Itzuli orri nagusira Bidali hau

Open Data estrategia europarra aurkeztu da

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2011-12-13 ¦ 09:09 ¦ herri-administrazioak

Europar Komisioak Open Data estrategia europarra ipini du martxan. Horrela adierazi zuen atzo emandako Digital Agenda: Turning government data into gold prentsaurrekoan. Estrategia honen bidez, etekina atera nahi zaio Administrazioak batu eta gordetzen dituen datuei. Erresuma Batuak (data.gov.uk) eta Frantziak (www.data.gouv.fr) ipini dira martxan, EAEn opendata.euskadi.net ataria dugu.

Publizitatea

Estrategia honen bidez, sektore publikoaren informazioaren berrerabilpenari buruzko 2003ko 2003/98/EC direktiba eguneratzea nahi da, eta azken finean:

  • Erakunde publikoen dokumentuak berrerabilpen publikoa bideratzea nahi da, helburu komertzialekin edo ez, beti ere egile eskubideekin babestuta ez dauden bitartean.
  • Oinarri bezala erakundeek dokumentuen kostea baino gehiago ez kobratzea. Praktikan, doan edo ia doan izan beharko litzatekelarik.
  • Berrerabilpena benetan emateko, datuak formatu bateragarri eta makinak irakurtzeko modukoetan sortu beharko dira.
  • Lehen aldiz 2003 urtetik aurrera, aipatutako arauak liburutegi, museo eta artxiboetara luzatuko dira.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz