Betor zita gaur Donostian Iñigo Arandiarekin, Kaixiomaitia.com eta harremanetarako webguneen inguruan

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-12-14 ¦ 09:17 ¦  internet

Gaur arratsaldez, Donostian (18.00e6tan Okendo Kultur Etxean, Zurriolako hondartzartik gertu), Betor hitzaldi sortako bigarrena (lehena Txomin Jauregi Deskontu.com-ekoarekin izan zen), Iñigo Arandiarekin. Izenburu hau jarri dio aurkezpenari: Harremanetarako webguneen stripteasea: Kaixomaitia.com eta besteak. Kontaktuetarako webgune euskaldunaren ibilbide eta funtzionamendua komentatuko du (aurrerapena izan zen Berrian igandean), beharbada beste zerbitzu batzuekin alderatuz. Ezin duenak etorri, aukera izango streaming bideoa ikusteko Berria.info-n.

Erref.: Betor zita gaur Donostian Iñigo Arandiarekin, Kaixiomaitia.com eta harremanetarako webguneen inguruan (www.euskadinnova.net)
# ¦ Komentatu

Publizitatea

Zakilak tente margoetan: Baionan ez dute iraun, baina Uztaritzen dira orain

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-12-14 ¦ 08:23 ¦  artea

If Matxikotek Baionako Kalostrape ostatuan ireki zuen bere margoen erakusketa, Arrak eta garrak. baina bezero batzuek ez zituzten onetsi bere irudiak (zakilak eta), eta hura itxi behar izan dute. Zorionez, Ttirritta ostatuan lortu du tokia erakusketak, Uztaritzen.

Erref.: Zakilak tente margoetan: Baionan ez dute iraun, baina Uztaritzen dira orain (joextebe.blogspot.com)
# ¦ Komentatu

Euskararen Komunitate Birtualak: Nola ehundu harreman-sareak?

© cc-by-sa  Agurtzane Elordui (Multimedia Komunikazioa EHU-EITB Masterra)  ¦  2011-12-13 ¦ 19:39 ¦  internet

Multimedia Komunikazio UPV/EHU-EITB Masterrak mahainguru bat antolatu du euskarazko komunitate birtualen arrakastaren gakoez eta euskararen komunitate birtual berriak ehuntzeko estrategiez eztabadaitzeko asmoz.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Urtarriletik aurrera, hitanoa online ikasteko aukera emango du maramara* taldeak

© cc-by-sa  maramara* taldea  ¦  2011-12-13 ¦ 12:42 ¦  irakaskuntza

Maramara* taldeak hitano ikastaroa antolatu du, online, 2012 urte hasierarako. Urtarrilaren 9an ekingo diogu, eta 14 asteko iraupena izango du 40 orduko ikastaro honek.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Kakatzan, ni ena lantzoi

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-12-13 ¦ 10:31 ¦  kirola

Ondarroako urte amaierako mendiko bizikleta proba, Kakatzan, itzuli da. Ohi bezala, kartel eta komunikazio korporatibo landuarekin. Ni ena lantzoi, momatxe baño.


Argazkiak.org | Kakatzan 2011 © cc-by-sa: garaolaza

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Open Data estrategia europarra aurkeztu da

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-12-13 ¦ 09:09 ¦  herri-administrazioak

Europar Komisioak Open Data estrategia europarra ipini du martxan. Horrela adierazi zuen atzo emandako Digital Agenda: Turning government data into gold prentsaurrekoan. Estrategia honen bidez, etekina atera nahi zaio Administrazioak batu eta gordetzen dituen datuei. Erresuma Batuak (data.gov.uk) eta Frantziak (www.data.gouv.fr) ipini dira martxan, EAEn opendata.euskadi.net ataria dugu.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Makinen pantailei begira, txintik esan gabe

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-12-12 ¦ 08:31 ¦  teknologia

Nintendo DS edo PSP batzuekin zebiltzan neska-mutilak aurkitu zituen Anjel Lertxundik jatetxe bateko bazkarian, eta irudi tristea iruditu zitzaion:

Helduak gisa onean —helduen gisan— hasi dira solasean. Hamar-hamabi urteko gaztetxoek, txintik ere ez. Pentsa liteke mahai hartan ez dagoela umemokorik. Baina guk geure buruak plateretatik jasotzen ditugun aldiro, gaztetxoak han daude. Laurek makinatxo bana dute eskuetan. Tak-tak-tak.

