Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala 10 abend. 1948

Universal Declaration Human Rights 1948

Testua euskaraz erraz topa dezakezu. Ea txineraz eta ingelesezko testu horiekin bezala diapositiba aurkezpen txukun bat prestatzen duzun!

Artzeren esana

Hizkuntza bat ez da galtzen
ez dakitenek ikasten ez dutelako,
dakitenek hitz egiten ez dutelako baizik.

Hartzabal.

J.A. Artze "Hartzabal"

Goiko esaldi hori izan zen gure institutuan ikusi nuen lehen kartela. Fotokopia baten fotokopiaren fotokopia ematen zuen. Kortxo zabal-zabala eta ia-ia hutsik baina bazter batean Artzeren esaldi ospetsua. Besterik ez kortxoan. Esaldiaren egilearen izena aipatu gabe, dena esan behar.

Esaldi hori ikusterakoan beti pentsatu izan dut gauzak ez direla hain errazak. Esaldiak badu arrazoirik gauza batean, euskara ez galtzeko euskaldunok erabili beharko dugu, jakina, bestela jai dugu. Euskaldunok erabiltzen ez badugu euskara galduko da, bai.

Baina egia esateko, euskaldunok euskaraz aritzeko beharko ditugu, bada, gutxieneko baldintza batzuk.

Gure artean euskaraz egingo dugu, bale. Eta erdaldun bat agertzen bada inguruan?

a) euskaraz egiteko gure eskubideari eutsi eta euskaldunok beti euskaraz. Ulertzen ez badu, ikas dezala.

b) edukazio onekoak izango gara eta erdaraz hasiko gara. Ez dezagun inor baztertu.

c) edukazio onekoak izango gara eta euskaraz arituko gara erdaldunari ere gure hizkuntza ikasteko aukera emateko eta bazterturik senti ez dadin.

Zuk zer uste duzu, euskaldun gehienek b) aukera hori aukeratuko luketela?

Bada nik uste dut baietz. Arrazoi sakonak daude horretarako. (Gaiari buruz sakon idazteko hemen astirik ez).

A, B eta D horiek elebidunak dira, C hori elebakarra. C ez dagoenean bakarrik hitz egiten dute besteek euskaraz, eta ez beti. (Iturria ikusteko, egin klik irudian)

http://youtu.be/N46phkq2srU

Gaiari buruz gehiago irakurtzeko hementxe

Hizkuntzen ekologia – hizkuntzen aniztasuna

Bisita ezazu helbide hau, niri gustatu zait.

http://www.berde-berdea.net/archivos_recursos/hizkuntza-ekologia/index.htm

Hizkuntzen ekologia - Dokumentalaren fotograma bat


							

Software librea hezkuntzan

Gutxi gara eskoletan zein software mota erabiltzen den kontuarekin kezkatzen garenok. Jantokietan McDonalds-en bazka merke-merke eskainiko balute jende gehiago kezkatuko litzateke.

http://eu.wikipedia.org/wiki/Software_librea_hezkuntzan

Software librea azkarragoa omen da pizten eta itzaltzen. Seguruagoa. Merkeagoa. Errazagoa. Politagoa. Azkarrago berriztatzen da, eguneratzen da. Euskaldunagoa da, merkeagoa, kalitate hobekoa, libreagoa…

http://youtu.be/eskh1SedgYo

http://youtu.be/EZf3Xy2ifaU

Jende asko kezkatuko litzateke ikastetxeetan enpresa erraldoi baten bazka merkea besterik banatuko ez balute. Software pribatu garestia banatzen bada, ordea, aurrera.

e-liburuak

Etorkizunean, behar bada, gero eta liburu gehiago eta merkeagoak egongo dira. Horietako gehienak liburu elektronikoak izango dira?

Nik etxean liburu elektroniko gehiago daukat paperezkoak baino. Gehienak doan deskargatu nituen internetetik.

Erosi nuen lehen liburu elektronikoa hauxe.

Nire toki gogokoena liburuak erosi eta deskargatzeko, hauxe.

Klasikoak deskargatzeko hemendik.

e-liburua

Paperezkoak baino gehiago salduko dira? Gailenduko dira liburu elektronikoak?

 

 

Walter LEWIN. Fisika irakaslea MIT

Hainbat rankingen arabera munduko unibertsitaterik onena Massachusetts Institute of Technology delakoa da.

Doan entzun ditzakezu haien ikasgai batzuk:

http://youtu.be/NeXIV-wMVUk

Ea nor animatzen den Walter Lewinen biografia idazten eu.wikipedia.org-rako.

Munduko irakaslerik aipatuena MIT horretan dabil irakasle: Noam Chomsky

via Wikimedia Commons - Noam Chomsky

Munduko fisika irakaslerik entzutetsuena: Walter Lewin

Walter LEWIN; via Wikimedia Commons

Azken Literatura Nobel Sariak euskaraz

2002 -  Imre Kertesz: Zoririk ez. – Itzultzailea: Urtzi Urrutikoetxea

2003 -  John Maxwell COETZEE: Lotsaizuna. – Itzultzailea: <a title=”Sustatu: <>” href=”http://sustatu.com/1101198914″ target=”_blank”>Oskar Arana

2004 – Elfriede Jelinek – Oraindik euskaratu gabea.
2005 - Harold Pinter: Maitalea eta beste antzerki-lan batzuk.  – Itzultzailea: Iñigo Errasti Aranbarri.

2006 – Orhan Pamuk: Elurra - Itzultzaileak: Monika Etxebarria / Fernando Rey

2007 – Doris Lessing: Belarra kantari. – Itzultzailea: Koro Navarro

2008 -  Jean-Marie Gustave LE CLÉZIO: Basamortua. – Itzultzailea: Luis Berrizbeitia.

2009 – Herta Müller: Hatsaren kulunka. Itzultzailea: Ibon Uribarri

2010 – Mario VARGAS LLOSA: Pantaleon eta bisitariak.  Itzultzailea: Santi Leone (argitaratzear).

via WIKIMEDIA COMMONS - Nobel2008Literature_news_conference1.jpg

Partekatzeko joera

Jon Bustillori ikusi eta ikasitakoa:

Ekonomia krisiaz hitz egiten denean jendea gosez hiltzen dela bigarren planoan uzten da?

Badaude kontu garrantzitsuagoak? (Langabezia tasa, zor publikoa, arrisku-prima, burtsako gora-beherak, globalizazioa…)

Pakean utzi arte

Urriaren 25a, Gernikako Estatutua ospatzeko jaia.

Bada garaia gure lege markoa ospatzen hasteko? Jokoaren Erregelak, gustatu edo ez, errespetatu egin behar dira?

Zuk zer uste duzu? Iritzi artikulua.

Datuak batu: Noiz – Non – Zenbateko babesa izan zuten Gernikako Estatutuak eta Konstituzioak. Zer dio dokumentuak benetan? Zer adostu zen? Nortzuk adostu zuten? Noraino bete da adostutakoa?

Anasagastiren iritzi bat eta beste bat. (EAJ-PNV).

Mikel Aranaren iritzi bat. (EB-IU)

Iñaki Oyarzábal iritzi bat (PP)

Patxi López iritzi bat (PSE)

Berria.info

Paperekoa.berria.info alderdi batzuen iritzi batzuk

GARA Zuriñe Etxeberria

EL PAÍS kronika bat

COVITE komunikatua

Pablo Yañez González iritzia.

Kalitatezko hezkuntzaz

2008. urtean Ramón Flecha aurrez aurre entzuteko aukera izan genuen Leioako Berritzegunean. Duela gutxi, Argia aldizkariko Larrun gehigarrian ikusi dut guk entzundako hitzaldia ia-ia berdin-berdin errepikatu zuela handik bi urtetara-edo Zarautzen.

Ramón Flecha hizlaria

Bere garaian oso interesgarria iruditu zitzaizkidan Ramón Flechak  gure hezkuntza sistemari egindako kritikak eta hezkuntza sistema hobetzeko bere proposamenak. Ikasleak talde elkarreragileetan antolatzea, ikastetxeak ikas komunitateak bihurtzea, ikaskuntza dialogikoa… Guztiak proposamen onak.

Geroztik bi ikas komunitatetan lan egiteko aukera izan dut.  Bi ikastetxe publikotan sistema hori aplikatzeko prest egon ziren bere garaian eta hortxe ibili nintzen lanean.

Ikas Komunitateek proposatzen duten errezeta bikaina iruditzen zait. Tamalez, ez dut oraindik ere inon aplikatzen ikusi.

  1. Ez dira doan lan egiteko prest dauden boluntarioak erraz aurkitzen. Are gutxiago euskaraz lan egiteko prest.
  2. Ikas komunitateetatik igarotzen den irakasleriaren heren bat-edo urtero aldatzen da.
  3. Irakasle batzuk nahiago dute beti bezala lanean jarraitzea, betiko emaitzak oso onak ez badira ere. (Emaitza txarrak ==> ikasleen eta beren familien errua).

Dena den, batzuk, Ikas Komunitateen formula, nola edo hala gure modura aplikatzen saiatzen gara.