Itzuli orri nagusira Bidali hau

Usurbilgo lehenengo konposgunea inaguratu dute

© cc-by-sa  Gipuzkoa Zero Zabor ¦ 2011-12-04 ¦ 11:41 ¦ ingurumena

Baratzerik, lorategirik ala lur sailik ez daukaten herritarrek hondakin organikoarekin konposta egiteko aukera izango dute aurrerantzean Usurbilen. Horretarako, Udalak, taldeko konpostatzea egiteko guneak jarriko ditu martxan. Lehenengoa abian da dagoeneko.

Publizitatea

Udalak, lur publikoan, konpostadora eta beharrezko tresnak jartzen ditu herritarren esku, eta hauek, taldean antolatuta egiten dute konposta. Noski, hondakin hori udalak kudeatu behar ez duenez, hondakinen tasan %40ko hobaria aplikatzuko die parte hartuko duten herritar horiei.

Lehenengoa martxan jarri da, baina jadanik beste lau jartzeko asmoa dago. Ia 70 familiek eman dute izena honezkero eta kopurua handituz doa. Esperientzia beste edozein herritara eramateko oso aproposa da, jartzeko erraza delako, eta arazo gehien ematen dituen hondakin atalari irtenbidea ematen diolako.

Atez ateko bilketa jarri arte itxaron beharrik ez dago atal organikoari iretenbidea ematen hasteko. Herri txikietarako ere konponbide aproposa izan daiteke etxeko konposta bultzatzearekin batera, hondakin organiko guztiari irtenbidea emateko.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz