkulu urtegian, Fagor Arrasaten eta beste zenbait lekutan egin zituzten grabazioak.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Galdetegi bat filmak euskaraz ikusteko ohiturei buruz

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-06-20 ¦ 07:55 ¦  zinema

Tesina idazten ari den Gilen Mejutok proposamena egin du Azpitituluak.com webgunearen bidez, euskaldunok filmak ikusteko ditugun ohiturez galdetegi bat bete dezagun. Animo: minutu batean betetzen ahal da. Mejutoren lanaren helburua da aztertzea zer egin beharko litzatekeen euskararen presentzia indartzeko atzerriko pelikuletan (hau da, euskaldunok eskaintza zabalagoa izan genezan), ETBtik hasita, eta azpidazketa alternatiba bat izan litekeenetz zabalkuntza bultzatzeko. Inkesta bera zabaltzea ere eskertuko du Mejutok.

Erref.: Galdetegi bat filmak euskaraz ikusteko ohiturei buruz (spreadsheets.google.com)
# ¦ Komentatu

Kameratoiaren zazpigarren edizioa Uribe Kostan izango da eta izena emateko epea zabalik dago jadanik

© cc-by-sa  Topagunea  ¦  2011-06-15 ¦ 10:44 ¦  zinema

Azken sei urteotan bezala, Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak KAMERATOIA Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen Rallya antolatu du, Lemoiz, Sopelana eta Urdulizko udalekin eta Uribe Kostako Mankomunitatearekin batera. Lehiaketaren helburua gazte euskaldunen sormena bultzatzea da. Horretarako, bost eguneko epea dute ikus-entzunezko lan baten gidoia idatzi, irudiak grabatu, edizio lanak burutu eta jendaurrean aurkezteko, beti ere antolakuntzak jarritako gai bati eta ezaugarri batzuei jarraiki. Kameratoilariek uztailaren 9an izango dute lehen hitzordua, Urdulizko Kultur Etxean, bideoak egiteko gaia eta islatu beharreko irudien zerrenda denek batera jasotzeko.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Abiadura handiarekin grabatutako zorakeria

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-04-30 ¦ 10:02 ¦  zinema

Interneteko garaiko zinema: klip laburrak, ideia orijinal batekin. Kasu honetan, japoniarrei eskatu zorakeria bat egiteko, eta abiadura handiko kamera batekin grabatua,

Zuzendaria Sou Ootsuki da eta musika, Luv (sic) pt. 2 Nujabes featuring Shing02.

Erref.: Abiadura handiarekin grabatutako zorakeria (ootsuki.tumblr.com)
# ¦ Komentatu

Aitzol Aramaio zinegile gaztearen heriotza

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-04-25 ¦ 10:22 ¦  zinema

Asteburuan hil da Aitzol Aramaio zine zuzendari bizkaitarra (Ondarroa, 1971). Bihotzekoak jota, nonbait, ohean aurkitu zuten zerraldo. Bere lanen artean, Un poco de chocolate luzemetraia, SPrako tranbia eleberrian oinarritua; Aitak dokumentala, edo honako labur hau, Terminal.

Erref.: Aitzol Aramaio zinegile gaztearen heriotza (eu.wikipedia.org)
# ¦ Erantzun bat

Euskal zinemaren historiako ezinbestekoak

© cc-by-sa  Xabier Mendiguren Elizegi  ¦  2011-04-12 ¦ 08:10 ¦  zinema

Mikel Garcia Idiakez Argiako kazetariak Zeluloidezko begiratuak. Euskal Herriko 13 zuzendarirekin hizketan idatzi du; seguru asko, Euskal Herriko zinemagintza modernoaz orain arte idatzi den libururik onena. Tene Mujika beka irabazi zuen Garciak liburu honen proiektuarekin, Debako udalaren diru-laguntza izan du egitasmoa zena gauzatzeko, eta Elkar argitaletxearen eskutik ikusi berri du argia.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Willy Roa, 3D sortzaile euskalduna

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-03-03 ¦ 11:05 ¦  zinema

Willy Roak animazioak egiten ditu 3D irudiak sortzeko Blender aplikazio librearekin. Batzuk Elhuyarreko bere lanerako dira, hala nola taula periodikoaren ikuspegi hau, baina sormen hutsekoak ere egiten ditu. Azkena, Ilargiratzen film laburra.

Erref.: Willy Roa, 3D sortzaile euskalduna (bad3di.blogspot.com)
# ¦ 2 erantzun

Artikulu zaharragoak »»