Itzuli orri nagusira Bidali hau

Txio, EITB.com-en zuzeneko emanaldietan integratua (gaur, MinoriTB topaketan)

© cc-by-sa  Luistxo Fernandez, CodeSyntax ¦ 2011-11-30 ¦ 10:16 ¦ internet

Txio produktua garatu dugu aurten EITBrentzat, Twitter bidezko jarioak EITB.com-eko ikus-entzunezko eskaintza informatiboan txertatzeko modua. Tourrarekin saio bat egin zen uztailean, eta esperientzia hartatik abiatuta, produktua aberastu dugu azaroan martxan jarri den bigarren fase honetarako. Gaur, MinoriTB jardunaldiaren streaming emanaldiarekin batera ikus dezakezu martxan, eta bertan parte hartu ere bai.


Argazkiak.org | Txio azaroaren 20ko hauteskundeetan © cc-by-sa: codesyntax

Publizitatea

Orain, Txiok bi aurpegi ditu. Batetik, EITBren Twitterreko kontu nagusien jarraipena egiten du bere URL nagusian, txio.eitb.com-en, edukia bereiziz gaztelaniaz eta euskaraz.

Bestetik, gertaera zehatz batzuen jarraipenerako balio du, eta horietako bi hurrengo orduetan izango ditugu:

Bi seinale horien ondoan egongo da txertatuta Txio, eta oraingoan, jarraituko ditu ez bakarrik bertaratuko diren tuiterlarien jarioak, baita traol edo hashtag espezifikoak ere, #minoritb eta #buber

Gainera, bi kasuetan zuzenean parte hartu ahal izango da, Facebook edo Twitter bidez konektatuta, eta bertatik eginez gero txio (mezua bidali, alegia), 140 karaktereen muga ere gaindituko da. Luzeago idatziz gero, laburtuko du mezua Txiok, tweetlonger-ek egiten duen eran. Era berean, estekak sartuz gero, Txiok haiek irakurri eta eduki aberastua gehitzen dio mezuei, estekatik ekarritako testu edo irudiak, normalean.

Hurrengo egunetan, beste era batzuetako ekitaldien inguruko txio-emanaldiak antolatuko ditu EITBk. Adi egon!

Erantzunak

#1. MinoriTB egitaraua

Sustatu ¦ 2011-11-30 ¦ 10:55

Gaurko jardunaldiaren programa hau da.

9:30 Inaugurazio ofiziala
Alberto Surio
EITBko zuzendari nagusia
10:00 Erakustoki handian gure burua ikusaraztea
Michael Lally
RTE (Raidió Teilifís Éireann/Irlandako irrati-telebista)
CIRCOM. Presidentea.
10:45 Hizkuntza gutxituen telebistak erakustoki globalean.
Rosa Vilas
Galiziako Telebistako zuzendaria
11:30 Atsedenaldia
12:00 TB Berria. Arriskuak eta aukerak.
Joan Roses
TV3ko zuzendaria. Activa Multimedia.
12:45 Gutxiengoa erraldoian artean. BBC Wales-en kasua.
Keith Jones
BBC Wales. Board of Management.
Welsh Language programmes and Interactive
13:00 Sormena eta berrikuntza doikuntza-garaian.
Patxi Arratibel
EiTBko Estrategia zuzendaria.
Edurne Ormazabal
EITB.comeko Zuzendaria.

14:00 Bazkaria
15:30 Mahai-ingurua
Zer egin nahi dugu, zer egin behar dugu, zer egin dezakegu
Michael Lally. RTE. Circom. Presidentea.
Fernando Carbajo. Europako Parlamentua. Ikus-entzunezkoen Zuzendaritza.
Rosa Vilas. TVG. Zuzendaria.
Keith Jones. BBC Wales. Board of Management.
Carmen Peñafiel. EHU-UPV.

16:30 Ba al dago etorkizunik gutxiengoen telebistarentzat gehiengoen munduan?
Robert Dunbar
Director of the Soillse Research Project
Sabhal Mòr Ostaig (Eskozia)

17:30 Agurra
Blanca Urgell
Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburua
Alberto Surio
EITBko Zuzendari nagusia

2011ko azaroaren 30a

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

Pil-pilean!

 

 Nabigatu euskaraz