Anduk blogean lortu duen lehen erantzuna ere irakurtzekoa da. Nagusiak ere egoten dira batzuetan, toki publikoetan, makinaren pantailari begira...

Erref.: Makinen pantailei begira, txintik esan gabe (www.berria.info)
# ¦ Erantzun bat

Ibilaldia 2012 Abesti Lehiaketa

© cc-by-sa  Ibilaldia Elkartea  ¦  2011-12-11 ¦ 09:46 ¦  musika

2012ko Ibilaldia errealitate bat da dagoeneko Itxaropena Ikastolako kideentzat. Maiatza urrun dagoela dirudien arren, egitekoak errepasatzean data gero eta gertuago ikusten da. Ez da abestirik gabeko Ibilaldirik, ezin ahaztu Abusuk egin zuen "Bilbon badabil, bada Bilbon zer dabil..." hura, 1996.urtean Trapagako lehen Ibilaldiaren abestiak "barne barnetik euskara, barne barnetik mea, barne barnetik hizkuntza gure Ibilaldian" esaten zuen, eta nola ez iaz Ondarrun guztiok Bogan jarri gintuen "Boga Boga Ibilaldia itsasoko haize berria bezala...". 2012.urteko Ibipuntuzero Ibilaldiko abestia sortzeko lehiaketa jarri dugu abian Itxaropena Ikastola eta Ibilaldia Elkartea osatzen dugunok.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

2012ko agenda

© cc-by-sa  Puntutan  ¦  2011-12-10 ¦ 17:16 ¦  enpresa

Nazkatuak, haserre daude larunbatak eta igandeak! Bestelako egunek duten besteko tarterik ez dute merezi ala? 2012ko agenda honetan, denak pozik. Denak dute tarte bera. Finean, egun guztiak berdinak direlako... eta, agendan idazten hasiko zarenean, bihurtuko dira ezberdin!!

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Bisualizazio infografikoak, Interneten komunikatzeko: Nestoriaren kasua

© cc-by-sa  Luistxo Fernandez, CodeSyntax  ¦  2011-12-10 ¦ 09:38 ¦  internet

Interneten modan dagoen kontu bat: bisualizazio infografikoak. Datu-multzo bat ikustarazteko modu praktiko bat, bereziki sare sozialen garaian era honetako materialak oso erraz hedatzen direlako, ikusmira labur batean erakartzen zaituen zerbait bada, Facebook-eta edo Twitterrera azkarrago zabal dezakezu. CodeSyntax-en adibide parea egin dugu azken egunetan bezero batentzat, Nestoria etxe bilatzailerantzat.

 

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Informazio aurkikuntzarako duen balioa indartu nahi du Twitterrek interfaze berriarekin

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-12-09 ¦ 10:04 ¦  sare-sozialak

Interfaze aldaketa dakar azken orduetan Twitterrek. Ez erabiltzaile guztiengan, baina zabaltzen ari da hedapena, eta nonbait batek behartu ere egin dezake eguneraketa (instrukzio batzuk hemen gazteleraz, iOS eta Android erabiltzen baduzue). X10tweet tuiterlari euskaldunak bere pantaila irudiak publiko egin ditu eta hemen itsatsi ditugu.


Argazkiak.org | Twitter, Discover Stories atala © cc-by-sa: sustatu

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Ez jolastu palestinarren zapalkuntzarekin

© cc-by-sa  OrdiziakoAhotsa.net  ¦  2011-12-09 ¦ 08:41 ¦  aldarrikapenak

Askapenak idatzitako testua: Pasa den azaroaren 29an, Palestinarrenganako Nazioarteko Elkartasun Eguna izan genuen, ia oharkabean pasatu bada ere. Ia oharkabean pasatzen dira 1948ko Nakba egunetik egunerokoan gertatzen diren palestinarren aurkako jazarpen, bazterketa, arrazakeria eta erasoak ere.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Hau ez da zaldi bat

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-12-08 ¦ 11:14 ¦  teknologia

Animatronic enpresaren lan ikusgarria. Filmetarako dinosauroak egin izan dituzte lehenago ere. (via Fogonazos )

Erref.: Hau ez da zaldi bat (www.ted.com)
# ¦ Komentatu

Quantum: Einstein, Bohr eta errealitatearen izaeraren inguruko eztabaida handia dibulgazio-liburua argitaratu berri du Elhuyar Fundazioak

