Itzuli orri nagusira Bidali hau

Ibilaldia 2012 Abesti Lehiaketa

© cc-by-sa  Ibilaldia Elkartea ¦ 2011-12-11 ¦ 09:46 ¦ musika

2012ko Ibilaldia errealitate bat da dagoeneko Itxaropena Ikastolako kideentzat. Maiatza urrun dagoela dirudien arren, egitekoak errepasatzean data gero eta gertuago ikusten da. Ez da abestirik gabeko Ibilaldirik, ezin ahaztu Abusuk egin zuen "Bilbon badabil, bada Bilbon zer dabil..." hura, 1996.urtean Trapagako lehen Ibilaldiaren abestiak "barne barnetik euskara, barne barnetik mea, barne barnetik hizkuntza gure Ibilaldian" esaten zuen, eta nola ez iaz Ondarrun guztiok Bogan jarri gintuen "Boga Boga Ibilaldia itsasoko haize berria bezala...". 2012.urteko Ibipuntuzero Ibilaldiko abestia sortzeko lehiaketa jarri dugu abian Itxaropena Ikastola eta Ibilaldia Elkartea osatzen dugunok.

Publizitatea

2012ko Ibilaldia errealitate bat da dagoeneko Itxaropena Ikastolako kideentzat. Maiatza urrun dagoela dirudien arren, egitekoak errepasatzean data gero eta gertuago ikusten da.

Ez da abestirik gabeko Ibilaldirik, ezin ahaztu Abusuk egin zuen "Bilbon badabil, bada Bilbon zer dabil..." hura, 1996.urtean Trapagako lehen Ibilaldiaren abestiak "barne barnetik euskara, barne barnetik mea, barne barnetik hizkuntza gure Ibilaldian" esaten zuen, eta nola ez iaz Ondarrun guztiok Bogan jarri gintuen "Boga Boga Ibilaldia itsasoko haize berria bezala...".

2012 urteko Ibipuntuzero Ibilaldiko abestia sortzeko lehiaketa jarri dugu abian Itxaropena Ikastola eta Ibilaldia Elkartea osatzen dugunok.

Itxaropena ikastolak musika sortzaileei zuzendutako lehiaketa jarri du abian 2012ko Maiatzaren 27an ospatuko den Ibilaldiaren abestia egin dezaten.

Edozein musika estilotako abestiak onartuko dira.

Lehiaketan parte hartuko duen abestiaren letra euskaraz idatzi eta abestu behar da, gainera, nahitaez, “ikastola” eta “Ibilaldia” hitzak agertu beharko dira. Horrez gain, “Itxaropena” edo “Trapagaran” hitzen aipamenen bat agertzea hobetsiko da.

Lanak bidaltzeko epea 2012ko Urtarrilaren 12an amaituko da.

Aurkeztu eta jasotako lan guztietatik, gehienez ere, 5 abesti hautatuko ditu Ibilaldia 2012 antolatzeaz arduratzen den Itxaropena Ikastolako epaimahaiak. Ondoren, www.ibilaldia.net web-orrian argitaratuko dira eta sare sozialen bidez edota weborrian bertan herri-bozketa irekia egingo da irabazlea nor den jakiteko.

Informazio gehiago Ibilaldia.net web orrialdean eta Ibilaldia 2012k dituen sare sozialetan: facebook, tuenti, twitter, flickr...


Argazkiak.org | Ibilaldia 2012 abesti lehiaketa © cc-by-sa: sustatu

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz