Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Harremanetarako webguneen stripteasea: Kaixomaitia.com eta besteak© cc-by-sa Betor ¦ 2011-12-05 ¦ 12:56 ¦ internetJarraipena emateko asmoz sortu genuen Betor hitzaldien ekimena. Lehen saiakera irailean egin genuen, Deskontu.com-eko Txomin Jauregirekin. Arrakasta polita izan zuen, parte-hartze bizi-biziaz. Datorren asteazkenean bigarren hitzaldi bat antolatu dugu, oraingoan Kaixomaitia.com-eko Iñigo Arandiarekin. Guztiok ezagutzen ditugu harremanetarako webguneak sarean, guk geuk erabilita edota lagunen baten bidez. Iñigo Arandiari esker gertuagotik ezagutuko ditugu, Kaixomaitia.com eta besteen stripteaseari esker. Non-Noiz: Okendo kultur etxean, Gros auzoan (Nafarroa etorbidea 7, Donostia). Abenduak 14, asteazkena. Programa:
Izena ematekoHitzaldia irekia eta doan da, baina mesedez eman izena Enpresa Digitalaren bidez, eta jakinarazi halaber azalduko zarela Facebook-en jarri dugun hitzorduaren bidez. |
Albiste gehiagointernet gaia duten albiste gehiago
Portadan orainPil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|