© cc-by-sa  Elhuyar Fundazioa  ¦  2011-12-08 ¦ 09:21 ¦  zientzia

Elhuyar Fundazioak Manjit Kumar fisikari eta filosofo indiarraren Quantum: Einstein, Bohr eta errealitatearen inguruko eztabaida handia dibulgazio-liburua argitaratu berri du, euskaraz, eta Durangoko Liburu eta Disko Azokan dago salgai. Publiko orokorrari dago zuzendua zientzia-dibulgazioko liburu hau, “Z izpiak” serieko hirugarrena.

Guztia irakurri ¦ 4 erantzun

Mondragon Unibertsitateak eta Mondragon Korporazioak euskaraz idatzitako MUko ikasleen gradu amaierako proiekturik onena saritu dute

© cc-by-sa  Mondragon Unibertsitatea  ¦  2011-12-07 ¦ 09:54 ¦  irakaskuntza

HUHEZIko fakultatean eman zen joan den astean, euskaraz aurkeztutako gradu bukaerako lan onenari saria. Edizio honetako saritua, Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultateko Psikopedagogiako ikaslea den Irantzu del Portillo Lopez izan da “Erresilientzia goiztiarra haurraren garapenean” lanarekin. Mondragon Unibertsitateak eta Mondragon Korporazioak 2000 euroko saria eman diote gradu amaierako proiektuak euskaraz sariaren 1. edizio honetan.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Hondarribian lur-hartzea

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-12-07 ¦ 08:41 ¦  garraiobideak

Piloto kabinatik ateratako irudiak, Hondarribian nola lur hartzen den ikusteko.

Erref.: Hondarribian lur-hartzea (vimeo.com)
# ¦ 6 erantzun

Hitz gurutzatuen 5. txapelketa giro ederrean jokatu zen

© cc-by-sa  Xedera Hitz Jokoak S.L.  ¦  2011-12-06 ¦ 12:29 ¦  jokoak

Ainhoa Arregi bilbotarrak irabazi zuen joan den astean Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen V. Txapelketa. Giro ezin ederragoan eta LUMA denborapasa eta hitz joko aldizkariak antolaturik, Irunen jokatu zen lehengo larunbatean, azaroaren 26an, Euskal Herriko Hitz Gezidunen V. Txapelketa.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Liburuak Musikatuz, haurrentzako ipuin musikatuak

© cc-by-sa  Ganbara Txiki Abesbatza  ¦  2011-12-06 ¦ 10:47 ¦  liburuak

Oñatiko Ganbara Txiki Abesbatzak, LIBURUAK MUSIKATUZ egitasmoa kaleratu du. Proiektu honen asmoa 4-9 urte bitarteko haurrei zuzendutako ipuin musikatuen bilduma kaleratzea da. Bildumarekin hasteko, Eva Ugalde donostiarraren Eskolopendra eta Josu Elberdin pasaitarraren Jostailugilea aurkeztuko dituzte.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Euskaraz bizi nahi dut liburuaren aurkezpena egin du Kontseiluak Ahotsenean

© cc-by-sa  Kontseilua  ¦  2011-12-05 ¦ 17:04 ¦  liburuak

Euskaraz bizitzearen aldeko dinamikaren barnean hainbat arloko jendea egiten ari da ekarpena, horien artean, gai honen harira hogeita bat idazlek eta beste hainbat ilustratzailek sortutako testuekin eta marrazkiekin osatutako liburua aurkeztu da gaur, Durangoko Ahotsenean.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Xabi Strubellen lan berria, 'Lur gorrian barrena' disko-liburua, kalean da

© cc-by-sa  Maluta argitaletxea  ¦  2011-12-05 ¦ 16:10 ¦  musika

Maluta argitaletxeak Durangoko Azokan hiru argitalpen berri aurkeztuko ditu aurten: batetik, Xabi Strubell musikariaren Lur gorrian barrena disko-liburua, eta bestetik, Eneko Haritzak idatzitako Mari, haitzuloetako dama eta Tartalo begibakarra liburuxkak. Guztiak 3 eta 8 urte bitarteko haurrentzat dira, ipuinak entzun, irakurri, marraztu eta abestu dezaten.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Artikulu zaharragoak »»

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz