Tag Archives: Iritzia

Euskara salbuespen egoeran

Irakaskuntzan hobetzeko behar duguna: arrazionalagoak eta errealistagoak izan. Utopiak ondo daude baina errealitatea tematia da oso. Ez gaitezen korrontearen kontra igeriketan ibili. Are gehiago, zezenak atzetik datozela susmatuz gero hobe duzu jende guztiak hartu duen norabide berean korrika egitea… (Eta herren bazaude, oihuka ezazu, EZ EGIN KORRIKA, OKERRAGOA IZANGO DA ETA!)

Izan zaitez arrazionala.  Izan zaitez errealista!

Izan zaitez arrazionala. Izan zaitez errealista!

Beste ikasturte bat igaro da eta dagoeneko nire aurtengo kanpaina auto-ebaluatzen hasi beharko nuke. Egindako akatsetatik ikasteko eta… Continue reading

Crisis, what crisis?

Interneten nabigatzen, hamaika leihotxo batera zabalik eta Friendfeed sistemari jarraiki (Jolaus << Mikel Etxarri) bideo hau ikusi dut beste bideo honen audioa entzuten ari nintzen bitartean…

Ez nau harrituko inork ez badu horri buruzko iruzkinik idazten.

Ondo ibili oporraldian ;-)

Software librea behar dugu!

Gure sistema informatikoa zaharkitua dago?

Ikasturte honetan gure ikastetxeko informatika sistema erabiltzaile bezala esperientzia txar batzuk izan ditugu.

Artikulu honen PDFa (Slideshare)

Artikulu honen PDFa (Scribd)

Continue reading

Buruzapia

Blog honetarako baino, agian aproposagoa gaia gure beste blog honetarako… Baina guri egokitu zaigu iritzi artikuluak lantzea.

Gaur, irratian, entzun dut Madrilen berriro piztu dela polemika handia neska baten buruzapiaren inguruan. Kazetariei, nonbait, gaia gustatzen zaie. Hezkuntzari buruz guztiok gara aditu, guztiok ibili gara ikasle, eta gaia xinplea denean edo modu xinplean erabil daitekeenean, hobe.

Badirudi neska bati debekatu zitzaiola burua estalita egotea ikasgela batean. Gure kulturan ez omen da errespetuzkoa burua estalita egotea ikasgelan. Gure ikastetxean ere debekatuta dago horrela janztea ikasgelan bertan:

Gure ikastetxean ere debekatuta dago horrela janztea. Neska honi edozein irakaslek esan beharko dio kapela eranzteko. Gure arautegia zorrotza da janzkera kontuetan.

Beno, kapela ezin da ikasgelan bertan erabili, baina, nik dakidala gure ikastetxean ez zaio inori buruzapia ekartzea galarazi. Ala bai?

Zein da zeure iritzia? Kapelak eta buruzapiak onartu behar dira ikasgeletan? Zergatik? Zuk egin beharko bazenu gure ikastetxeko barneko arautegia, onartuko zenituzke buruzapiak? Kapelak? Hainbat erlijiotako ikurrak?

Debekatu beharko lirateke erlijio ikurrak ikasgeletan?

Erlijio tolerantzia ala laizismoa dira ikastetxeetako xede?

Zergatik?

(Idatzi mesedez taxuzko iritzi artikulua gure wikian edo bestela bota besterik gabe zure iritzia hortxe behean).

Edozein janzkera onartuko zenuke ikasgelan?

Berlineko harresia

Ea norbait gaiari buruz idazlana edo ahozko aurkezpena prestatzen animatzen den.

Duela hogei urte gertatu zen, doi-doi, Berlinekoa.

Wikipediako harresi sarrera hobetuko dugu guztion artean?

Polemika handia sortu du hogeigarren urteurrena ospatzeko U2 taldearen doaneko kontzertuak. Zergatik?

Eta Pink Floyden disko hark, The Wall? Badu kontu honekin zerikusirik?

Eskola porrota

“[Gure hezkuntza sistemak] ez du asmatu beharko lukeen garrantzitsuena sortzen: ikasten segitzeko gogoa”.

Ferran Ruiz Tarragó

Gure hezkuntza sistema zaharkituta geratu zaigu.

“…en su foro interno sólo cumplen un trámite impuesto y prolongado, que no satisface ninguna expectativa vital, que no les orienta adecuadamente ni les da estímulo ni soporte adecuados y que no produce lo más importante que debería producir, que no es otra cosa que el deseo de continuar aprendiendo y el convencimiento de que vale la pena hacerlo”.

Ferran Ruiz Tarragó

Públicamente se da la impresión que con algo más de financiación, más formación del profesorado, más exigencia sobre éste, más control externo del rendimiento de los alumnos y algunas bienintencionadas apelaciones a los pactos, a la cultura del esfuerzo y al refuerzo de la autoridad se va a conseguir enderezar la situación. Pero no se trata tan sólo de resolver problemas que se agravan, sino que la sociedad del conocimiento requiere enfoques nuevos en pedagogía y organización, así como nuevas métricas, especialmente en el campo de la evaluación”.

Ferran Ruiz Tarragó

Software Librea nahi dugu

Software Librea nahi dugu

Software Librea nahi dugu

100.000 sinadura lortzeko zure sinadura eta beste gutxi batzuk besterik ez zaizkigu falta.

Ezjakintasuna garestiagoa

Artazirik ez ikerketa eta hezkuntzarako

Artazirik ez ikerketa eta hezkuntzarako

Hezkuntza aholkulari baten mahai gainean irakurri nuen lehenengo aldiz, ingelesez:

If  you think education is expensive, try ignorance.

Hezkuntza garestia dela uste baduzu,

saia zaitez ezjakintasunarekin.

Derek Bok

Iturria

Beste iturri bat

Interneten denbora galtzen…

Interneten, denbora galtzen ari nintzela, horrelako kontrasteak topatu ditut:

Un paseo de  señoritas

Nokia World

Zertarako balio du blog batek?

Zertarako balio du blog batek?

Zertarako balio du blog batek?


Iturria hementxe


  • Argazkiak.org | 2009-uztaila
  • Wordle: Bihardaberandu1