Itzuli orri nagusira Bidali hau

Makinen pantailei begira, txintik esan gabe

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2011-12-12 ¦ 08:31 ¦ teknologia

Nintendo DS edo PSP batzuekin zebiltzan neska-mutilak aurkitu zituen Anjel Lertxundik jatetxe bateko bazkarian, eta irudi tristea iruditu zitzaion:

Helduak gisa onean —helduen gisan— hasi dira solasean. Hamar-hamabi urteko gaztetxoek, txintik ere ez. Pentsa liteke mahai hartan ez dagoela umemokorik. Baina guk geure buruak plateretatik jasotzen ditugun aldiro, gaztetxoak han daude. Laurek makinatxo bana dute eskuetan. Tak-tak-tak.

Anduk blogean lortu duen lehen erantzuna ere irakurtzekoa da. Nagusiak ere egoten dira batzuetan, toki publikoetan, makinaren pantailari begira...

Erref.: Makinen pantailei begira, txintik esan gabe (www.berria.info)

Publizitatea

Erantzunak

#1. Pantailetako irakurketa

Donostia Kultura: Komunikazioa ¦ 2011-12-12 ¦ 09:59

Kaixo.

Gaiarekin lotura duelakoan, hona hemen publizitate pizarra. Abenduaren 15ean, Javier Celaya Donostiako Liburutegi Nagusian (San Jeronimo kalea) arituko da. Gaia: Lectura compartida en pantallas .

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz