Itzuli orri nagusira Bidali hau

Kakatzan, ni ena lantzoi

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2011-12-13 ¦ 10:31 ¦ kirola

Ondarroako urte amaierako mendiko bizikleta proba, Kakatzan, itzuli da. Ohi bezala, kartel eta komunikazio korporatibo landuarekin. Ni ena lantzoi, momatxe baƱo.


Argazkiak.org | Kakatzan 2011 © cc-by-sa: garaolaza

Publizitatea

Urtea ixteko egiten da proba hau, abenduaren 31n. 2009an eta 2010ean ere egin zuten, kartel eta mezu barregarriekin.

2011rako MediaMarkt elektronika denden kartelak eta lemak erabili dituzte irudirako. Ni ez naiz inozoa, esaten du MediaMarkt-ek bere kanpainetan, eta antzeko zerbait diote Kakatzan-ekoek, Ondarroan ezaguna den arrain baten izenarekin: Lantzoia, ammodytes familiako zenbait espezieren izen arrunta. Pertsonei aplikatua, single edo tontoa da lantzoia.

Momatxa, berriz, katu-arraina da, Scyliorhinus stellaris, saltsa berdean ederto geratzen den arraina.

Kakatzanera joan nahi baduzu, informazio osoa kartelean daukazu.

(Jabi Zabalaren bidez lortutako kartela )

Erantzunak

#1. Re: Kakatzan, ni ena lantzoi

mediomorto ¦ 2011-12-13 ¦ 12:27

Spoof AD edo gerrilla art publizitate hau gogorazten du,

http://barcelona.indymedia.org/newswire/display/133640/index.php

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

Tropeltxoa Tourrean!

Tourrarekin batera, Sustatuzaleon artean ere lehiaketa izan dugu, Sustatu tropeltxoan Iban Lizundia Durangokoak irabazi du, eta sari txiki bat du zain. Hortik badabil Iban, jar dadila gurekin kontaktuan, mila esker.

Tropela.net-en zerbitzu bikainari mila esker!

 

 Nabigatu euskaraz